Ven a disfrutar de nuestra cocina Restaurantes

Presencial

Credits:

60 ECTS

Modality:

Presencial

Iraupena:

2025eko otsaila - urria

Zeregin programatua:

astelehenetik ostiralera, 9: 00etatik 14:00etara

Price:

11,750.00 EUR

Places:

18

Place:

Basque Culinary Center

Sukaldaritza tradizionala eta modernoa, sukaldaritzako ekoizpen- eta kudeaketa-sistemako teknika eta kontrol berriak ikasi eta hobetzeko.

Egin aurre produktuei lasaitasun osoz eta eskuratu emaitza bikaina lortzeko ezagutza teknikoa.

Bost hilabeteko programa, batez ere praktikoa: sukaldaritza-lantegiak eta benetako zerbitzua hilabete eta erdiz fakultateko jatetxean. Zure sukaldaritza-proiektuaren diseinua testatzeko eta zeure etorkizun profesionalerako gaitasunak hobetzeko aukera.

Masterraren hurrengo edizioa 2023ko otsailean abiatuko da. Izen emateak 2022ko uztailetik aurrera irekiko dira. 

Georges Isaac Reiss Gómez

Chef exekutiboa

Sukaldaritzan Hobetzko Masterraren 2. edizioko ikaslea

Orokorrean, masterrean izandako esperientzia oso positiboa izan zen, zorrotza baina oso aberasgarria. Basque Culinary Center-en egindako ibildideari esker, gaur egun nire jatetxeko chef exekutiboa naiz. Master honek aurrepausua ematen lagundu dit, nire negozioan eta bizitan erabaki zuzenak hartuz.

Juan José Solano Fonseco

Sukaldaritzan Hobetzko Masterraren 2. edizioko ikaslea

Masterrean gehien balioesten dudana bere maila altua da: teknika eta produktuei dagokiena, egunerokoan lan egiten den ekipamenduarena eta irakasleekin partekatzeko izan nuen aukera. Honetaz gain, masterrean zehar jasotako ezaguerak lan alorrean nabarmentzen lagundu naute.

Georges Isaac Reiss Gómez

Chef exekutiboa

Sukaldaritzan Hobetzko Masterraren 2. edizioko ikaslea

Orokorrean, masterrean izandako esperientzia oso positiboa izan zen, zorrotza baina oso aberasgarria. Basque Culinary Center-en egindako ibildideari esker, gaur egun nire jatetxeko chef exekutiboa naiz. Master honek aurrepausua ematen lagundu dit, nire negozioan eta bizitan erabaki zuzenak hartuz.

Juan José Solano Fonseco

Sukaldaritzan Hobetzko Masterraren 2. edizioko ikaslea

Masterrean gehien balioesten dudana bere maila altua da: teknika eta produktuei dagokiena, egunerokoan lan egiten den ekipamenduarena eta irakasleekin partekatzeko izan nuen aukera. Honetaz gain, masterrean zehar jasotako ezaguerak lan alorrean nabarmentzen lagundu naute.

10+1 Arrazoi


1

Zeure profil profesionala hobetuko duzu, teknika tradizionalen eta abangoardiakoen erabileraz jabetuz.


2

Sukaldaritza klasikoaren eta modernoaren tekniken oinarri fisiko-kimikoak ikasiko dituzu.


3

Produktuen ezaugarri gastronomikoak eta erabilerarik onenak ikasiko dituzu.


4

Teknika sakon ezagutuz, hainbat sukaldaritza-estilotara egokitzeko aukera izango duzu.


5

Hainbat arlotako ezagutza barneratuko duzu: sukaldaritza, ekoizpenaren kudeaketa, nutrizioa, trebezia pertsonalen garapena, etab.


6

Metodologia praktikoaren bidez prestatuko zara: sukaldaritza-lantegiak, praktikak fakultateko jatetxean eta kanpo-praktikak BCC sareko jatetxeetan.


7

Instalaziorik eta baliabiderik onenak izango dituzu eskura, ahalik eta ingurune errealenean.


8

Maila handiko irakasleak izango dituzu, eta master class-ei esker, nazioarteko sukaldari gonbidatuak ere bai.


9

Nazioartean erreferentziako ikastetxea den eta gastronomia bihotz duen BCCko kide izango zara. 


10

Gaitasunak hobetuko dituzu, zeure etorkizun profesionalak ezin hobeki garatzeko.

+1 Zure ibilbide profesionalean jauzi kualitatiboa egingo duzu eta kualifikazio handiko sukaldari bihurtuko zara, gaur egungo merkatuan nabarmentzeko.

Bideratua / Programa

Masterra honako profil hau duten profesionalei zuzenduta dago:

 •   Sukaldaritzako Zuzendaritzako goi-mailako teknikaria.

 •   Gastronomiako karrera teknikoak.

 •   Erreferentziako ikastetxeetan egindako sukaldaritzako ikasketa arautu gabeak, goian aipaturiko titulazioekin edo maila altuagokoekin pareka daitezkeenak.

 •   Sukaldaritzako sukaldariak, esperientzia profesionala egiazta dezaketenak, edota goian aipaturikoen pareko ikasketa arautu gabeak.

Masterrean sartzeko ez da beharrezkoa hautagaiek esperientzia profesionala izatea. 0-3 urteko esperientzia jotzen da egokitzat.

Programaren helburuak:

 •   Sukaldaritza-produkzioko eta elaborazioko teknika eta sistema ugari lantzea, oinarrizko eta eguneroko eskari gastronomikoei ez ezik, elaborazio konplexu eta sortzaileei ere erantzuteko.

 •   Lehengaien kontsumo-punturik egokiena antzematen jakitea. Elikagaien ezaugarri organoleptikoak xehakatzea, elkarren arteko uztarketa lortzeko, ezaugarri fisiko-kimikoak ezagutzeko eta sukaldaritzan zer portaera izango duten jakiteko.

 •   Elikagaietarako teknikarik eta prozesurik egokiena eta berritzaileena identifikatzea, produktuaren ezaugarriak, gero izango duen erabilera eta bezeroen beharrizanak ezagututa.

 •   Talde-lanean aritzeko eta taldea zuzentzeko oinarrizko trebeziez jabetzea.

 •   Sukaldari garaikidearen balioak eta etikak barneratu eta horien arabera jokatzea; menuan diseinatzean, iraunkortasuna, alergenoak eta alderdi nutrizionalak kontuan hartzea.

 •   Gastronomiaren historiako gertaerarik garrantzitsuenak ezagutzea eta sektoreko joeretan eguneratuta egotea.

Ikasketa-planari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, deskargatu programa hemen azpian*:

2021/2022 EDIZIOKO PROGRAMA

* Programak aldaketak jasan ditzake.

Egutegia

 

IRAUPENA: 60 ECTS.

IKASKETA ALDIA: 2024ko Otsailak 12 - Uztailak 12

ORDUTEGIA: 09:00etatik 14:00etara astelehenetik ostiralera

PRAKTIKA ALDIA: 2024ko Abuztua - Urria

IZEN EMATEA: Izen ematea irekita egongo da plazak bukatu arte

 

Metodología

Masterreko orduen % 75 praktikara bideratuko da eta ikasleari ikasketa-prozesu zorrotza, aktiboa eta osoa eskaintzeko moduko metodologia berritzaileak erabiliko dira.

Eskolen % 100 aurrez aurre izango da. Kreditu teoriko-praktikoen ehunekoa honela banatuko da: % 30 teorikoa eta % 70 praktikoa.

Eskolak astelehenetik ostiralera izango dira eta saiotik saiora ikasleek bertaratu gabeko jarduerak izango dituzte, ikasitakoaz hobeto jabetzeko edota hurrengo saioetarako ezagutzak aktibatzeko. Ebaluazio etengabea izango da.

Nolakoa izango da masterra?

Lehen 15 asteetan, eskola teorikoetan eta bezerorik gabeko sukaldeko lantegi praktikoetan landuko dira edukiak. Hasierako asteak igaro ondoren lantegi praktikoari emango zaio hasiera eta benetako zerbitzua emango da BCCko jatetxean. Lehen bi asteetan, irakasleek diseinatuko dute lantegian landuko den menua, aurreko hiletan ikasitakoa finkatzeko. Hurrengo 4 asteetan, aldiz, ikasle-talde bakoitzak proiektu propioa abiaraziko du asteko lau zerbitzutan (asteartetik ostiralera).

Proiektua eta praktikak

Ikasle-talde bakoitzak menu gastronomikoa landuko du, kontzeptualki nahiz teknikoki, eta ondoren hainbat astetan gauzatuko du Basque Culinary Centerren publikoari irekita dagoen jatetxean. Taldeak tutoretzapean egongo dira baina ikasleak berak arduratuko dira kudeaketaz, hornikuntzaz, sukalde-taldeko eginkizunak zehazteaz, eszenaratzeaz eta abar. Zure proiektua inoiz baino egiazkoagoa izango da. Saiatu praktikan!

Enpresetako praktikak eskola-aldia eta master bukaerako proiektua bukatu ondoren izango dira. Hiru hilabete (480 h) iraungo dute. Batik bat jatetxeetan, catering eta ekitaldietarako enpresetan eta abarretan izango dira.

Ikasteko bidaiak

personas cocinando

Eskolatik kanpo ere burutuko da ikasketa-prozesua. Zehazki, ikasteko bisitak egingo dira aurrez aurre ezagutzeko sukaldean erabiliko ditugun produktuen jatorria.  Masterrean bisita teknikoak egingo dira lehen sektorea, produkzio-prozesuak, jatetxeak eta esperientzia gastronomikoak ezagutzeko. 

Irakasleak

Masterrak honako ikasketa-egitura izango du:

Diseinuko eta koordinazioko talde teknikoa

 •   Masterraren zuzendaria.

 •   Masterren eta Ikastaroen sukaldaritza-alorreko koordinatzailea.

 •   Masterren eta Ikastaroen sukaldaritza-irakaslea.

Irakasle taldea

 •   Masterraren koordinazioa eta irakasle titularra.

 •   Sukaldaritzako, gozogintzako eta okintzako irakasleak.

 •   Adituak zentzumen-azterketan eta sukaldaritza-kimikan.

 •   Adituak lehengaietan.

 •   Sukaldari eta gozogile gonbidatuak.

 •   Adituak kostuan, logistikan, talde-kudeaketan, etab.

 •   Sukaldaritza-irakasle titularraren laguntzailea.

 •   Laguntzarako coach-a.

Sukaldaritzako master class-a, Hitzaldiak, Mintegial eta Gastronomiako ekitaldiak

Masterreko ikasleek hainbat hitzaldian hartuko dute parte eta, gainera, erreferentziako gonbidatuak izango dituzte aurrez aurre Basque Culinary Centerrek sukaldaritzaren eta gastronomiaren inguruan antolatzen dituen mintegietan eta master class-etan.

Horretaz gain, eskoletan ere izango dira sukaldari gonbidatuak, produktu baten trataeran edo sukaldaritza-teknika batean adituak...

 

Matrik. / Laguntzak

Masterrak 11.750 euroko prezioa izango du eta honela ordainduko da:

  • 150 euro hautagaitza aurkeztean (onartua izan ezean zenbateko osoa itzuliko da).

  • Guztiaren %25a, 2.900 euro hautagaia onartu egin dela baieztatzen denean, lekua erreserbatzeko.

  • Gainerako zenbatekoa 2.900 euroko 3 kuotatan, otsailean, apirilean eta ekainean ordaintzeko.

Finantzatzeko aukerak

Basque Culinary Center-en, ikasten jarrai dezazun laguntzen dizugu, masterreko azken 3 kuotak (masterraren % 60a) 12 hilabetetan finantzatzeko aukera eskainiz.

Prozesua oso erraza da. Ezagutu Basque Culinary Centerreko ikaslea izateagatik Sabadell Consumer Finance S.A.U.-k eskaintzen dituen finantzaketa-baldintza bereziak.

Informazio gehiago HEMEN.

 

Dirulaguntza jasotzeko aukera

dirulaguntza jasotzeko aukera (zati bat edo osorik ordaintzeko) Fundación Tripartitaren bidez:

FUNCIONAMIENTO DE FUNDAE

Ikasleari enplegua aurkitzeko laguntza

ikasleei lanpostua bilatzen laguntze aldera, ikasketek iraun bitartean edo ondoren, fakultatean jasotzen diren lan-eskaintzen berri emango zaie Masterreko ikasleei.

Era berean, egonaldian zehar, fakultateak eskaintzen dituen ikasketa-lan eskaintzetara aurkezteko aukera izango dute, Unibertsitateko sailetan aritzeko: I+G, operazioak, kafetegia, etab.

Onarpena / Baldintzak

Basque Culinary Centerrek duen onarpen sistemaren helburua da gure ikasleek ikasketa plan berritzaile eta zorrotz hau arrakastaz gainditzeko beharrezko ikasketa maila eta gaitasun pertsonala dituztela bermatzea.

Onarpen Batzordea arduratuko da onartutako hautagaiak aukeratzeaz.

  • Interesa duten ikasleek online eman beharko dute izena. NAN/NIEren edo pasaportearen kopia igo behar da izen ematea baliozkoa izan dadin.

  • Izena online emateaz gainera, ikasleek honako dokumentazio hau bidali beharko dute eskaneatua admisiones@bculinary.com helbidera:

DOKUMENTAZIO AKADEMIKOA:
GRADU EDO LIZENTZIA BATEKO AZKEN URTEAN ARI DIRENEK:
 •   Ikasketa espedientea, ordura arte lortutako kalifikazio guztiak erakuktsiko dituena.
ESPAINIAN LEHENAGO EGINDAKO UNIBERTSITATE IKASKETAK DITUZTEN IKASLEEK:
 •   Tituluaren fotokopia konpultsatua edo unibertsitateak emandako ziurtagiria, ikasketak amaituak daudela egiaztatzen duena.
EUROPAR BATASUNEKO ESTATU KIDE BATEAN, NORVEGIAN, ISLANDIAN, LIECHTENSTEINEN ETA SUITZAN LEHENAGO EGINDAKO UNIBERTSITATE IKASKETAK DITUZTEN IKASLEEK:
 •   TGE (Tituluaren Gehigarri Europarra), edo bestela
 •   Jatorrizko unibertsitatearen ziurtagiria, ikasleak Master ikasketak egin ditzakeela egiaztatzen duena.
EUROPAR BATASUNETIK, NORVEGIATIK, ISLANDIATIK, LIECHTENSTEINETIK ETA SUITZATIK KANPOKO ESTATU BATEAN LEHENAGO EGINDAKO UNIBERTSITATE IKASKETAK DITUZTEN IKASLEEK:
 •   Jatorrizko unibertsitatearen ziurtagiria, ikasleak Master ikasketak egin ditzakeela egiaztatzen duena. Bide diplomatikoz legeztatu beharko da egiaztapen hori.

 

HIZKUNTZA GAITASUNAK EGIAZTATZEA:
 •   Ama hizkuntza gaztelania duten ikasleek ziurtagiri ofizialaren bidez egiaztatu beharko dute B2 ingeles maila edo handiagoa dutela (hizkuntzen Europako erreferentzia marko bateratua (EEMB))
 •   Ama hizkuntza gaztelania ez duten ikasleek B2 ingeles maila edo handiagoa egiaztatzeaz gainera, DELE B2 gaztelania maila edo handiagoa dutela egiaztatu beharko dute.

 

BESTE DOKUMENTAZIOA:
Aurreko dokumentazioaz gainera, honako hauek bidali beharko dituzte ikasle guztiek:
 •   CV gaztelaniaz edo ingelesez
 •   Prestakuntza programa gaztelaniaz edo ingelesez egiteko motibazio gutuna.

 

  • Elkarrizketa pertsonala (Skype bidez) 
    Hautagaiei elkarrizketa pertsonala egin ahal izango zaie, duen motibazioaren eta ikaskuntza helburuen arabera hautagaia egokia den baloratzeko.

  • Onartutakoei 1.000€ ordaintzeko eskatuko zaie plaza gorde ahal izateko.
    Garrantzitsua da honako hau azpimarratzea:
     •   Plazak bukatu arte zabalik egongo da hautagaitzak aurkezteko epea. 20 ikasle onartuko dira gehienez.
     •   Atzerriko ikasleen kasuan, matrikula ziurtagiria eta bisatua tramitatzeko beharreko erraztasun guztiak emango dira plaza erreserba ordaindutakoan.

Informazio gehiago nahi baduzu: masteruni@bculinary.com  

Ikasleentzako zerbitzua

Alojamientos

alojamiento

Livensa living Donostia, ostatu-kontzeptu berritzailea

Livensa Living San Sebastián Ibaeta auzoan dago, gune lasai batean eta Ondarretako hondartzan itsasoratzen den Tolosa hiribidetik pasabide batera. Xehetasun guztiak zaintzen dituen ostatu bat da, Donostiako egonaldian etxean bezala senti zaitezen pentsatuta dagoena. Erlaxatzeko eta lagunartean denbora partekatzeko espazioak ditu.

Nabarmendu beharreko ezaugarriak:

  • Banakako logelak sukalde osoarekin eta komun pribatuarekin
  • Ikuztegia
  • Gimnasioa
  • Sukalde komunak edo txokoak
  • Aisialdirako guneak: egongela, joko-aretoa, zinema-aretoa
  • Musika entseatzeko gelak
  • Coworking guneak
  • Aparkaleku pribatua

Baliatu Basque Culinary Centerreko ikasleentzako lehentasunezko tarifak.

Ostatuari buruzko informazio gehiago hemen

Beste alojamendu aukerak

Erlojiosoen Ikasle-Egoitzak

Ikasle-egoitza hauek txikiak dira eta sarrera ordutegi mugatua dute. Gelak banakakoak edo binakakoak izan daitezke eta denek dute bainugela. Litekeena da mantenu osoa eskaintzen dutenek, asteburuetan otordu guztiak ez eskaintzea. Egoitza hauetan onartua izateko elkarrizketa pertsonal bat egin behar da familiarekin. Arraian agertzen ditugun prezioak gutxi gorabeherakoak dira.

Emakumezkoentzako Egoitzak:

Male residences

Egoitza laikoak

Estas residencias son mixtas y son de mayor tamaño que las residencias religiosas. Generalmente no tienen horarios de entrada.

Egoitza mistoak:

Bizilekua partekatutako etxeetan

Interesdunek aldez aurretik baimena emanda, BCCko ikasleen bulegoak elkarrekin harremanetan jartzen ditu ikasleak etxea alokatzeko antolatu daitezen. APP BCC Students app-aren bidez, gainera, jabeek jakinarazita alokagai dauden etxe/gelen berri ematen diegu onartutako ikasleei. Donostian, batez beste 350 € ingurukoa da ikasle batek hilean partekatutako etxe batean ordaindu behar izaten duen prezioa

Bidaiaren aurreko tramiteak

Trámites previos al viaje a España

Students from European Union member countries, Norway, Switzerland. Liechtenstein and Iceland will not require a visa to reside in Spain.


Other international students will have to request a long-term student visa which will allow them to reside in Spain for a period longer than 180 days.

Visas should be requested from, and issued by the Diplomatic Missions and Spanish Consul Offices abroad.  It is important to obtain information on the required documentation and gather it as soon as possible, since the relevant authorities may take up to two months to notify that visas will be granted.

Once students have arrived in Donostia-San Sebastian, they have one month from the time of their arrival to request the foreign students’ card at the Foreign Residents Office in Donostia-San Sebastian. The students’ office of the BCC will provide the necessary information to students in this matter.

Kirol-zerbitzuak

MUk eskaintzen duen kirol-zerbitzuaren bidez, ikasleek taldeko nahiz banakako kirolaz edota taldekako irteerez goza dezakete (eskiatzeko asteburuak, surf irteerak, etab. ).

Horretaz gain, Donostiak eskaintza zabala du kiroletarako udal instalazioetan. Kirol Txartelari esker hiriko udal instalazio guztiez gozatu ahal izango duzu oso prezio eskuragarrian. Informazio gehiagorako, erabili ondorengo esteka.


deportes


deportes


deportes

Bizi Kostuaren Info

costes

The best way to move around the city is with the network of urban buses. The company which provides this service is Compañia del Tranvia de Donostia-San Sebastian.

Their web page www.dbus.es contains all information on routes, timetables and tariffs. The web page also enables the calculation of the bus route between two points and its estimated duration.

Students can benefit from monthly season tickets which reduce the cost of travelling by bus.

costes

costes

Donostia - San Sebastián

Donostia Gipuzkoako administrazio hiriburua da, Euskadi osatzen duten lurraldeetako bat, non bi hizkuntza ofizial bizikide diren: gaztelania eta euskara.

Kantauri itsasoaren ertzen, Donostia aparteko edertasuna duen inguru natural bateko hiri txiki bat da. Erregeen eta jaunen opor-leku, Belle Epoque garaian, tradizioa eta modernotasuna bizikide diren jaun-hiri bihurtu zen Donostia.


san sebastian


san sebastian


san sebastian

Bere edertasun ikusgarriaren parekorik badago, bertako gastronomia da hori: “euskal sukaldaritza berriaren” sorleku, sukaldaritzako abangoardiaren muin eta pintxoen munduko hiriburu, Donostia biztanleko Michelin izar gehien dituen hiria da munduan. Bere jatetxeen garrantziak, elkarte gastronomikoek eta bertako lehengaien kalitateak, mundu mailako gastronomia erreferente bihurtzen dute Donostia. Which aldizkari britainiarrak, ez zuen halabeharrez hautatu Donostia munduko helburu gastronomikorik onena gisa.

Azken urteetan, berrikuntza eta iraunkortasuna Donostiaren garapenaren ardatz nagusi izan dira, eta ekimen horrek aparteko leku bihurtu du bai oinezkoentzat bai bizikletaz dabiltzanentzat.


deportes


deportes


deportes

Zergatik ikasi gastronomia donostian?

 

Donostian, Euskadiko gainerako lekuetan bezala, gastronomia gizartearen parte delako eta edozein gertaera eta ospakizunetan mahaiko gauza goxoekin gozatzen delako. Donostiak, 185.000 biztanleko hiriak, 120 gastronomia elkarte ditu.

  • Espainian hiru Michelin izar dauzkaten zortzi jatetxeetatik lau Euskadin daudelako, eta horietatik hiru Donostian daudelako.
  • Bere eskaintza kulturalagatik, mundu mailako aitorpena duten zinema eta jazz jaialdiengatik. Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izendatu dute.
  • Bertako hondartzengatik, aukera-aukerakoak dira urte osoan surfa egiteko.
  • Mendiagatik, 2,5 ordutara daude Pirinioak.
  • Hiri segurua, eskuragarria eta erosoa delako.

deportes


deportes


deportes

Nola iritsi donostiara

 

Donostia Espainiako hiri nagusienekin lotuta dago autobus, tren eta hegazkin bidez.

Donostiako aireportua hiritik 20 km-ra dago. Aireportu txikia da, Madrilerako eta Bartzelonarako hegaldi zuzenak dituena. Autobus zerbitzua eskaintzen du hiriaren erdiguneraino.

Bilboko nazioarteko aireportua, Donostiatik ordubetera dago, eta hiriarekin lotuta dago, aireportutik abiatzen den maiztasun handiko autobus zerbitzu baten bidez.

Biarritzeko nazioarteko aireportua, Donostiatik 45 minutura dago, baina bertara zuzenean iristeko autobus bakarra eskaintzen du eta egunean behin.

donosti

BCC Students

students bcc

Los estudiantes de Basque Culinary center durante el periodo de su formación podrán acceder en exclusiva a la aplicación de móvil APP BCC Student. Mediante esta aplicación el estudiante recibirá notificaciones de becas remuneradas, actividades extra de aprendizaje, eventos en los que puede participar, de invitaciones a máster class exclusivas y tendrá información en exclusiva de la oferta de alojamiento, de los descuentos para los estudiantes, reservas de comidas en cafetería y restaurante, transporte, etc.

BCulinary Alumni

Informazio guztia ikus dezakezu esteka honetan.

Related products