Hurrengo edizioa 2023ko urrian hasiko da
Jatetxe baten arrakasta eta iraunkortasuna, hein handi batean, proiektuaren diseinu zorrotzean eta berori zuzentzeko behar diren konpetentzietan oinarritzen da.
Urtebetez, zeure lanarekin edo beste ikastaro batekin bateragarria den formatuan, jatetxe bateko sailak (sukaldaritza, zerbitzua eta enpresa-kudeaketa) zuzentzeko konpetentziak eskuratuko dituzu, eta jatetxearen kontzeptuaren eta kudeaketaren ikuspegi global eta berritzailea garatuko duzu.
Negozio-ereduen joera berriak deskubritu eta formatu errentagarri eta iraunkorrak sortzeko gakoak emango dizkizugu.
60 kreditu, horren baitan sartuta Master Bukaerako Proiektua. Hain zuzen ere, lan hori egiteko, programan jasotako areetan espezializatuta dauden tutoreen laguntza izango duzu.
Master class-ak eta nazioko eta nazioarteko erreferentziako gonbidatuak: euren esperientziaren berri eman eta gaur egungo negozio-eredurik onenak aurrez aurre ezagutzen lagunduko dizute.
10+1 Arrazoi
Master hau zergatik egin
1
Negozioaren kudeaketa profesionalizatzeko behar den prestakuntza eskuratuko duzu.
2
Zure negozioa oraindik proiektua bada, prestakuntza-prozesu horretan ideia landu eta hobetzeko aukera izango duzu.
3
Enpresaren funtzionamendua eta errentagarritasuna optimizatzeko gakoak deskubrituko dituzu.
4
Zure proiektua bideratzen lagunduko dizuten tutore adituen laguntza jaso eta haren bideragarritasuna ziurtatuko duzu.
5
Ostalaritzan, jatetxeetan eta catering-ean espezializatutako irakasle handiengandik ikasi eta tutoretza pertsonalizatuak jasoko dituzu
6
Jardunean ari diren erreferentziako profesionalengandik hartutako kasu praktikoak, formatu ireki, dinamiko eta hurbilean esperientziak partekatzeko.
7
Negozio-aukerak hobetu, berritu eta sortzeko asmoa duten beste profesional batzuekin harreman iraunkorrak lotuko dituzu
8
Ikasketak, zure lana eta enpresetan egindako praktikak bateratzeko aukera izango duzu.
9
Negozio-ereduen joera berriak deskubritu eta formatu errentagarri eta iraunkorrak sortzeko gakoak emango dizkizugu.
10
Parte-hartze aktiboa izango duzu ekintzailetza-ekimenetan eta negozio berriak sortzeko esperientzietan, hala nola Digeatall, Culinary Action eta CA inkubagailua.
+1 Zure ibilbide profesionalean jauzi kualitatiboa egingo duzu, zeure negozioa hobetuz edota proiektu berrien arrakasta eta bideragarritasuna bermatuz.
Bideratua / Programa
• Ostalaritzako eta jatetxe-alorreko profesionalentzat, ibilbide profesionalean jauzi kualitatiboa egin nahi dutenentzat.
• Aldatu eta eredu berriak ezartzeko interesa duten ostalaritza-negozioetako gerente eta jabeentzat.
• Dagoeneko beste arlo batzuetan prestakuntza izanik, epe ertainean gastronomia-proiekturen bat abian jarri eta jatetxe-kudeaketan espezializatzeko asmoa duten ekintzaileentzat.
Ikasketa plana
Masterreko edukiak honela egituratzen dira:
1. ENPRESA KUDEAKETA
Jatetxe-enpresa baten negozio-eredua zehazteko eta bertako arloak errentagarritasunez planifikatu eta kudeatzeko trebeziak barneratzea da helburua.
Kudeatzea = planifikatzea + antolatzea + zuzentzea + koordinatzea + kontrolatzea
2. GASTRONOMIA ESKAINTZA
Gaur egungo gastronomia-joerak ezagutuz, sukaldaritza-kontzeptu propioak garatzea eta gastronomia-eskaintza zehaztutako negozio-ereduari lotzen zaion jakiteko irizpideak barneratzea da helburua.
Era berean, sukaldaritza-prozesuaren kudeaketa eraginkorra egiteko behar diren trebeziak barneratuko dira modulu horretan.
3. BERRIKUNTZA
Helburua da, batetik, ideiak sortzera eta jarrera sortzailea sustatzera bideratuta tresnak erabiliz, lana menderatzea; eta, bestetik, produktuan nahiz negozioaren kudeaketan berrikuntza-sistema bat ezartzea.
4. BEZEROAREN ARRETA
Bezeroaren arreta-prozesuak diseinatzeko, jangelako taldea zuzentzeko eta bezeroaren arreta egokia kudeatzeko behar diren ezagutza eta trebeziak barneratzea da helburua.
Era berean, sommelierraren oinarrizko trebeziak ez ezik, jatetxeko ardo eta edarien zerbitzua eraginkortasunez kudeatzeko ezagutzak ere barneratuko dira.
5.TUTORETZAK, IKASKUNTZA ESPERIENTZIAK ETA KASU PRAKTIKOAK
Erreferentziako gonbidatuak, bisitaldi teknikoak, erreferentziako gonbidatuak, esperientzia gastronomikoak, erakustaldiak eta proiektua garatzeko tutorearen jarraipena eta laguntza direla medio, erreferentziako negozio-ereduen arrakastaren gakoak ezagutu eta ulertuko dituzu, gero proiektu koherentea eta berritzailea garatu ahal izateko.
Ikasketa-planari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, deskargatu Masterraren Programa:
Egutegia
IKASTURTEA: 2023ko urritik 2024ko irailera.
PRAKTIKA ALDIA: 2024eko ekainetik irailera.
ORDUTEGIA: Astelehena, 9:00etatik 18:30etara eta asteartea 9:00etatik 17:30etara.*
IKASLE KOPURUA: 26
Metodología
Aurrez aurreko saioak astelehen eta astearteetan izaten dira, hilean 3-4 aldiz. 25 saio trinkoak.
Saio bat = astelehenetan 09:00etatik 18:30era + astearteetan 09:00etatik 17:30era.
Saioetan izango dira proiektuaren tutoretzak nahiz irakasgai osagarriei buruzko mintegiak.
Ikaskuntza-irakaskuntza prozesua honako kontzeptu metodologiko hauetan oinarritzen da:
• Ikasturterako aurreikusitako gaien azalpen teorikoa.
• Gai bakoitzari buruzko azterketa eta hausnarketa partekatua egin eta jatetxe baten kudeaketan erabiltzea.
• Benetako esperientzien berri ematea, garatutako kontzeptuen erabilgarritasun praktikoa kontrastatzeko.
• Aurrez aurrekoak ez diren ikasketa-jarduerak eta proiektu-jarduerak batera jartzea.
• Sukaldaritza-erakustaldiak.
Ikaskuntza sendotu egingo da partaideen, profesional adituen eta Basque Culinary Centerreko koordinatzaileen arteko bizikidetzaren bidez.
Aurrez aurrekoa ez den atalean, partaideek aurrez aurreko saioetako ezagutzak aktibatzeko plataforma bat izango dute, irakurketen, ariketen, kasuen eta abarren bidez.
Ikasketa osatzeko, proiektu bat egin beharko da masterrean zehar, dagoeneko abian den jatetxe baten edo jatetxe berri baten bideragarritasun-plana bertan lantzeko. Ikasleak proiektu-tutorearen laguntza izango du prestaketa-lan osoan zehar. Proiektuaren edukiak hainbat fasetan eta emanalditan garatuko dira. Ikasleek bakarka nahiz taldeka egin ahal izango dute proiektua.
Masterrarekin hitzarmena sinatu duten jatetxe-sarean praktikak egin ahal izango dituzte nahi duten ikasleek, dela kudeaketa-alorrean, dela jangelan, dela sukaldean.
Barneratutako ezagutzak egunerokoan eta proiektuan erabiltzeko aukera izango duzu.
Irakasleak
Masterrak esperientzia eta gaitasun pedagogiko handiko profesionalak bildu ditu irakasle lanetan. Talde teknikoa honela egituratuta dago: programa koordinatzailea, proiektu tutoreak eta arlo bakoitzean espezializatutako profesional adituak.
Honako hauek dira jatetxe-kudeaketan, komunikazioan eta gastronomia-marketinean espezializatutako irakasle adituetako batzuk, Masterrean eskolak ematen dituztenak.
Profesora experta
Masterraren koordinatzaile teknikoa. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktoregaia, turismo eta gestio arloetako ikertzailea eta nazioko eta nazioarteko enpresentzako hezitzailea. Turismoan eta ostalaritzan espezializatutako kontsultore seniorra, Sprik estrategian eta berrikuntzan homologatua. Unibertsitateko irakaslea eta coach-a.
Profesor BCC
ANTAko lehendakariordea eta Business on Foodserviceko zuzendaria. Jatetxe-arloari buruzko hiru liburu idatzi ditu.
Director Marketing y Estrategia corporativo Grupo Ibersol
jatetxe-alorreko eta foodserviceko enpresetako marketinari eta salmentari buruzko kontsultorea eta irakaslea.
Profesora BCC
Acción y Comunicación, 1994az geroztik gastronomian, enologian eta lifestylen espezializatutako komunikazioko eta harreman publikoko agentziaren lehendakaria eta zuzendari exekutiboa.
Colaborador experto
“Lopez Galdona y asociados” aholkularitza-enpresako bazkidea eta gerentea.
Profesor BCC
psikologoa, sukaldaria, idazlea eta ameslaria. 1990az geroztik, Arzak Jatetxeko ikerketa- eta berrikuntza-laborategia zuzentzen du.
Colaborador experto
Alma Vinos Únicos banaketa-enpresako zuzendaria eta El Lagar de Burgos ardandegiko jabekidea da. Espainiako eta Portugaleko ardoetan aditua. Hainbat komunikabidetan idazten ditu artikuluak (El Sol, El País, Cinco Días…).
Coordinador y profesor de cocina y pastelería de restaurante
Basque Culinary Centerreko sukaldaritza-irakaslea. Bulliko gozogintza-burua izan zen 6 urtez.
Profesor del curso y tutor de proyectos
Basque Culinary Centerreko jangela-irakaslea.
Profesor de cocina
Basque Culinary Centerreko sukaldaritza-irakaslea. Sukaldaria eta ekintzailea.
Sukaldari arrakastatsuak, gastronomia-enpresa handien jabeak, kontzeptu berritzaileak eta negozio-eredu bereziak garatzen dituzten jarduneko ekintzaileak, etab.
Saio bakoitzean, kasu errealak kontatuko dituzten gonbidatuak eta erreferentziako profesionalak izango ditugu, ikasleei euren esperientziak kontatu eta talde txikietan berarekin elkarrekintzan aritzeko. Honako hauek dira aurreko urteetako gonbidatuetako batzuk: Miramar jatetxeko Paco Perez, Abastos 2.0.ko Iago Pazos, Ricard Camarena jatetxeko Ricard Camarena, Areako Xabier Torrents, Isabel Mestre Catering...
Matrik. / Laguntzak
Masterraren edizio honetako kostua 11.030 eurokoa izan da, honela ordainduta:
• 150 euro hautagaitza aurkeztean (onartua izan ezean zenbateko osoa itzuliko da).
• 2,720 € hautagaia onartu egin dela baieztatzen denean, lekua erreserbatzeko.
• Gainerakoa zenabteakoa 2,720 €ko hiru kuota.
Finantzatzeko aukerak
Fakultateak finantzaketarako hitzarmen bereziak ditu hainbat finantza-erakunderekin (gehienez 6 urtetan finantzatzeko aukera).
Dirulaguntzak jasotzeko aukera
(Zati bat edo osorik ordaintzeko) Fundaen bidez:
Ikasleari enplegua aurkitzeko laguntza
Ikasleei lanpostua bilatzen laguntze aldera, ikasketek iraun bitartean edo ondoren, fakultatean jasotzen diren lan-eskaintzen berri emango zaie masterreko ikasleei.
Era berean, egonaldian zehar, Fakultateak eskaintzen dituen ikasketa-lan eskaintzetara aurkezteko aukera izango dute, Unibertsitateko sailetan aritzeko: I+G sailean, eragiketen sailean, kafetegian, etab.
Onarpena / Baldintzak
Basque Culinary Centerrek duen onarpen sistemaren helburua da gure ikasleek ikasketa plan berritzaile eta zorrotz hau arrakastaz gainditzeko beharrezko ikasketa maila eta gaitasun pertsonala dituztela bermatzea.
Onarpen Batzordea arduratuko da onartutako hautagaiak aukeratzeaz.
-
Interesa duten ikasleek online eman beharko dute izena. NAN/NIEren edo pasaportearen kopia igo behar da izen ematea baliozkoa izan dadin.
-
Izena online emateaz gainera, ikasleek honako dokumentazio hau bidali beharko dute eskaneatua admisiones@bculinary.com helbidera:
DOKUMENTAZIO AKADEMIKOA:
GRADU EDO LIZENTZIA BATEKO AZKEN URTEAN ARI DIRENEK:
• Ikasketa espedientea, ordura arte lortutako kalifikazio guztiak erakuktsiko dituena.
ESPAINIAN LEHENAGO EGINDAKO UNIBERTSITATE IKASKETAK DITUZTEN IKASLEEK:
• Tituluaren fotokopia konpultsatua edo unibertsitateak emandako ziurtagiria, ikasketak amaituak daudela egiaztatzen duena.
EUROPAR BATASUNEKO ESTATU KIDE BATEAN, NORVEGIAN, ISLANDIAN, LIECHTENSTEINEN ETA SUITZAN LEHENAGO EGINDAKO UNIBERTSITATE IKASKETAK DITUZTEN IKASLEEK:
• TGE (Tituluaren Gehigarri Europarra), edo bestela
• Jatorrizko unibertsitatearen ziurtagiria, ikasleak Master ikasketak egin ditzakeela egiaztatzen duena.
EUROPAR BATASUNETIK, NORVEGIATIK, ISLANDIATIK, LIECHTENSTEINETIK ETA SUITZATIK KANPOKO ESTATU BATEAN LEHENAGO EGINDAKO UNIBERTSITATE IKASKETAK DITUZTEN IKASLEEK:
• Jatorrizko unibertsitatearen ziurtagiria, ikasleak Master ikasketak egin ditzakeela egiaztatzen duena. Bide diplomatikoz legeztatu beharko da egiaztapen hori.
HIZKUNTZA GAITASUNAK EGIAZTATZEA:
• Ama hizkuntza gaztelania duten ikasleek ziurtagiri ofizialaren bidez egiaztatu beharko dute B2 ingeles maila edo handiagoa dutela (hizkuntzen Europako erreferentzia marko bateratua (EEMB))
• Ama hizkuntza gaztelania ez duten ikasleek B2 ingeles maila edo handiagoa egiaztatzeaz gainera, DELE B2 gaztelania maila edo handiagoa dutela egiaztatu beharko dute.
BESTE DOKUMENTAZIOA:
Aurreko dokumentazioaz gainera, honako hauek bidali beharko dituzte ikasle guztiek:
• CV gaztelaniaz edo ingelesez
• Prestakuntza programa gaztelaniaz edo ingelesez egiteko motibazio gutuna.
-
Elkarrizketa pertsonala (Skype bidez)
Hautagaiei elkarrizketa pertsonala egin ahal izango zaie, duen motibazioaren eta ikaskuntza helburuen arabera hautagaia egokia den baloratzeko.
-
Onartutakoei 1.000€ ordaintzeko eskatuko zaie plaza gorde ahal izateko.
Garrantzitsua da honako hau azpimarratzea:
• Plazak bukatu arte zabalik egongo da hautagaitzak aurkezteko epea. 20 ikasle onartuko dira gehienez.
• Atzerriko ikasleen kasuan, matrikula ziurtagiria eta bisatua tramitatzeko beharreko erraztasun guztiak emango dira plaza erreserba ordaindutakoan.
Informazio gehiago nahi baduzu: masteruni@bculinary.com
Ikasleentzako zerbitzua
Alojamientos

Livensa living Donostia, ostatu-kontzeptu berritzailea
Livensa Living San Sebastián Ibaeta auzoan dago, gune lasai batean eta Ondarretako hondartzan itsasoratzen den Tolosa hiribidetik pasabide batera. Xehetasun guztiak zaintzen dituen ostatu bat da, Donostiako egonaldian etxean bezala senti zaitezen pentsatuta dagoena. Erlaxatzeko eta lagunartean denbora partekatzeko espazioak ditu.
Nabarmendu beharreko ezaugarriak:
- Banakako logelak sukalde osoarekin eta komun pribatuarekin
- Ikuztegia
- Gimnasioa
- Sukalde komunak edo txokoak
- Aisialdirako guneak: egongela, joko-aretoa, zinema-aretoa
- Musika entseatzeko gelak
- Coworking guneak
- Aparkaleku pribatua
Baliatu Basque Culinary Centerreko ikasleentzako lehentasunezko tarifak.
Ostatuari buruzko informazio gehiago hemen
Beste alojamendu aukerak
Erlojiosoen Ikasle-Egoitzak
Ikasle-egoitza hauek txikiak dira eta sarrera ordutegi mugatua dute. Gelak banakakoak edo binakakoak izan daitezke eta denek dute bainugela. Litekeena da mantenu osoa eskaintzen dutenek, asteburuetan otordu guztiak ez eskaintzea. Egoitza hauetan onartua izateko elkarrizketa pertsonal bat egin behar da familiarekin. Arraian agertzen ditugun prezioak gutxi gorabeherakoak dira.
Emakumezkoentzako Egoitzak:
Residencia Compañía de María
Camino de S. Bartolomé, 24 Tel 943 464795 Regimen mantenu osoa Precio aproximado hilean 625€
Esclavas del Sagrado Corazón
Avda. Gral. Zumalakarregi, 11 Tel 943 210800 Regimen mantenu osoa Precio aproximado hilean 580€-615€ Ikasleek egoitza utzi egin behar dute asteburuetan, azterketa garaian izan ezik.
Misioneras del Sagrado Corazón
Paseo de la Fe, 34 Tel 943 456072 Regimen mantenu osoa Precio aproximado 350€-490€
Residencia Villa Alaidi E.A.M.
Paseo de Heriz, 95 Tel 943 210866 Regimen mantenu erdia edo mantenu osoa Precio aproximado hilean 450€-tik 590€-ra No se ofrecen comidas durante el fin de semana aunque hay una cocina a disposición de las residentes.
Residencia El Carmelo Pasión
Ilumbe, 8 Tel 943 456600 Regimen mantenu osoa Precio aproximado hilean 540€-605€
Colegio Mayor Jaizkibel
C/ Aldapeta, 49 Tel 616 369 815 Regimen Pensión completa Precio aproximado 932€/mes No hay cocinas disponibles para las residentes pero las estudiantes de BCC podrán realizar prácticas de cocina.
Residencia Cet Oria
Paseo de Ayete, 25 Tel 943 242400 Regimen pensión completa Precio aproximado 370€ El precio del alojamiento y pensión se costea trabajando en el servicio de alimentación. Admisión mediante entrevista.
Camino de S. Bartolomé, 24 Tel 943 464795 Regimen mantenu osoa Precio aproximado hilean 625€
Avda. Gral. Zumalakarregi, 11 Tel 943 210800 Regimen mantenu osoa Precio aproximado hilean 580€-615€ Ikasleek egoitza utzi egin behar dute asteburuetan, azterketa garaian izan ezik.
Paseo de la Fe, 34 Tel 943 456072 Regimen mantenu osoa Precio aproximado 350€-490€
Paseo de Heriz, 95 Tel 943 210866 Regimen mantenu erdia edo mantenu osoa Precio aproximado hilean 450€-tik 590€-ra No se ofrecen comidas durante el fin de semana aunque hay una cocina a disposición de las residentes.
Ilumbe, 8 Tel 943 456600 Regimen mantenu osoa Precio aproximado hilean 540€-605€
C/ Aldapeta, 49 Tel 616 369 815 Regimen Pensión completa Precio aproximado 932€/mes No hay cocinas disponibles para las residentes pero las estudiantes de BCC podrán realizar prácticas de cocina.
Paseo de Ayete, 25 Tel 943 242400 Regimen pensión completa Precio aproximado 370€ El precio del alojamiento y pensión se costea trabajando en el servicio de alimentación. Admisión mediante entrevista.
Male residences
Colegio Mayor Ayete
Pº Ayete, 25 Tel 943 21000 Regimen Pensión Completa Precio aproximado 1.055€/mes
Residencia La Salle
Pº Maddalen Jauregiberri,2 Tel 943 454400 Regimen habitación y desayuno Precio aproximado 320€-380€/mes
Pº Ayete, 25 Tel 943 21000 Regimen Pensión Completa Precio aproximado 1.055€/mes
Pº Maddalen Jauregiberri,2 Tel 943 454400 Regimen habitación y desayuno Precio aproximado 320€-380€/mes
Egoitza laikoak
Estas residencias son mixtas y son de mayor tamaño que las residencias religiosas. Generalmente no tienen horarios de entrada.
Egoitza mistoak:
Numad Studios
Paseo de Miramón, 162 Tel (+34) 943 56 91 28 Regimen alojamiento en estudio con cocina equipada y baño privado Precio aproximado desde 600€ hasta 880€/mes A tan solo un paso de Basque Culinary Center. Instalaciones equipadas con un amplio espacio de cocina dedicado a prácticas culinarias, gimnasio y más. Adicional, cuenta con tarifas preferenciales para estudiantes y servicio de limpieza de chaquetillas.
Colegio Mayor Olarain
Pº Ondarreta, 24 Tel 943 003300 Regimen alojamiento y desayuno, media pensión o pensión completa Precio aproximado desde 498€ hasta 1.090€/mes El precio incluye la limpieza del uniforme de cocina. No hay cocinas disponibles para los residentes aunque los estudiantes de BCC podrán hacer prácticas de cocina en un espacio debidamente equipado para ello.
Residencia Manuel Agud Querol
Pº Berio, 9 Tel 943 563000 Regimen alojamiento Precio aproximado desde 403€ hasta 690€/mes Residencia de la Universidad de País Vasco; alojan prioritariamente a los estudiantes de la UPV pero pueden tener plazas disponibles desde la reciente ampliación.
Paseo de Miramón, 162 Tel (+34) 943 56 91 28 Regimen alojamiento en estudio con cocina equipada y baño privado Precio aproximado desde 600€ hasta 880€/mes A tan solo un paso de Basque Culinary Center. Instalaciones equipadas con un amplio espacio de cocina dedicado a prácticas culinarias, gimnasio y más. Adicional, cuenta con tarifas preferenciales para estudiantes y servicio de limpieza de chaquetillas.
Pº Ondarreta, 24 Tel 943 003300 Regimen alojamiento y desayuno, media pensión o pensión completa Precio aproximado desde 498€ hasta 1.090€/mes El precio incluye la limpieza del uniforme de cocina. No hay cocinas disponibles para los residentes aunque los estudiantes de BCC podrán hacer prácticas de cocina en un espacio debidamente equipado para ello.
Pº Berio, 9 Tel 943 563000 Regimen alojamiento Precio aproximado desde 403€ hasta 690€/mes Residencia de la Universidad de País Vasco; alojan prioritariamente a los estudiantes de la UPV pero pueden tener plazas disponibles desde la reciente ampliación.
Bizilekua partekatutako etxeetan
Interesdunek aldez aurretik baimena emanda, BCCko ikasleen bulegoak elkarrekin harremanetan jartzen ditu ikasleak etxea alokatzeko antolatu daitezen. APP BCC Students app-aren bidez, gainera, jabeek jakinarazita alokagai dauden etxe/gelen berri ematen diegu onartutako ikasleei. Donostian, batez beste 350 € ingurukoa da ikasle batek hilean partekatutako etxe batean ordaindu behar izaten duen prezioa
Bidaiaren aurreko tramiteak
Trámites previos al viaje a España
Students from European Union member countries, Norway, Switzerland. Liechtenstein and Iceland will not require a visa to reside in Spain.
Other international students will have to request a long-term student visa which will allow them to reside in Spain for a period longer than 180 days.
Visas should be requested from, and issued by the Diplomatic Missions and Spanish Consul Offices abroad. It is important to obtain information on the required documentation and gather it as soon as possible, since the relevant authorities may take up to two months to notify that visas will be granted.
Once students have arrived in Donostia-San Sebastian, they have one month from the time of their arrival to request the foreign students’ card at the Foreign Residents Office in Donostia-San Sebastian. The students’ office of the BCC will provide the necessary information to students in this matter.
Kirol-zerbitzuak
MUk eskaintzen duen kirol-zerbitzuaren bidez, ikasleek taldeko nahiz banakako kirolaz edota taldekako irteerez goza dezakete (eskiatzeko asteburuak, surf irteerak, etab. ).
Horretaz gain, Donostiak eskaintza zabala du kiroletarako udal instalazioetan. Kirol Txartelari esker hiriko udal instalazio guztiez gozatu ahal izango duzu oso prezio eskuragarrian. Informazio gehiagorako, erabili ondorengo esteka.
Bizi Kostuaren Info
The best way to move around the city is with the network of urban buses. The company which provides this service is Compañia del Tranvia de Donostia-San Sebastian.
Their web page www.dbus.es contains all information on routes, timetables and tariffs. The web page also enables the calculation of the bus route between two points and its estimated duration.
Students can benefit from monthly season tickets which reduce the cost of travelling by bus.
Donostia - San Sebastián
Donostia Gipuzkoako administrazio hiriburua da, Euskadi osatzen duten lurraldeetako bat, non bi hizkuntza ofizial bizikide diren: gaztelania eta euskara.
Kantauri itsasoaren ertzen, Donostia aparteko edertasuna duen inguru natural bateko hiri txiki bat da. Erregeen eta jaunen opor-leku, Belle Epoque garaian, tradizioa eta modernotasuna bizikide diren jaun-hiri bihurtu zen Donostia.
Bere edertasun ikusgarriaren parekorik badago, bertako gastronomia da hori: “euskal sukaldaritza berriaren†sorleku, sukaldaritzako abangoardiaren muin eta pintxoen munduko hiriburu, Donostia biztanleko Michelin izar gehien dituen hiria da munduan. Bere jatetxeen garrantziak, elkarte gastronomikoek eta bertako lehengaien kalitateak, mundu mailako gastronomia erreferente bihurtzen dute Donostia. Which aldizkari britainiarrak, ez zuen halabeharrez hautatu Donostia munduko helburu gastronomikorik onena gisa.
Azken urteetan, berrikuntza eta iraunkortasuna Donostiaren garapenaren ardatz nagusi izan dira, eta ekimen horrek aparteko leku bihurtu du bai oinezkoentzat bai bizikletaz dabiltzanentzat.
Zergatik ikasi gastronomia donostian?
Donostian, Euskadiko gainerako lekuetan bezala, gastronomia gizartearen parte delako eta edozein gertaera eta ospakizunetan mahaiko gauza goxoekin gozatzen delako. Donostiak, 185.000 biztanleko hiriak, 120 gastronomia elkarte ditu.
- Espainian hiru Michelin izar dauzkaten zortzi jatetxeetatik lau Euskadin daudelako, eta horietatik hiru Donostian daudelako.
- Bere eskaintza kulturalagatik, mundu mailako aitorpena duten zinema eta jazz jaialdiengatik. Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izendatu dute.
- Bertako hondartzengatik, aukera-aukerakoak dira urte osoan surfa egiteko.
- Mendiagatik, 2,5 ordutara daude Pirinioak.
- Hiri segurua, eskuragarria eta erosoa delako.
Nola iritsi donostiara
Donostia Espainiako hiri nagusienekin lotuta dago autobus, tren eta hegazkin bidez.
Donostiako aireportua hiritik 20 km-ra dago. Aireportu txikia da, Madrilerako eta Bartzelonarako hegaldi zuzenak dituena. Autobus zerbitzua eskaintzen du hiriaren erdiguneraino.
Bilboko nazioarteko aireportua, Donostiatik ordubetera dago, eta hiriarekin lotuta dago, aireportutik abiatzen den maiztasun handiko autobus zerbitzu baten bidez.
Biarritzeko nazioarteko aireportua, Donostiatik 45 minutura dago, baina bertara zuzenean iristeko autobus bakarra eskaintzen du eta egunean behin.

BCC Students

Los estudiantes de Basque Culinary center durante el periodo de su formación podrán acceder en exclusiva a la aplicación de móvil APP BCC Student. Mediante esta aplicación el estudiante recibirá notificaciones de becas remuneradas, actividades extra de aprendizaje, eventos en los que puede participar, de invitaciones a máster class exclusivas y tendrá información en exclusiva de la oferta de alojamiento, de los descuentos para los estudiantes, reservas de comidas en cafetería y restaurante, transporte, etc.
BCulinary Alumni
Informazio guztia ikus dezakezu esteka honetan.