Presencial

Credits:

60 ECTS

Modality:

Presencial

Iraupena:

urria 2024 - ekaina 2025

Zeregin programatua:

astelehenetik ostiralera, 15:30etik 20:30era

Prezioa:

12,375.00 EUR

Places:

18

Place:

Basque Culinary Center

Pastry chefa izan nahi duzu?

Jabetu sukaldaritzako zapore gozoez eta formulatzeko gakoez.

Jatetxeetako Gozogintzako eta Sukaldaritza Gozoko Masterra da sukaldari batek jatetxeko gozogintzan espezializatzeko behar duen prestakuntza. Izan ere, espezialitate horrek kualifikazio handiko profesionalak behar ditu.

Ikasketa-programaren bidez, ikaslea gozogintzari buruzko abangoardiako sukaldaritza-teknikez jabetuko da, eta bere zentzumen- eta sorkuntza-trebeziak garatuko ditu, zentzumen guztiak suspertuko dituzten azkenburu koherenteak egiteko.

Ikasketa-plan zaindua: osagaiak, gozogintzako prozesuak eta teknikak, tradizionaletik abangoardiaraino.

Metodologia praktikoan oinarritua: dastatzeak, lantegiak, sorkuntza-lanak, master bukaerako proiektua, praktikak enpresetan, irakasle adituak eta erreferentziako sukaldari eta gozogileekin egindako saioak, mintegi osagarriak Parisen, eta ikasteko bisitak gozogintza-lantegietara, jatetxeetara eta gozogintzan espezializatutako elikagaien industriara.

Informazio praktikoa

  • Hurrengo Masterreko edizioa 2023ko urrian hasiko da.

  • Iraupena: 60 kreditu.

  • 6 hilabeteko prestakuntza Basque Culinary Centerren+ 3 hilabeteko praktikak

  • Mondragon Unibertsitateko berezko Titulu profesionala.

10+1 Arrazoi


1

Jatetxeetako gozogintzan eta sukaldaritza gozoan espezializatuko zara eta teknikarik abangoardistenak ezarri ahal izango dituzu postreen sukaldaritzan.


2

Teknika bakoitzaren prozesu fisiko-kimikoei buruzko oinarri zabala barneratuko duzu eta, horri esker, proposamen koherente eta berritzaileak sortu ahal izango dituzu.


3

Gozogintzan erabiltzen diren lehengaiak sakon ezagutu eta zeure zentzumen-trebeziak garatuko dituzu.


4

Gozogintzako eta sukaldaritza gozoko aditurik onenekin prestatuko zara.


5

Masterrak hartzen dituen Gozogintzako eta Sukaldaritza Gozoko master class-etan parte hartuko duzu, nazioko eta nazioarteko erreferentziako profesionalez osatutako talde batekin.


6

Gozogintza-alorreko erreferentziako beste zentro batzuetan jarraituko duzu prestatzen.


7

Ikasketa-bisiten bidez, ikasgelan lehengaiei, elaborazio-prozesuei eta abarrei buruz ikasitakoa osatu ahal izango duzu.


8

Nazioko nahiz nazioarteko jatetxe ospetsuenetako postreen sailean egingo dituzu praktikak.


9

Instalaziorik eta baliabiderik hoberenak izango dituzu eskura, ahalik eta errealena den ingurune batean.


10

Basque Culinary Centerreko kidea izango zara. Espainian Gastronomia Zientzien Fakultate bakarra da eta munduko sukaldaririk garrantzitsuenen aitortza eta laguntza du.

+1 Sukaldariak jatetxeetako gozogintzan eta sukaldaritza gozoan espezializatzeko behar duen prestakuntza guztia lortuko duzu.

Bideratua / Programa

Ezagutza gehiago barneratu nahi duten sukaldari eta gozogileentzat, jatetxeetako gozogintzan eta sukaldaritza gozoan espezializatzeko edota euren gozogintza-eskaintza zabaldu eta berritzeko.

Betebeharrak

Masterrean sartzeko eskatzen den prestakuntza eta gomendatzen den esperientzia:

 •   Gastronomiako lizentzia.

 •   Sukaldaritzako eta jatetxe-alorreko goi- edo erdi-mailako gradua.

 •   Gozogintzako goi-mailako gradua.

 •   Erreferentziako ikastetxeetan egindako gozogintzako eta sukaldaritza gozoko ikasketa arautu gabeak.

Hautagaiek dendetako edo lantegietako gozogintzan edota jatetxe bateko azkenburuen sailean gutxieneko esperientzia izatea gomendatzen da.

Programaren helburuak

 •   Gozogintzako teknika eta elaborazio tradizionalei buruzko ezagutza-oinarri egokia eskuratzea.

 •   Lehengaiak eta deribatuak ezagutzea: ezaugarriak eta uztartzeko moduak.

 •   Sukaldaritzaren kimikaren ikuspegitik, elaborazio-prozesuetan eta sukaldaritza-teknikak ezartzean gertatzen dena ezagutu eta ulertzea.

 •   Jatetxeetako gozogintzan erabiltzen diren abangoardiako sukaldaritza-teknikak erabiltzen jakitea.

 •   Sorkuntza lantzea, jatetxeetako gozogintzako eta sukaldaritza gozoko proposamenak gauzatzeko.

Egutegia

 

IKASTURTEA: 2023ko urritik 2024ko martxora. Astelehenetik ostiralera,15:30etatik 20:30etara.*

PRAKTIKA ALDIA: 2024ko apiriletik uztailera.

IKASLE KOPURUA: 18

Izen-ematea 2023ko martxoan irekiko da irekita egongo da plazak agortu bitartean.

* Ordutegia astelehenetik ostiralera izango da, 15:30etatik 20:30etara (txango gastronomikoak, master class-ak eta mintegiak goizez ere izan litezke, beharrezkoa izanez gero).

 

Metodología

Gozogintzako eta Sukaldaritza Gozoko Masterra % 100 presentziala da. Honela banatzen da kreditu teoriko-praktikoen ehunekoa: % 30 teorikoak eta % 70 praktikoak dira, eta ebaluazioa etengabea da.

Azalpen erakusleak, lantegi praktikoak, dastatzeak eta master class-ak.

 •   Teknika bakoitza erabiltzeko azalpen praktikoak, elikagaien teknologiaren alorreko aditu baten ikuspegiarekin, ikasleak teknika hori ezartzean zer gertatzen den uler dezan.

 •   Postrea osatzen duten lehengai nagusiak gordinean dastatzea eta zentzumen-azterketako eskolak, ikasleen dastamen-trebeziak garatzen laguntzeko.

 •   Teknika bakoitzaren inguruko lantegi praktikoak ikastaroko moduluetako bakoitzean, eta sormen-saioak, jatetxeetako postreak egiten ikasteko.

 •   Mintegiak eta master class-ak, jatetxeetako postreen eta gozogintzaren alorreko erreferentziako sukaldari eta gozogileekin.

Ikasketa txangoak eta prestakuntza-bisitak

Ikasteko txango eta bisitei esker, ikasleek bertatik bertara ezagutuko dituzte ikasgelan azaldutako produktuak eta prozesuak. Ikasteko bisitak egingo dira gozotegietara, jatetxeetara, ekoizleengana, industriako gozogintza-enpresetara eta abar.

Ikasketa-prozesuak erreferentziako beste ikastetxe batzuetan jarraituko du eta, hala, mintegiak egingo dira Frantzian, besteak beste.

Proiektua eta praktikak

Irakasleak

Esperientzia eta gaitasun pedagogiko handiko profesionalek osatzen dute irakasle multzoa.

Antolamendu-egiturak honako hauek hartzen ditu:

 •   Masterraren diseinu-taldea.

 •   Masterraren koordinatzailea.

 •   BCCko irakasleak, irakasle adituak zentzumen-analisian, sukaldaritzako kimikan, segurtasunean eta higienean, ekoizpenean eta abarretan.

 •   Produktuaren area bakoitza ezin hobeto ezagutzen duten irakasleak: nutrizionistak, ingeniari agronomoak, itsas biologoak, albaitariak, ekoizleak, etab.

 •   Nazioko eta nazioarteko erreferentziako gonbidatuak.

 •   Proiektu- eta praktika-tutoreak.

 •   Ikasleen Bulegoa.

Diseinuko eta koordinazioko talde teknikoa:

 •   Cesar Romero: Jatetxeetako Gozogintzako eta Sukaldaritza Gozoko Masterreko irakasle titularra. Jatetxeetako gozogintza eta  postreen alorreko aholkularia.

 •   Iñigo Murua: Basque Culinary Center Gastronomia Fakultateko gozogintza- eta okintza-irakaslea. Aurretiaz, elikadura-industria gozoko hainbat enpresetan ikertzailea izan da.

 •   Luis Arrufat: Sukaldaritza, Teknika eta Produktu Masterreko irakaslea Basque Culinary Center Gastronomia Fakultatean, eta 6 urtez Pastry Chefa El Bulli jatetxean.

Irakasleen multzoa osatzeko, Fakultateko beste irakasle batzuk ere egongo dira, zentzumen-azterketan, sukaldaritza-kimikan, segurtasunean eta higienean, ekoizpenean, produktuan eta abarretan adituak.

Basque Culinary Centerreko talde teknikoaz gain, azterketa-programako hainbat alorretako kanpo-adituak izango ditugu gonbidatu. Horien izenak gure webgunean, Facebooken, Twitterren eta informazio-buletinean argitaratzen joango gara.

Masterrean zehar Michelinen bi izar edo gehiago dituzten jatetxeetako maisu gozogileek eta sukaldariek, hala nola Martin Berasategik eta Jordi Rocak, jatetxeetako gozogintzari eta postreei buruzko master class-ak emango dituzte.

Batez beste 2-4 ordu iraungo duten eskola horietan, adituak bere elaborazio esanguratsuenetako batzuk prestatu eta sortzeko teknikak eta bere ikuspegia eta filosofia azalduko ditu.

Irakasle gonbidatuak

Jordi Puigvert

Colaborador experto

 Autor de un libro clave para entender los nuevos conceptos y técnicas de la pastelería actual y propietario de Sweet'n go.

Yann Duytsche

Colaborador experto

Autor de un libro clave entre la transición de la pastelería y la cocina de postres, Diversiones dulces y propietario de la Pastelería Chocolatería Dolç de Barcelona.

Miquel Guarro

Colaborador experto

Profesor de la prestigiosa escuela Chocolate Academy de España.

Matrik. / Laguntzak

Masterrak 12.375 euroko prezioa izango du eta honela ordainduko da:

  • 150 euro hautagaitza aurkeztean (onartua izan ezean zenbateko osoa itzuliko da).

  • 3.056,25 € hautagaia onartu egin dela baieztatzen denean, lekua erreserbatzeko.

  •  Gainerako zenbatekoa, 3.056,25 € euroko hiru kuota urrian, abenduan eta otsailean.

Finantzatzeko aukerak

Ikastetxeak finantzaketa-baldintza bereziak hitzartu ditu hainbat finantza-erakunderekin (gehienez 6 urtean finantzatzeko aukera dago).

 

Hobariak jasotzeko aukera

Dirulaguntzak jasotzeko aukera (zati bat edo osorik) FUNDAEren bidez:

FUNCIONAMIENTO DE FUNDAE

Ikasleari enplegua aurkitzeko laguntza

Ikasketak egiten dituen bitartean eta ondoren ikasleari enplegua bilatzen laguntzeko asmoz, Masterreko ikasleek fakultateak jasotzen dituen lan-eskaintzen berri jasoko dute.

Era berean, egonaldian zehar, Fakultateak eskaintzen dituen ikasketa-lan eskaintzetara aurkezteko aukera izango dute, Unibertsitateko sailetan aritzeko: I+G sailean, eragiketen sailean, kafetegian, etab.

Onarpena / Baldintzak

Basque Culinary Centerrek duen onarpen sistemaren helburua da gure ikasleek ikasketa plan berritzaile eta zorrotz hau arrakastaz gainditzeko beharrezko ikasketa maila eta gaitasun pertsonala dituztela bermatzea.

Onarpen Batzordea arduratuko da onartutako hautagaiak aukeratzeaz.

  • Interesa duten ikasleek online eman beharko dute izena. NAN/NIEren edo pasaportearen kopia igo behar da izen ematea baliozkoa izan dadin.

  • Izena online emateaz gainera, ikasleek honako dokumentazio hau bidali beharko dute eskaneatua admisiones@bculinary.com helbidera:

DOKUMENTAZIO AKADEMIKOA:
GRADU EDO LIZENTZIA BATEKO AZKEN URTEAN ARI DIRENEK:
 •   Ikasketa espedientea, ordura arte lortutako kalifikazio guztiak erakuktsiko dituena.
ESPAINIAN LEHENAGO EGINDAKO UNIBERTSITATE IKASKETAK DITUZTEN IKASLEEK:
 •   Tituluaren fotokopia konpultsatua edo unibertsitateak emandako ziurtagiria, ikasketak amaituak daudela egiaztatzen duena.
EUROPAR BATASUNEKO ESTATU KIDE BATEAN, NORVEGIAN, ISLANDIAN, LIECHTENSTEINEN ETA SUITZAN LEHENAGO EGINDAKO UNIBERTSITATE IKASKETAK DITUZTEN IKASLEEK:
 •   TGE (Tituluaren Gehigarri Europarra), edo bestela
 •   Jatorrizko unibertsitatearen ziurtagiria, ikasleak Master ikasketak egin ditzakeela egiaztatzen duena.
EUROPAR BATASUNETIK, NORVEGIATIK, ISLANDIATIK, LIECHTENSTEINETIK ETA SUITZATIK KANPOKO ESTATU BATEAN LEHENAGO EGINDAKO UNIBERTSITATE IKASKETAK DITUZTEN IKASLEEK:
 •   Jatorrizko unibertsitatearen ziurtagiria, ikasleak Master ikasketak egin ditzakeela egiaztatzen duena. Bide diplomatikoz legeztatu beharko da egiaztapen hori.

 

HIZKUNTZA GAITASUNAK EGIAZTATZEA:
 •   Ama hizkuntza gaztelania duten ikasleek ziurtagiri ofizialaren bidez egiaztatu beharko dute B2 ingeles maila edo handiagoa dutela (hizkuntzen Europako erreferentzia marko bateratua (EEMB))
 •   Ama hizkuntza gaztelania ez duten ikasleek B2 ingeles maila edo handiagoa egiaztatzeaz gainera, DELE B2 gaztelania maila edo handiagoa dutela egiaztatu beharko dute.

 

BESTE DOKUMENTAZIOA:
Aurreko dokumentazioaz gainera, honako hauek bidali beharko dituzte ikasle guztiek:
 •   CV gaztelaniaz edo ingelesez
 •   Prestakuntza programa gaztelaniaz edo ingelesez egiteko motibazio gutuna.

 

  • Elkarrizketa pertsonala (Skype bidez) 
    Hautagaiei elkarrizketa pertsonala egin ahal izango zaie, duen motibazioaren eta ikaskuntza helburuen arabera hautagaia egokia den baloratzeko.

  • Onartutakoei 1.000€ ordaintzeko eskatuko zaie plaza gorde ahal izateko.
    Garrantzitsua da honako hau azpimarratzea:
     •   Plazak bukatu arte zabalik egongo da hautagaitzak aurkezteko epea. 20 ikasle onartuko dira gehienez.
     •   Atzerriko ikasleen kasuan, matrikula ziurtagiria eta bisatua tramitatzeko beharreko erraztasun guztiak emango dira plaza erreserba ordaindutakoan.

Informazio gehiago nahi baduzu: masteruni@bculinary.com  

Ikasleentzako zerbitzua

Alojamientos

alojamiento

Livensa living Donostia, ostatu-kontzeptu berritzailea

Livensa Living San Sebastián Ibaeta auzoan dago, gune lasai batean eta Ondarretako hondartzan itsasoratzen den Tolosa hiribidetik pasabide batera. Xehetasun guztiak zaintzen dituen ostatu bat da, Donostiako egonaldian etxean bezala senti zaitezen pentsatuta dagoena. Erlaxatzeko eta lagunartean denbora partekatzeko espazioak ditu.

Nabarmendu beharreko ezaugarriak:

  • Banakako logelak sukalde osoarekin eta komun pribatuarekin
  • Ikuztegia
  • Gimnasioa
  • Sukalde komunak edo txokoak
  • Aisialdirako guneak: egongela, joko-aretoa, zinema-aretoa
  • Musika entseatzeko gelak
  • Coworking guneak
  • Aparkaleku pribatua

Baliatu Basque Culinary Centerreko ikasleentzako lehentasunezko tarifak.

Ostatuari buruzko informazio gehiago hemen

Beste alojamendu aukerak

Erlojiosoen Ikasle-Egoitzak

Ikasle-egoitza hauek txikiak dira eta sarrera ordutegi mugatua dute. Gelak banakakoak edo binakakoak izan daitezke eta denek dute bainugela. Litekeena da mantenu osoa eskaintzen dutenek, asteburuetan otordu guztiak ez eskaintzea. Egoitza hauetan onartua izateko elkarrizketa pertsonal bat egin behar da familiarekin. Arraian agertzen ditugun prezioak gutxi gorabeherakoak dira.

Emakumezkoentzako Egoitzak:

Male residences

Egoitza laikoak

Estas residencias son mixtas y son de mayor tamaño que las residencias religiosas. Generalmente no tienen horarios de entrada.

Egoitza mistoak:

Bizilekua partekatutako etxeetan

Interesdunek aldez aurretik baimena emanda, BCCko ikasleen bulegoak elkarrekin harremanetan jartzen ditu ikasleak etxea alokatzeko antolatu daitezen. APP BCC Students app-aren bidez, gainera, jabeek jakinarazita alokagai dauden etxe/gelen berri ematen diegu onartutako ikasleei. Donostian, batez beste 350 € ingurukoa da ikasle batek hilean partekatutako etxe batean ordaindu behar izaten duen prezioa

Bidaiaren aurreko tramiteak

Trámites previos al viaje a España

Students from European Union member countries, Norway, Switzerland. Liechtenstein and Iceland will not require a visa to reside in Spain.


Other international students will have to request a long-term student visa which will allow them to reside in Spain for a period longer than 180 days.

Visas should be requested from, and issued by the Diplomatic Missions and Spanish Consul Offices abroad.  It is important to obtain information on the required documentation and gather it as soon as possible, since the relevant authorities may take up to two months to notify that visas will be granted.

Once students have arrived in Donostia-San Sebastian, they have one month from the time of their arrival to request the foreign students’ card at the Foreign Residents Office in Donostia-San Sebastian. The students’ office of the BCC will provide the necessary information to students in this matter.

Kirol-zerbitzuak

MUk eskaintzen duen kirol-zerbitzuaren bidez, ikasleek taldeko nahiz banakako kirolaz edota taldekako irteerez goza dezakete (eskiatzeko asteburuak, surf irteerak, etab. ).

Horretaz gain, Donostiak eskaintza zabala du kiroletarako udal instalazioetan. Kirol Txartelari esker hiriko udal instalazio guztiez gozatu ahal izango duzu oso prezio eskuragarrian. Informazio gehiagorako, erabili ondorengo esteka.


deportes


deportes


deportes

Bizi Kostuaren Info

costes

The best way to move around the city is with the network of urban buses. The company which provides this service is Compañia del Tranvia de Donostia-San Sebastian.

Their web page www.dbus.es contains all information on routes, timetables and tariffs. The web page also enables the calculation of the bus route between two points and its estimated duration.

Students can benefit from monthly season tickets which reduce the cost of travelling by bus.

costes

costes

Donostia - San Sebastián

Donostia Gipuzkoako administrazio hiriburua da, Euskadi osatzen duten lurraldeetako bat, non bi hizkuntza ofizial bizikide diren: gaztelania eta euskara.

Kantauri itsasoaren ertzen, Donostia aparteko edertasuna duen inguru natural bateko hiri txiki bat da. Erregeen eta jaunen opor-leku, Belle Epoque garaian, tradizioa eta modernotasuna bizikide diren jaun-hiri bihurtu zen Donostia.


san sebastian


san sebastian


san sebastian

Bere edertasun ikusgarriaren parekorik badago, bertako gastronomia da hori: “euskal sukaldaritza berriaren” sorleku, sukaldaritzako abangoardiaren muin eta pintxoen munduko hiriburu, Donostia biztanleko Michelin izar gehien dituen hiria da munduan. Bere jatetxeen garrantziak, elkarte gastronomikoek eta bertako lehengaien kalitateak, mundu mailako gastronomia erreferente bihurtzen dute Donostia. Which aldizkari britainiarrak, ez zuen halabeharrez hautatu Donostia munduko helburu gastronomikorik onena gisa.

Azken urteetan, berrikuntza eta iraunkortasuna Donostiaren garapenaren ardatz nagusi izan dira, eta ekimen horrek aparteko leku bihurtu du bai oinezkoentzat bai bizikletaz dabiltzanentzat.


deportes


deportes


deportes

Zergatik ikasi gastronomia donostian?

 

Donostian, Euskadiko gainerako lekuetan bezala, gastronomia gizartearen parte delako eta edozein gertaera eta ospakizunetan mahaiko gauza goxoekin gozatzen delako. Donostiak, 185.000 biztanleko hiriak, 120 gastronomia elkarte ditu.

  • Espainian hiru Michelin izar dauzkaten zortzi jatetxeetatik lau Euskadin daudelako, eta horietatik hiru Donostian daudelako.
  • Bere eskaintza kulturalagatik, mundu mailako aitorpena duten zinema eta jazz jaialdiengatik. Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izendatu dute.
  • Bertako hondartzengatik, aukera-aukerakoak dira urte osoan surfa egiteko.
  • Mendiagatik, 2,5 ordutara daude Pirinioak.
  • Hiri segurua, eskuragarria eta erosoa delako.

deportes


deportes


deportes

Nola iritsi donostiara

 

Donostia Espainiako hiri nagusienekin lotuta dago autobus, tren eta hegazkin bidez.

Donostiako aireportua hiritik 20 km-ra dago. Aireportu txikia da, Madrilerako eta Bartzelonarako hegaldi zuzenak dituena. Autobus zerbitzua eskaintzen du hiriaren erdiguneraino.

Bilboko nazioarteko aireportua, Donostiatik ordubetera dago, eta hiriarekin lotuta dago, aireportutik abiatzen den maiztasun handiko autobus zerbitzu baten bidez.

Biarritzeko nazioarteko aireportua, Donostiatik 45 minutura dago, baina bertara zuzenean iristeko autobus bakarra eskaintzen du eta egunean behin.

donosti

BCC Students

students bcc

Los estudiantes de Basque Culinary center durante el periodo de su formación podrán acceder en exclusiva a la aplicación de móvil APP BCC Student. Mediante esta aplicación el estudiante recibirá notificaciones de becas remuneradas, actividades extra de aprendizaje, eventos en los que puede participar, de invitaciones a máster class exclusivas y tendrá información en exclusiva de la oferta de alojamiento, de los descuentos para los estudiantes, reservas de comidas en cafetería y restaurante, transporte, etc.

BCulinary Alumni

Informazio guztia ikus dezakezu esteka honetan.

Related products