Presta zaitez etorkizuneko Komunikazio Gastronomikoaren liderretako bat izateko.
Master honekin, kazetaritza eta komunikazio gastronomikoan espezializatutako profesional gisa trebatuko zara. Eduki eta ekimen gastronomikoak ikuspegi global eta garaikidearekin diseinatzen, ekoizten eta sustatzen ikasiko duzu.
Gastronomiak azken urteotan izan duen gorakada handia dela eta, beharrezkoak dira gastronomiaren komunikazio estrategikoan, kazetaritzako azken joeretan, hedabide digitaletan eta proiektu gastronomikoen kontzeptualizazioan espezializatutako ezagutzak dituzten profesionalak, komunikazioaren alorrekoak.
Master honek balio bereizgarria emango dizu komunikazio gastronomikoaren egungo ekosisteman, komunikabide tradizionalen sektorean, hedabide berrietan, jatetxeetan, komunikazio-agentzietan, argitaletxe espezializatuetan, enpresetan, erakunde publikoetan eta beste esparru batzuetan.
Informazio praktikoa
Modalitatea: Erdipresentziala
Iraupena: 10 hilabete(online prestakuntzako 6 hilabete, prestakuntza presentzialeko 1 hilabete, eta praktiketako 3 hilabete). 60 ECTS – 1.500 ordu
Diploma: Master hau Mondragon Unibertsitatearen berezko titulu bat da, eta Basque Culinary Centerren Gastronomia Zientzien Fakultateak ematen du.
Masterraren helburuak
Etengabe bilakatzen ari den eta komunikazioak funtsezko rola duen sektore batean trebatzea.
Sektorea alderdi guztietatik ezagutzea, eta ikuspegi kritiko eta propioa hartzea, lana ikuspegi estrategiko eta globalean oinarrituta gauzatzeko.
Sektorearen errealitatea ezagutzea, sektorean lider diren hedabideetan –hala nola Eater-en edo The Guardian-en– lan egiten duten profesionalen esperientziaren bidez.
Sektorean erreferenteak diren profesionalen kontaktu-sare bat ezartzea. Basque Culinary Centerren ekosistemaren parte izango zarenez, Fakultateko ekitaldietan parte hartzeko aukera izatea eta erreferenteak diren profesionalen harreman-sare bat ezartzea.
Zure neurrira diseinatutako praktiken bidez lan-mundura sartzea.
Zure ikaskuntza aberastea eta praktikan jartzea, Basque Culinary Center-en hilabeteko murgiltze-egonaldian zehar egingo diren dinamika, tailer eta bestelako esperientzien bidez.
10+1 Arrazoi
Master hau zergatik egin
1
Nazioko eta nazioarteko gastronomia-kazetaritzari buruzko ikuspegi globala eta modernoa eskuratuko duzu.
2
Gaur egungo elikadura-joerak ezagutuko dituzu, gastronomian, elikaduran eta sukaldaritzan indarrean dauden eduki sakonak kudeatzeko.
3
Sektoreko profesional onenekin egingo dituzu praktikak, masterrerako esklusibokoak diren masterclassetan.
4
Sektorean espezializatutako irakasle handiengandik ikasiko duzu, eta zure tutorearen eskutik jarraipen eta feedback pertsonalizatua jasoko duzu egunetik egunera eboluzionatzeko.
5
Gastronomia- eta kazetaritza-komunikazioko profesional bihurtuko zara: Tailerrak, mahai-inguruak profesionalekin, ikasketa-bisitak, master-amaierako proiektua eta praktikak enpresetan.
6
Hobeto idazteko eta gastronomiaren arloko edukien proiektuak sortzeko metodo eta teknika aurreratuak ezin hobeto ezagutuko dituzu.
7
Basque Culinary Center-en benetako editorial proiektu batetan, Gastronomía360, ikasitakoaren atal bat praktikan jarriko duzu.
8
Prentsaren eta komunikazioaren benetako erronkei aurre egingo diezu, ahots, esperientzia eta eskaera berriei buruzko ikerketekin lotuta.
9
Hurbiletik sentituko duzu sektorea, ikaskuntza-jardueren eta sektoreko enpresetara egindako bisiten bidez.
10
Proiektu sortzaileak, berritzaileak eta egungoak garatzeko ikuspegi desberdinak eskainiko dituzten kultura eta diziplina anitzeko ikasle taldeekin lan egingo duzu.
+1 Masterra amaitzeko, hilabete bateko zuzeneko ikaskuntza-esperientzia biziko duzu Espainian. Jarduera gastronomikoak, bidaiak eta bisita presentzialak kazetaritzako eta komunikazioko esperientzietatik ikasteko.
Bideratua / Programa
NORI ZUZENDUA
Masterra honako profil hauek dituzten pertsonei zuzenduta dago:
Beren lan-ibilbidea komunikazio edo kazetaritza gastronomikoaren esparruan garatu nahi duten graduatuak, diplomatuak, unibertsitateko lizentziatuak eta goi-mailako teknikariak (lehentasuna dute kazetaritzari, komunikazioari, marketinari eta gastronomiari lotutako tituludunek).
Gastronomiaren sektorean espezializatu nahi duten komunikazioko, kazetaritzako edo marketineko profesionalak.
Sektore gastronomikoko eta elikagaien industriako profesionalak.
Gastronomian espezializatuta dauden eta beren ezagutzak eta gaitasunak sakondu eta hobetu nahi dituzten komunikazioko, kazetaritzako edo marketineko profesionalak.
Lan-ibilbidea komunikazio gastronomikora, kazetaritza gastronomikora eta ekitaldi gastronomikoetara –komisario gisa– bideratu nahi duten beste esparru batzuetako profesionalak.
Saioetako batzuk ingelesez emango direnez, ingeleseko gutxieneko maila bat baloratuko da (B2, maila ertain-altua).
Zure prestakuntza eta esperientzia gorabehera, zure profila banan-banan baloratuko dugu.
Nahi izanez gero, Masterreko koordinatzailearekin hitz egin dezakezu. Hark masterreko edukiari buruzko orientazioa emango dizu, eta zure kezkak entzungo ditu, Masterra zure nahietara zenbateraino egokitzen den jakiteko.
Eskatu solasaldi bat koordinatzailearekin, informazio gehiago eskatzeko formularioaren bidez.
Ikasketa plana
Masterreko ikasketa planak gaitasun globalak emango dizkio ikasleari eta osagarri gisa kanpoko praktikaldi bat; hartan egingo dute Master amaierako lana.
PRESTAKUNTZA-PROGRAMA
1. GASTRONOMIA: KULTURA, ZIENTZIA ETA GIZARTEA
- Elikadura, kultura eta identitatea
- Gastronomiaren historia eta joera berriak
- Elikadura-sistema lokala eta globala
- Elikagaien zientziaren hastapenak
- Analisi sentsorialaren oinarrizko printzipioak
- Nola funtzionatzen duen jatetxe batek
Modulu honekin honako hau lortuko duzu:
-
Gastronomian oinarrizko ezagutza lortzea, gai hau komunikatzeko irizpide propio eta garaikide bat garatu ahal izateko.
-
Gastronomiaren eta elikaduraren kontzeptua elementu kultural, identitario eta sozioekonomiko gisa ulertzea, eta haiek lurralde bateko dimentsio guztiekin dituzten loturak ikustea.
-
Egungo joera, korronte eta estilo nagusiak ezagutzea: abangoardia espainiarra, eskandinaviar sukaldaritza berria, slowfood mugimendua, fast good, sukaldaritza latinoamerikarra eta beste batzuk.
-
Elikadura-sistemaren funtzionamendua ulertzea, tokian-tokian ez ezik, nazioetan eta munduan ere bai, bai eta haren ondorioak eta erronkak ere.
Elikagaien printzipio fisikoak eta kimikoak eta haiek gure zentzumenekin duten lotura ulertzea. -
Ardoen mundua eta janariaren eta edariaren arteko lotura sentsoriala ezagutzea, oro har.
-
Jatetxe batek barrutik nola funtzionatzen duen ezagutzea, bai sukaldaritzako eragiketak eta prozesuak, bai harreman publikoen kudeaketa.
2. NOLA KONTATZEN DUGU GASTRONOMIA?
- Zer den kazetaritza gastronomikoa gaur
- Komunikazio gastronomikoaren egungo ekosistema
- Generoak eta idazteko teknikak
- Ikerketa eta etika
- Ahotsak eta adierazgarritasuna gastronomian
Modulu honekin honako hau lortuko duzu:
-
Kazetaritza gastronomikoaren historia eta haren garrantziaren zergatia ezagutzea.
-
Kazetaritza gastronomikoak azken urteotan mundu digitalean sartzean izan duen bilakaera eta etorkizunean izango dituen erronkak ulertzea.
-
Komunikazio gastronomikoaren egungo ekosistema konplexuan, aktoreak zein diren eta zer rol betetzen duten identifikatzea: komunikabideak, webgune espezializatuak (adib.: Tripadvisor), influencerrak, sukaldariak, sektoreko erakundeak (The 50 Best Restaurants, Michelin), erakunde publikoak, enpresak eta beste batzuk.
-
Kazetaritza gastronomikoari aplikatutako genero nagusiak zein diren jakitea (albistea, elkarrizketa, erreportajea, kronika, iritzia eta kritika), eta horien ezaugarriak eta aukerak ezagutzea.
-
Eduki gastronomikoak modu egokian idaztea, bai komunikabide digitaletarako eta bestelako formatu batzuetarako, bai komunikazio korporatibo edo instituzionalerako.
-
Sektoreari buruz komunikatzeko behar diren informazio- eta dokumentu-iturrien mapa osatzea.
-
Gastronomiak aurrean dituen erronkei buruzko ikuspegi kritikoa eratzea, eta deontologia barneratzea sektoreko komunikazioari aurre egiteko orduan.
3. GASTRONOMIA ARO DIGITALEAN KOMUNIKATZEA
- Baliabide gastronomikoak sortzea eta planifikatzea
- Gastronomiako komunikazio estrategikoaren hastapena
- Irudia eta edizio grafikoa
- Narrazio-modu berriak
- Food design eta esperientzia gastronomikoa
Modulu honekin honako hau lortuko duzu:
- Eduki digitalak eta negozio-eredu desberdinak kontsumitzeko ohiturak ulertzea.
- Behar bezala erabiltzea kazetaritza eta komunikazio gastronomikoko proiektuak diseinatzeko eta kudeatzeko teknikak eta tresnak
- Oinarrizko ezagutza eskuratzea audientziak neurtzeko eta aztertzeko eta norberaren edukia ingurune digitalean posizionatzeko
- Eduki gastronomikoak aberastuko dituzten irudiak hautatzeko eta editatzeko tresnak erabiltzea.
- Turismo gastronomikoko zerbitzu eta esperientziak turista baten ikuspegitik baloratzeko trebetasunak eta irizpideak eskuratzea.
- Askotariko eduki eta plataformetara egokitzen diren narrazio-trebetasun berritzaileak garatzea.
- Podcast formatuko eduki espezifikoak diseinatzeko, garatzeko eta posizionatzeko ezagutza eta praktika.
4. KOMUNIKAZIO ESTRATEGIKOA
- Social media deritzenen erabilera estrategikoa
- Komunikazio estrategikoko plan integral baten diseinua
- Analitika digitalaren erabilera estrategikoa
Modulu honekin honako hau lortuko duzu:
-
Sare sozial mota desberdinak bereiztea eta plataforma bakoitzari ondoen egokitzen zaizkion edukiak zehaztea.
-
Oinarrizko ezagutza eskuratzea audientziak neurtzeko eta aztertzeko eta norberaren edukia ingurune digitalean posizionatzeko.
-
Proiektu gastronomikoak kontzeptualizatzeko, diseinatzeko eta gauzatzeko sormen-baliabideak aplikatzea.
-
Gastronomiari aplikatutako marketin digitalaren oinarrizko printzipioak ezagutzea.
-
Comprender la importancia de la reputación (on-line y off-line) de cualquier proyecto, restaurante o chef y saber actuar ante crisis.
-
Edozein proiektuk, jatetxek edo chefek online eta offline duen ospearen garrantzia ulertzea eta krisiei erantzuten jakitea.
Master-amaierako proiektua
Proiektua banaka edo taldean egingo da, eta helburua masterrean ikasitakoa praktikan jartzea da.
Hona hemen lan moten adibide batzuk, orientazio gisa:
Jatetxe baterako edo gastronomian diharduen beste erakunde baterako komunikazio-plan bat diseinatzea.
Gastronomiari buruzko kongresu baten edo bestelako ekitaldi baten komunikazio-plan estrategikoa diseinatzea.
Gastronomian espezializatutako komunikabide digital bat sortzeko diseinua.
Curriculum-praktikak enpresetan
Enpresetako curriculum-praktiken helburua da ikasketak bukatzeko, ikasitakoa praktikan jartzea eta enpresetan lanbide-inguruneko esperientzia bat bizitzea. Praktikak 480 ordukoak (19 ECTS) dira; 3 hilabete inguruko iraupena dute.
Aholkularitza pertsonalizatua egiten dugu, eta zure profila eta lehentasunak aintzat hartzen ditugu praktikak zein enpresatan egingo dituzun erabakitzeko.
Hona hemen praktikak egingo dituzun enpresa eta zentro moten adibide batzuk:
Gastronomiari buruzko atalak dituzten hedabideak, formatu tradizional edo digitalekoak.
Jatetxeetako eta jatetxeen arloko enpresetako komunikazio- eta marketin-sailak.
Komunikazio-agentziak.
Irratiak, podcastak edo telebistak.
Gastronomian espezializatutako argitaletxeak eta kongresuak.
Gastronomiara eta elikadurara zuzendutako enpresa eta erakunde publikoak.
Egutegia
ONLINE ESKOLA-ALDIA: 2024ko urritik 2025ko apirilera (6 hilabete)
ESKOLA-ALDI PRESENTZIALA: 2025ko maiatza (hilabete bat)
CURRICULUM PRAKTIKAK: 2025ko ekainetik irailera (3 hilabete)
MASTER AMAIERAKO PROIEKTUA AURKEZPENA: 2024ko iraila
ORDUTEGIA:
- Online zatia: zuzeneko saioak astearte eta ostegunetan 18:00etatik 20:30etara (ordutegia: GMT + 1)
- Zati presentziala: astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 20:00etara
Metodología
Master honek formatu erdipresentziala du.
Online atalean, zuzeneko eskolen bidez –astean 2 egun– ikasiko duzu: erronkak, tailer praktikoak, kasuak, lankidetza-lanak eta gaian adituak diren irakasleek gidatutako ikaskuntza. Idazketa, argazki, bideo eta podcasteko tailerrak eta gastronomiarekin lotutako beste jarduera batzuk, zure komunikazio- eta kazetaritza-potentziala osorik garatzeko.
Zati presentzialean, ikaskuntza-dinamika aktiboak lantzen jarraitzen da, eta landa-lanak, learning journeyak, challengeak, kristalizazio-tailerrak eta abar egiten dira. Learning by doingean oinarritutako irakaskuntza-ikaskuntzako metodologiari jarraitzen zaio. Metodologia hori gogoetatsua, soziala, aktiboa, motibagarria eta esanguratsua da.
Kontzeptu metodologiko hauetan oinarritzen da:
ONLINE ZATIA:
Masterraren lehen zatia online egiten da. Horretarako erabiltzen den plataformako programak eta edukiak % 100 online prestakuntzarako diseinatuta daude:
Zuzeneko eskolak astean behin, irakasle eta laguntzaileekin.
Jarduerak eta erronkak: Ariketa interaktiboak, entregak, testak, foroak, etab.
Egunerokoan aplika daitezkeen eduki garaikideak eta diziplinartekoak.
Adituekin elkarrizketak erakusten dituzten ikus-entzunezko baliabideak.
Masterclassak gonbidatu adituekin
Dinamizatzen, motibatzen eta feedback pertsonalizatua ematen duen tutorea.
Eztabaidatzeko, ideiak emateko eta ezagutza partekatzeko lankideak.Ikus COVID-19 neurri guztiak.
ZAT PRESENTZIAA: MURGILTZE-HILABETEA
Masterraren bigarren zatiak hilabeteko iraupena du, eta Basque Culinary Centerren egiten da modu presentzialean. Hilabete horretan jarduera hauek egingo dira:
- Azalpen-saio kontzeptualak: Saio horietan, moduluko irakasgai bakoitzaren oinarri kontzeptualak azalduko dira, adituen eskutik.
- Masterclassak: Saio horietan, erreferentziazko profesionalek bertatik bertara aurkeztuko dituzte eredu eta esperientzia arrakastatsuak.
- Kasu praktikoen azterketa: Berariazko tailerretan, kasu praktikoak eta adibide zehatzak aurkeztuko dira, formatu parte-hartzailean. Kasu horiei esker, taldeko dinamikak, eztabaidak eta gogoetak egin ahal izango dira.
- Dastamen-gelak: BCCen instalazioetan antolatutako dastatzeak, probaketak, tailerrak eta gastronomiarekin lotutako beste jarduera batzuk, programaren edukiak esperimentatu ahal izateko.
- Learning Journey-ak eta landa-lanak: Jarduera gastronomikoak eta irakasgaien edukiak argitzeko topaketak. Landa-lana egiteko eta komunikazioari eta kazetaritza gastronomikoari buruzko ikuspegi aplikatua eskuratzeko tokiak bisitatuko dira.
- Fakultateak antolatutako ekitaldietara joatea, esate baterako, Gastronomy Shapers-etara.
- Azalpen-saio kontzeptualak: Saio horietan, moduluko irakasgai bakoitzaren oinarri kontzeptualak azalduko dira, adituen eskutik. Azalpen-saio kontzeptualak: Saio horietan, moduluko irakasgai bakoitzaren oinarri kontzeptualak azalduko dira, adituen eskutik.
Ikaskuntza finkatu egiten da parte-hartzaileen eta Basque Culinary Centerreko profesional aditu eta koordinatzaileen arteko elkarbizitzarekin.
Irakasleak
Hainbat nazionalitate eta diziplinatako irakasleak biltzen ditu master honek, kazetaritza eta komunikazio gastronomikoaren sektorearen ikuspegi orokorra emateko:
Masterraren koordinatzailea
Rafael Tonon
Masterraren koordinatzailea
Rafael Tonon nazioarteko esperientzia duen kazetari eta idazle gastronomikoa da. Portugalen bizi den Brasildar honek munduan zehar bidaiatzen du jateko eta idazteko. Elikadura-joerei, tradizio gastronomikoei eta jatetxeen industriari buruz idazten du. Bere lana nazioarteko hedabideetan agertu da, hala nola «Munchies» (Vice), Slate, GQ, Elle, Atlas Obscura eta beste argitalpen nabarmen batzuetan. Horrez gain, kolaboratzaile gisa jarduten du Fine Dining Loversen eta Estatu Batuetako gastronomia atari handiena den Eateren. 2004an Brasilen graduatutako kazetari hau (Pontifícia Universidade Católica de Campinas) honako liburu hauen egilea da: Food Revolutions; eta 50 Restaurantes com Mais de 50 - 5 Décadas da Gastronomia Paulistana [50 urtetik gorako 50 jatetxe: Sãu Pauloko agertoki gastronomikoaren 5 hamarkada], Sãu Pauloko (Brasil) jatetxe tradizionalenei buruzkoa. Editora Abril-en lan egin zuen, Latinoamerikako aldizkari eta komunikabide talde handienean. Gaur egun, freelancer modura, Estatu Batuetako eta Europako hainbat komunikabiderentzat egiten du lan, baita komisario (Foro Alimentarte eta antzeko proiektuetan) eta ikerlari gastronomiko gisa ere. Joera eta elikagaietan ere espezializatu zen Rafael, eta ikastaro eta ekitaldietan hizlari gisa jardutera gonbidatu izan dute.
Irakasleak
Profesora BCC
Venezuelako kazetari eta idazle honek hamar urtetik gora darama gastronomiaren arloko proiektuen sormenezko kudeaketan. Basque Culinary Centerren hainbat ekimen bultzatzen ditu: Basque Culinary World Prize saria, Sukaldaritzako Elkarrizketak kongresua eta, berrikiago, «RetoCoronavirus» eta «Gastronomia 360» komunikazio-plataformak. 50 Miradas: un recorrido por el movimiento de la gastronomía contemporánea (Basque Culinary Center 2018) liburuaren egilea da.
Profesor BCC
Doctor en Bioquímica Física por la Universidad de East Anglia (Norwich, Inglaterra) e investigador en el Institute of Food Research BBSRC, Inglaterra. Ha sido el responsable del Laboratorio de Caracterización y Diseño Microestructural del centro tecnológico de investigación alimentaria AZTI-Tecnalia. Actualmente, es el Coordinador Técnico del Máster en Ciencias Gastronómicas, el Coordinador del itinerario de Desarrollo y Tecnología Alimentaria del Grado en Gastronomía y Artes Culinarias de BCC y el Coordinador de la especialidad de Percepción Sensorial y Preferencias del Consumidor del BCC Innovation. Además, es el editor jefe de la revista International Journal of Gastronomy and Food Sciences de la editorial Elsevier.
Profesor BCC
Kazetaria, Espainiako ABC egunkariko Kazetaritza Masterreko irakaslea izan zen, Etiqueta Negrako editore elkartua (Peru), Peru21ko multiplataforma editorea, eta gaur egun The New York Times egunkarian kolaborazioak egiten ditu gaztelaniaz, bai eta Latinoamerikako, Ameriketako Estatu Batuetako eta Europako beste hedabide batzuetan ere. "Ez dugu ezer ere ulertu: zer gertatzen den prentsaren etorkizuna algoritmoaren mende uzten dugunean" liburuaren idazlea da.
Irakasle gonbidatuak
Patrono
Mugaritzeko sukaldari eta jabea. Mugaritz munduko jatetxe ezagun eta sarituenetako bat da, eta Errenterian (Euskal Herria) dago.
Colaboradora experta
Phaidon argitaletxeko janari saileko erredaktore exekutiboa; argitaletxe hori munduko garrantzitsuenetako bat da, eta besteak beste René Redzepi,Alex Atala eta Ferran Adrià sukaldarien liburuak argitaratu zituen.
Colaborador experto
elikagaien kimikan enfasia duen gastronomian idazle estatubatuarra. Bere lanik ezagunenetako bat "On Food and Cooking" da.
Colaborador experto
Bartzelonan bizi den kazetari gastronomiko estatubatuarra, liburu-egilea eta eduki-ekoizlea. Gastronomia-editorea izan zen Men's Health aldizkarian. Bertan, «Eat This, Not That» zutabea idazten zuen. Zutabe horren edukia liburu-sail bihurtu zen. 2012an, Roads & Kingdoms fundatu zuen beste batzuekin batera. Horrez gain, liburu gastronomiko askoren egilea da.
Colaborador experto
Brandelicious-eko (gastronomiaren arloan Europako komunikazio agentzia ezagunenetako bat) zuzendari exekutiboa. Hainbat markekin (Estrella Damm, Sofitel, Four Seasons, etab.) eta jatetxerekin (Etxebarri, Desfrutar, etab.) egin du lan.
Colaboradora experta
The New York Times egunkariko jatetxeetako kritikari gisa aritu zen 1993tik 1999ra. 1999an Gourmet Magazin-era mugitu zen, hamar urtez zuzendari nagusi izanez. Bost memorien egilea da, “Tender at the Bone”, “Comfort Me with Apples”, “Garlic and Sapphires”, “For You, Mom, Finally”, eta “Save Me the Plums”, 2019an argitaratu zena.
Colaborador experto
kazetaritza gastronomikoan erreferentzia den Fine Dining Lovers webguneko editore exekutiboa.
Matrik. / Laguntzak
Masterraren prezioa 11.030 eurokoa da, eta zenbateko hori honela ordaindu beharko da:
150 € hautagaitza aurkeztean (osorik itzuliko da hautagaia onartua ez bada).
2,720 € onarpena baieztatzean, plaza gordetzeko kontzeptu modura.
Gainontzeko zenbatekoa 2,720 € -ko hiru kuota urrian, abenduan eta otsailan.
Finantzatzeko aukerak
Ikastetxeak finantzaketa-baldintza bereziak hitzartu ditu hainbat finantza-erakunderekin (gehienez 6 urtean finantzatzeko aukera dago).
Hobariak jasotzeko aukera
Dirulaguntzak jasotzeko aukera (zati bat edo osorik) FUNDAEren bidez
Ikasleari enplegua aurkitzeko laguntza
Ikasten ari den bitartean edo ikasketak amaitu ondoren ikasleari enplegua aurkitzen laguntzeko, fakultatera iristen diren lan eskaintzen informazioa jasoko dute Master honetako ikasleek.
Era berean, Fakultateak eskaintzen dituen ikasketa-lan beketara aurkeztu ahal izango dira eta sail desberdinetan: I+G, jarduerak, kafetegia eta abar, zerbitzuak eskaini ahal izango dituzte ikasleek.
Onarpena / Baldintzak
Basque Culinary Centerrek duen onarpen sistemaren helburua da gure ikasleek ikasketa plan berritzaile eta zorrotz hau arrakastaz gainditzeko beharrezko ikasketa maila eta gaitasun pertsonala dituztela bermatzea.
Onarpen Batzordea arduratuko da onartutako hautagaiak aukeratzeaz.
-
Interesa duten ikasleek online eman beharko dute izena. NAN/NIEren edo pasaportearen kopia igo behar da izen ematea baliozkoa izan dadin.
-
Izena online emateaz gainera, ikasleek honako dokumentazio hau bidali beharko dute eskaneatua admisiones@bculinary.com helbidera:
DOKUMENTAZIO AKADEMIKOA:
GRADU EDO LIZENTZIA BATEKO AZKEN URTEAN ARI DIRENEK:
• Ikasketa espedientea, ordura arte lortutako kalifikazio guztiak erakuktsiko dituena.
ESPAINIAN LEHENAGO EGINDAKO UNIBERTSITATE IKASKETAK DITUZTEN IKASLEEK:
• Tituluaren fotokopia konpultsatua edo unibertsitateak emandako ziurtagiria, ikasketak amaituak daudela egiaztatzen duena.
EUROPAR BATASUNEKO ESTATU KIDE BATEAN, NORVEGIAN, ISLANDIAN, LIECHTENSTEINEN ETA SUITZAN LEHENAGO EGINDAKO UNIBERTSITATE IKASKETAK DITUZTEN IKASLEEK:
• TGE (Tituluaren Gehigarri Europarra), edo bestela
• Jatorrizko unibertsitatearen ziurtagiria, ikasleak Master ikasketak egin ditzakeela egiaztatzen duena.
EUROPAR BATASUNETIK, NORVEGIATIK, ISLANDIATIK, LIECHTENSTEINETIK ETA SUITZATIK KANPOKO ESTATU BATEAN LEHENAGO EGINDAKO UNIBERTSITATE IKASKETAK DITUZTEN IKASLEEK:
• Jatorrizko unibertsitatearen ziurtagiria, ikasleak Master ikasketak egin ditzakeela egiaztatzen duena. Bide diplomatikoz legeztatu beharko da egiaztapen hori.
HIZKUNTZA GAITASUNAK EGIAZTATZEA:
• Ama hizkuntza gaztelania duten ikasleek ziurtagiri ofizialaren bidez egiaztatu beharko dute B2 ingeles maila edo handiagoa dutela (hizkuntzen Europako erreferentzia marko bateratua (EEMB))
• Ama hizkuntza gaztelania ez duten ikasleek B2 ingeles maila edo handiagoa egiaztatzeaz gainera, DELE B2 gaztelania maila edo handiagoa dutela egiaztatu beharko dute.
BESTE DOKUMENTAZIOA:
Aurreko dokumentazioaz gainera, honako hauek bidali beharko dituzte ikasle guztiek:
• CV gaztelaniaz edo ingelesez
• Prestakuntza programa gaztelaniaz edo ingelesez egiteko motibazio gutuna.
-
Elkarrizketa pertsonala (Skype bidez)
Hautagaiei elkarrizketa pertsonala egin ahal izango zaie, duen motibazioaren eta ikaskuntza helburuen arabera hautagaia egokia den baloratzeko.
-
Onartutakoei 1.000€ ordaintzeko eskatuko zaie plaza gorde ahal izateko.
Garrantzitsua da honako hau azpimarratzea:
• Plazak bukatu arte zabalik egongo da hautagaitzak aurkezteko epea. 20 ikasle onartuko dira gehienez.
• Atzerriko ikasleen kasuan, matrikula ziurtagiria eta bisatua tramitatzeko beharreko erraztasun guztiak emango dira plaza erreserba ordaindutakoan.
Informazio gehiago nahi baduzu: masteruni@bculinary.com
Ikasleentzako zerbitzua
Alojamientos
Livensa living Donostia, ostatu-kontzeptu berritzailea
Livensa Living San Sebastián Ibaeta auzoan dago, gune lasai batean eta Ondarretako hondartzan itsasoratzen den Tolosa hiribidetik pasabide batera. Xehetasun guztiak zaintzen dituen ostatu bat da, Donostiako egonaldian etxean bezala senti zaitezen pentsatuta dagoena. Erlaxatzeko eta lagunartean denbora partekatzeko espazioak ditu.
Nabarmendu beharreko ezaugarriak:
- Banakako logelak sukalde osoarekin eta komun pribatuarekin
- Ikuztegia
- Gimnasioa
- Sukalde komunak edo txokoak
- Aisialdirako guneak: egongela, joko-aretoa, zinema-aretoa
- Musika entseatzeko gelak
- Coworking guneak
- Aparkaleku pribatua
Baliatu Basque Culinary Centerreko ikasleentzako lehentasunezko tarifak.
Ostatuari buruzko informazio gehiago hemen
Beste alojamendu aukerak
Erlojiosoen Ikasle-Egoitzak
Ikasle-egoitza hauek txikiak dira eta sarrera ordutegi mugatua dute. Gelak banakakoak edo binakakoak izan daitezke eta denek dute bainugela. Litekeena da mantenu osoa eskaintzen dutenek, asteburuetan otordu guztiak ez eskaintzea. Egoitza hauetan onartua izateko elkarrizketa pertsonal bat egin behar da familiarekin. Arraian agertzen ditugun prezioak gutxi gorabeherakoak dira.
Emakumezkoentzako Egoitzak:
Residencia Compañía de María
Camino de S. Bartolomé, 24 Tel 943 464795 Regimen mantenu osoa Precio aproximado hilean 625€
Esclavas del Sagrado Corazón
Avda. Gral. Zumalakarregi, 11 Tel 943 210800 Regimen mantenu osoa Precio aproximado hilean 580€-615€ Ikasleek egoitza utzi egin behar dute asteburuetan, azterketa garaian izan ezik.
Misioneras del Sagrado Corazón
Paseo de la Fe, 34 Tel 943 456072 Regimen mantenu osoa Precio aproximado 350€-490€
Residencia Villa Alaidi E.A.M.
Paseo de Heriz, 95 Tel 943 210866 Regimen mantenu erdia edo mantenu osoa Precio aproximado hilean 450€-tik 590€-ra No se ofrecen comidas durante el fin de semana aunque hay una cocina a disposición de las residentes.
Residencia El Carmelo Pasión
Ilumbe, 8 Tel 943 456600 Regimen mantenu osoa Precio aproximado hilean 540€-605€
Colegio Mayor Jaizkibel
C/ Aldapeta, 49 Tel 616 369 815 Regimen Pensión completa Precio aproximado 932€/mes No hay cocinas disponibles para las residentes pero las estudiantes de BCC podrán realizar prácticas de cocina.
Residencia Cet Oria
Paseo de Ayete, 25 Tel 943 242400 Regimen pensión completa Precio aproximado 370€ El precio del alojamiento y pensión se costea trabajando en el servicio de alimentación. Admisión mediante entrevista.
Camino de S. Bartolomé, 24 Tel 943 464795 Regimen mantenu osoa Precio aproximado hilean 625€
Avda. Gral. Zumalakarregi, 11 Tel 943 210800 Regimen mantenu osoa Precio aproximado hilean 580€-615€ Ikasleek egoitza utzi egin behar dute asteburuetan, azterketa garaian izan ezik.
Paseo de la Fe, 34 Tel 943 456072 Regimen mantenu osoa Precio aproximado 350€-490€
Paseo de Heriz, 95 Tel 943 210866 Regimen mantenu erdia edo mantenu osoa Precio aproximado hilean 450€-tik 590€-ra No se ofrecen comidas durante el fin de semana aunque hay una cocina a disposición de las residentes.
Ilumbe, 8 Tel 943 456600 Regimen mantenu osoa Precio aproximado hilean 540€-605€
C/ Aldapeta, 49 Tel 616 369 815 Regimen Pensión completa Precio aproximado 932€/mes No hay cocinas disponibles para las residentes pero las estudiantes de BCC podrán realizar prácticas de cocina.
Paseo de Ayete, 25 Tel 943 242400 Regimen pensión completa Precio aproximado 370€ El precio del alojamiento y pensión se costea trabajando en el servicio de alimentación. Admisión mediante entrevista.
Male residences
Colegio Mayor Ayete
Pº Ayete, 25 Tel 943 21000 Regimen Pensión Completa Precio aproximado 1.055€/mes
Residencia La Salle
Pº Maddalen Jauregiberri,2 Tel 943 454400 Regimen habitación y desayuno Precio aproximado 320€-380€/mes
Pº Ayete, 25 Tel 943 21000 Regimen Pensión Completa Precio aproximado 1.055€/mes
Pº Maddalen Jauregiberri,2 Tel 943 454400 Regimen habitación y desayuno Precio aproximado 320€-380€/mes
Egoitza laikoak
Estas residencias son mixtas y son de mayor tamaño que las residencias religiosas. Generalmente no tienen horarios de entrada.
Egoitza mistoak:
Numad Studios
Paseo de Miramón, 162 Tel (+34) 943 56 91 28 Regimen alojamiento en estudio con cocina equipada y baño privado Precio aproximado desde 600€ hasta 880€/mes A tan solo un paso de Basque Culinary Center. Instalaciones equipadas con un amplio espacio de cocina dedicado a prácticas culinarias, gimnasio y más. Adicional, cuenta con tarifas preferenciales para estudiantes y servicio de limpieza de chaquetillas.
Colegio Mayor Olarain
Pº Ondarreta, 24 Tel 943 003300 Regimen alojamiento y desayuno, media pensión o pensión completa Precio aproximado desde 498€ hasta 1.090€/mes El precio incluye la limpieza del uniforme de cocina. No hay cocinas disponibles para los residentes aunque los estudiantes de BCC podrán hacer prácticas de cocina en un espacio debidamente equipado para ello.
Residencia Manuel Agud Querol
Pº Berio, 9 Tel 943 563000 Regimen alojamiento Precio aproximado desde 403€ hasta 690€/mes Residencia de la Universidad de País Vasco; alojan prioritariamente a los estudiantes de la UPV pero pueden tener plazas disponibles desde la reciente ampliación.
Paseo de Miramón, 162 Tel (+34) 943 56 91 28 Regimen alojamiento en estudio con cocina equipada y baño privado Precio aproximado desde 600€ hasta 880€/mes A tan solo un paso de Basque Culinary Center. Instalaciones equipadas con un amplio espacio de cocina dedicado a prácticas culinarias, gimnasio y más. Adicional, cuenta con tarifas preferenciales para estudiantes y servicio de limpieza de chaquetillas.
Pº Ondarreta, 24 Tel 943 003300 Regimen alojamiento y desayuno, media pensión o pensión completa Precio aproximado desde 498€ hasta 1.090€/mes El precio incluye la limpieza del uniforme de cocina. No hay cocinas disponibles para los residentes aunque los estudiantes de BCC podrán hacer prácticas de cocina en un espacio debidamente equipado para ello.
Pº Berio, 9 Tel 943 563000 Regimen alojamiento Precio aproximado desde 403€ hasta 690€/mes Residencia de la Universidad de País Vasco; alojan prioritariamente a los estudiantes de la UPV pero pueden tener plazas disponibles desde la reciente ampliación.
Bizilekua partekatutako etxeetan
Interesdunek aldez aurretik baimena emanda, BCCko ikasleen bulegoak elkarrekin harremanetan jartzen ditu ikasleak etxea alokatzeko antolatu daitezen. APP BCC Students app-aren bidez, gainera, jabeek jakinarazita alokagai dauden etxe/gelen berri ematen diegu onartutako ikasleei. Donostian, batez beste 350 € ingurukoa da ikasle batek hilean partekatutako etxe batean ordaindu behar izaten duen prezioa
Bidaiaren aurreko tramiteak
Trámites previos al viaje a España
Students from European Union member countries, Norway, Switzerland. Liechtenstein and Iceland will not require a visa to reside in Spain.
Other international students will have to request a long-term student visa which will allow them to reside in Spain for a period longer than 180 days.
Visas should be requested from, and issued by the Diplomatic Missions and Spanish Consul Offices abroad. It is important to obtain information on the required documentation and gather it as soon as possible, since the relevant authorities may take up to two months to notify that visas will be granted.
Once students have arrived in Donostia-San Sebastian, they have one month from the time of their arrival to request the foreign students’ card at the Foreign Residents Office in Donostia-San Sebastian. The students’ office of the BCC will provide the necessary information to students in this matter.
Kirol-zerbitzuak
MUk eskaintzen duen kirol-zerbitzuaren bidez, ikasleek taldeko nahiz banakako kirolaz edota taldekako irteerez goza dezakete (eskiatzeko asteburuak, surf irteerak, etab. ).
Horretaz gain, Donostiak eskaintza zabala du kiroletarako udal instalazioetan. Kirol Txartelari esker hiriko udal instalazio guztiez gozatu ahal izango duzu oso prezio eskuragarrian. Informazio gehiagorako, erabili ondorengo esteka.
Bizi Kostuaren Info
The best way to move around the city is with the network of urban buses. The company which provides this service is Compañia del Tranvia de Donostia-San Sebastian.
Their web page www.dbus.es contains all information on routes, timetables and tariffs. The web page also enables the calculation of the bus route between two points and its estimated duration.
Students can benefit from monthly season tickets which reduce the cost of travelling by bus.
Donostia - San Sebastián
Donostia Gipuzkoako administrazio hiriburua da, Euskadi osatzen duten lurraldeetako bat, non bi hizkuntza ofizial bizikide diren: gaztelania eta euskara.
Kantauri itsasoaren ertzen, Donostia aparteko edertasuna duen inguru natural bateko hiri txiki bat da. Erregeen eta jaunen opor-leku, Belle Epoque garaian, tradizioa eta modernotasuna bizikide diren jaun-hiri bihurtu zen Donostia.
Bere edertasun ikusgarriaren parekorik badago, bertako gastronomia da hori: “euskal sukaldaritza berriaren†sorleku, sukaldaritzako abangoardiaren muin eta pintxoen munduko hiriburu, Donostia biztanleko Michelin izar gehien dituen hiria da munduan. Bere jatetxeen garrantziak, elkarte gastronomikoek eta bertako lehengaien kalitateak, mundu mailako gastronomia erreferente bihurtzen dute Donostia. Which aldizkari britainiarrak, ez zuen halabeharrez hautatu Donostia munduko helburu gastronomikorik onena gisa.
Azken urteetan, berrikuntza eta iraunkortasuna Donostiaren garapenaren ardatz nagusi izan dira, eta ekimen horrek aparteko leku bihurtu du bai oinezkoentzat bai bizikletaz dabiltzanentzat.
Zergatik ikasi gastronomia donostian?
Donostian, Euskadiko gainerako lekuetan bezala, gastronomia gizartearen parte delako eta edozein gertaera eta ospakizunetan mahaiko gauza goxoekin gozatzen delako. Donostiak, 185.000 biztanleko hiriak, 120 gastronomia elkarte ditu.
- Espainian hiru Michelin izar dauzkaten zortzi jatetxeetatik lau Euskadin daudelako, eta horietatik hiru Donostian daudelako.
- Bere eskaintza kulturalagatik, mundu mailako aitorpena duten zinema eta jazz jaialdiengatik. Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izendatu dute.
- Bertako hondartzengatik, aukera-aukerakoak dira urte osoan surfa egiteko.
- Mendiagatik, 2,5 ordutara daude Pirinioak.
- Hiri segurua, eskuragarria eta erosoa delako.
Nola iritsi donostiara
Donostia Espainiako hiri nagusienekin lotuta dago autobus, tren eta hegazkin bidez.
Donostiako aireportua hiritik 20 km-ra dago. Aireportu txikia da, Madrilerako eta Bartzelonarako hegaldi zuzenak dituena. Autobus zerbitzua eskaintzen du hiriaren erdiguneraino.
Bilboko nazioarteko aireportua, Donostiatik ordubetera dago, eta hiriarekin lotuta dago, aireportutik abiatzen den maiztasun handiko autobus zerbitzu baten bidez.
Biarritzeko nazioarteko aireportua, Donostiatik 45 minutura dago, baina bertara zuzenean iristeko autobus bakarra eskaintzen du eta egunean behin.
BCC Students
Los estudiantes de Basque Culinary center durante el periodo de su formación podrán acceder en exclusiva a la aplicación de móvil APP BCC Student. Mediante esta aplicación el estudiante recibirá notificaciones de becas remuneradas, actividades extra de aprendizaje, eventos en los que puede participar, de invitaciones a máster class exclusivas y tendrá información en exclusiva de la oferta de alojamiento, de los descuentos para los estudiantes, reservas de comidas en cafetería y restaurante, transporte, etc.
BCulinary Alumni
Informazio guztia ikus dezakezu esteka honetan.