Sukaldaritzan aritzen diren profesionalentzako erreferentzia-masterra
Master hau esperientzia profesionala duten sukaldariei zuzenduta dago eta, haren bidez, zeure ibilbide profesionalean jauzi kualitatiboa egin ahal izango duzu. Ezagutu sakon produktuak: jatorria, barietateak, ezaugarri gastronomikoak eta sukaldaritzan duten portaera. Ezagutu teknika modernoak, alderdi fisiko-kimikotik hasi eta teknikez jabetzeraino. Murgildu sukaldari ospetsuenen azken joeretan.
Sei hilabeteko programa da eta ondoren, trebakuntza-prozesua burutzeko, ikasle guztiek nazioko eta nazioarteko jatetxerik ospetsuenetan egonaldia egingo dute.
Lanbidean nahiz irakaskuntzan eskarmentu handia duten irakasleak biltzen ditu eta, mintegiak ez ezik, master classak ere sartzen dira tartean, produktuko aditurik onenen eta nazioarteko erreferentziako sukaldarien partaidetzarekin. Ikasketak osatzeko, ikasteko txangoak eta master bukaerako proiektua ere egingo dira.
Informazio praktikoa
Hurrengo Masterreko edizioa 2022ko Urrian hasiko da!
Iraupena: 60 kreditu.
6 hilabeteko prestakuntza Basque Culinary Centerren+ 3 hilabeteko praktikak
Mondragon Unibertsitateko berezkoa Titulua
10+1 Arrazoi
Master hau zergatik egin
1
Sukaldaritza-teknikako aditu bihurtuko zara, eta sukaldaritza-ezarpenik aurreratuenak menderatuko dituzu.
2
Sukaldaritza tradizionalaren, sukaldaritzaren bilakaera posible egin duen horren oinarriak ezagutuko dituzu.
3
Sukaldari globala bihurtuko zara, hurbileko eta urruneko sukaldaritza-teknikak menderatuta.
4
Mundu osoko produktuen ezarpen eta ezaugarri gastronomikoak ezagutuko dituzu.
5
Ezagutza horiek barneratuta, zoazen lekura zoazela ere, hobekien baloratutako profesionala izango zara.
6
Teknika sakon ezagutuz, hainbat negozio-eredutara egokitzeko aukera izango duzu.
7
Profesional hoberenekin ikasiko duzu; kongresuetako taulen gainean baino ikusten ez diren horiekin.
8
Instalaziorik eta baliabiderik hoberenak izango dituzu eskura, ahalik eta errealena den ingurune batean.
9
Zeure zentzumen-trebeziak garatu eta teknikaren eta produktuaren ezagutzan oinarritutako irizpidea eskuratuko duzu.
10
Errezeta koherenteak, nortasun handikoak sortzeko gaitasuna izango duzu, produktuak eta kalitateak erabiliz, bezeroaren esperientzia bateratuz eta plater biribilak lortuz.
+1 Zure ibilbide profesionalean jauzi kualitatiboa egingo duzu; zeure negozioa hobetu eta kualifikazio handiko sukaldari bihurtuko zara, gaur egungo merkatuan nabarmentzeko.
Bideratua / Programa
Masterra honako profil hau duen pertsonei zuzenduta dago:
• Gastronomiako lizentzia.
• Sukaldaritzako eta jatetxe-alorreko goi- edo erdi-mailako gradua.
• Erreferentziako ikastetxeetan egindako sukaldaritzako ikasketa arautu gabeak.
Beharrezkoa da hautagaiek sukaldari lanetan eta hainbat sailetan gutxienez hiru urteko esperientzia edukitzea.
Programari esker, ikasleak konpetentzia aurreratuak eskuratuko ditu honako ezagutza-esparru hauetan:
• Produktuen eta sukaldaritzako erabileraren ezagutza sakona.
• Jatetxeetako sortze-prozesuak.
• Sukaldaritzako joerak eta berrikuntzak.
• Sukaldaritza-teknika modernoak.
Egutegia
IRAUPENA: 60 ECTS.
ESKOLA ALDIA: 2024ko urritik 2025ko martxora
ORDUTEGIA: 15:30etatik 20:30etara, astelehenetik ostiralera
PRAKTIKA ALDIA: 2025ko apiriletik ekainera
Izen-ematea 2024ko martxoan irekiko da.
Jatetxeetako praktikak (hala eskatzen duten ikasleentzat) masterra bukatu ondoren egingo dira.
Ikasleak praktikak baliozkotzeko aukera izango du, baldin eta esperientzia profesionala egiaztatzen badu.
*Ordutegia astelehenetik ostiralera izango da, 15:30etatik 20:30etara (txango gastronomikoak, master class-ak eta mintegiak goizez ere izan litezke, beharrezkoa izanez gero).
Metodología
Masterreko orduen zati handia praktikara bideratuko da eta ikasleari ikasketa-prozesu zorrotz, aktibo eta osoa eskaintzeko moduko metodologia berritzaileak erabiliko dira.
Eskolak astelehenetik ostiralera izango dira eta saiotik saiora bitartean ikasleek bertaratu gabeko jarduerak izango dituzte, ikasitakoaz hobeto jabetzeko edota hurrengo saioetarako ezagutzak aktibatzeko.
Ebaluazioa etengabea izango da eta, aldian-aldian, kanpoko profesionalek eta Basque Culinary Centerreko irakasleek baloratuko dituzten mugarriak gainditu beharko ditu ikasleak. Batzuetan, elaborazio horiek benetako bezeroei emandako zerbitzuetan probatuko dira.
Ikasketa-prozesua ikasgelatik kanpo ere egingo da, ikaskuntza-ibilaldi gastronomikoen bidez. Horiei esker, lehen eskutik ezagutuko dugu kozinatzen ditugun produktuen jatorria. Besteak beste, nekazaritza-, abeltzaintza- eta hegazti-ustiategiak bisitatuko ditugu: esnekiak, foiea eta produktu keztatuak ekoizten dituztenak, okela-ekoizleak, gozogintza- eta pastelgintza-enpresak, upategiak, mahastiak, etab.
Prestakuntzan zehar, ikasleek Master Bukaerako Proiektua prestatuko dute eta profesional adituek benetako zerbitzuan baloratuko dituzte ikaslearen sormena eta sukaldaritza-proposamenaren koherentzia.
Enpresetako praktikak eskola-aldia eta master bukaerako proiektua burutu ondoren izango dira. Hiru hilabeteko (480 orduko) iraupena izango dute eta honako leku hauetan burutuko dira:
• Michelin izarra duten jatetxeetan. Adibidez: Arzak, Mugaritz, El Celler de Can Roca eta Basque Culinary Centerren laguntzaileak diren beste askotan.
• Gastronomia alorreko I+G departamentuetan.
• Gastronomia-berrikuntzako proiektuetan. Adibidez, Bulli-Lab.
• Elikagaien industriako I+G unitateetan edota ikasleak bere gaitasunak garatzeko aukera izango duen beste negozio batzuetan.
Ikasleek praktikak baliozkotzeko aukera izango dute, baldin eta gaitasunak egiaztatzen badituzte.
Irakasleak
Esperientzia eta gaitasun pedagogiko handiko profesionalek osatzen dute irakasle multzoa.
Antolamendu-egiturak honako hauek hartzen ditu:
• Masterraren diseinu-taldea.
• Masterraren koordinatzailea.
• BCCko irakasleak, irakasle adituak zentzumen-analisian, sukaldaritzako kimikan, segurtasunean eta higienean, ekoizpenean eta abarretan.
• Produktuaren area bakoitza ezin hobeto ezagutzen duten irakasleak: nutrizionistak, ingeniari agronomoak, itsas biologoak, albaitariak, ekoizleak, etab.
• Nazioko eta nazioarteko erreferentziako gonbidatuak.
• Proiektu- eta praktika-tutoreak.
• Ikasleen Bulegoa.
Sukaldari gonbidatuak eta produktu-adituak bilduko dituzten mintegietara joateko aukera izango duten ikasleek. Arroz, txerriki iberiko, esneki, espezie, arrain eta abarreko sukaldaritzari buruzko ikuspegia partekatu eta xehetasun osoz azalduko dituzte sukaldaritza-teknika tradizional eta modernoak.
Honako hauek dira sukaldaritzako, teknikako eta produktuko masterreko aurreko edizioetako sukaldari gonbidatuetako batzuk: Manolo De la Osa, Fernando Bárcenas, Ricard Camarena, Eneko Atxa, Josean Alija, Xabier Gutiérrez, Marcelo Tejedor, Oswaldo Oliva, Mateu Casañas, Juan Fra Valiente, Albert Raurich, Rodrigo de la Calle, etab.
Ikasketen ukitu aparta dira master class-ak. 2 eta 4 ordu bitarteko saioak, nazioarteko ospea duten sukaldariekin: Andoni Luis Aduriz, Pedro Subijana, Juan Mari Arzak, Quique Dacosta eta Joan Roca, besteak beste.
Master class-en programaren bidez, gaur egungo sukaldaritzako chefik ospetsuenek euren ikuspegia, kontzeptua, sorkuntza-bideak eta azken sukaldaritza-proposamenak erakutsiko dizkiete ikasleei.
Hoberenekin ikasiko duzu!
Matrik. / Laguntzak
Masterrak 14,150 euroko prezioa izango du eta honela ordainduko da:
150 euro hautagaitza aurkeztean (onartua izan ezean zenbateko osoa itzuliko da).
3,500 € hautagaia onartu egin dela baieztatzen denean, lekua erreserbatzeko.
Gainerakoa, 3,500 € euroko hiru kuota urrian, abenduan eta otsailean ordaintzeko.
Finantzatzeko aukerak
Ikastetxeak finantzaketa-baldintza bereziak hitzartu ditu hainbat finantza-erakunderekin.
Dirulaguntzak jasotzeko aukera
Dirulaguntza jasotzeko aukera (zati bat edo osorik ordaintzeko) Fundación Tripartitaren bidez:
Ikasleari enplegua aurkitzeko laguntza
Ikasketak egiten dituen bitartean eta ondoren ikasleari enplegua bilatzen laguntzeko asmoz, Masterreko ikasleek fakultateak jasotzen dituen lan-eskaintzen berri jasoko dute.
Era berean, egonaldian zehar, Fakultateak eskaintzen dituen ikasketa-lan eskaintzetara aurkezteko aukera izango dute, Unibertsitateko sailetan aritzeko: I+G sailean, eragiketen sailean, kafetegian, etab.
Onarpena / Baldintzak
Basque Culinary Centerrek duen onarpen sistemaren helburua da gure ikasleek ikasketa plan berritzaile eta zorrotz hau arrakastaz gainditzeko beharrezko ikasketa maila eta gaitasun pertsonala dituztela bermatzea.
Onarpen Batzordea arduratuko da onartutako hautagaiak aukeratzeaz.
-
Interesa duten ikasleek online eman beharko dute izena. NAN/NIEren edo pasaportearen kopia igo behar da izen ematea baliozkoa izan dadin.
-
Izena online emateaz gainera, ikasleek honako dokumentazio hau bidali beharko dute eskaneatua admisiones@bculinary.com helbidera:
DOKUMENTAZIO AKADEMIKOA:
GRADU EDO LIZENTZIA BATEKO AZKEN URTEAN ARI DIRENEK:
• Ikasketa espedientea, ordura arte lortutako kalifikazio guztiak erakuktsiko dituena.
ESPAINIAN LEHENAGO EGINDAKO UNIBERTSITATE IKASKETAK DITUZTEN IKASLEEK:
• Tituluaren fotokopia konpultsatua edo unibertsitateak emandako ziurtagiria, ikasketak amaituak daudela egiaztatzen duena.
EUROPAR BATASUNEKO ESTATU KIDE BATEAN, NORVEGIAN, ISLANDIAN, LIECHTENSTEINEN ETA SUITZAN LEHENAGO EGINDAKO UNIBERTSITATE IKASKETAK DITUZTEN IKASLEEK:
• TGE (Tituluaren Gehigarri Europarra), edo bestela
• Jatorrizko unibertsitatearen ziurtagiria, ikasleak Master ikasketak egin ditzakeela egiaztatzen duena.
EUROPAR BATASUNETIK, NORVEGIATIK, ISLANDIATIK, LIECHTENSTEINETIK ETA SUITZATIK KANPOKO ESTATU BATEAN LEHENAGO EGINDAKO UNIBERTSITATE IKASKETAK DITUZTEN IKASLEEK:
• Jatorrizko unibertsitatearen ziurtagiria, ikasleak Master ikasketak egin ditzakeela egiaztatzen duena. Bide diplomatikoz legeztatu beharko da egiaztapen hori.
HIZKUNTZA GAITASUNAK EGIAZTATZEA:
• Ama hizkuntza gaztelania duten ikasleek ziurtagiri ofizialaren bidez egiaztatu beharko dute B2 ingeles maila edo handiagoa dutela (hizkuntzen Europako erreferentzia marko bateratua (EEMB))
• Ama hizkuntza gaztelania ez duten ikasleek B2 ingeles maila edo handiagoa egiaztatzeaz gainera, DELE B2 gaztelania maila edo handiagoa dutela egiaztatu beharko dute.
BESTE DOKUMENTAZIOA:
Aurreko dokumentazioaz gainera, honako hauek bidali beharko dituzte ikasle guztiek:
• CV gaztelaniaz edo ingelesez
• Prestakuntza programa gaztelaniaz edo ingelesez egiteko motibazio gutuna.
-
Elkarrizketa pertsonala (Skype bidez)
Hautagaiei elkarrizketa pertsonala egin ahal izango zaie, duen motibazioaren eta ikaskuntza helburuen arabera hautagaia egokia den baloratzeko.
-
Onartutakoei 1.000€ ordaintzeko eskatuko zaie plaza gorde ahal izateko.
Garrantzitsua da honako hau azpimarratzea:
• Plazak bukatu arte zabalik egongo da hautagaitzak aurkezteko epea. 20 ikasle onartuko dira gehienez.
• Atzerriko ikasleen kasuan, matrikula ziurtagiria eta bisatua tramitatzeko beharreko erraztasun guztiak emango dira plaza erreserba ordaindutakoan.
Informazio gehiago nahi baduzu: masteruni@bculinary.com
Ikasleentzako zerbitzua
Alojamientos
Livensa living Donostia, ostatu-kontzeptu berritzailea
Livensa Living San Sebastián Ibaeta auzoan dago, gune lasai batean eta Ondarretako hondartzan itsasoratzen den Tolosa hiribidetik pasabide batera. Xehetasun guztiak zaintzen dituen ostatu bat da, Donostiako egonaldian etxean bezala senti zaitezen pentsatuta dagoena. Erlaxatzeko eta lagunartean denbora partekatzeko espazioak ditu.
Nabarmendu beharreko ezaugarriak:
- Banakako logelak sukalde osoarekin eta komun pribatuarekin
- Ikuztegia
- Gimnasioa
- Sukalde komunak edo txokoak
- Aisialdirako guneak: egongela, joko-aretoa, zinema-aretoa
- Musika entseatzeko gelak
- Coworking guneak
- Aparkaleku pribatua
Baliatu Basque Culinary Centerreko ikasleentzako lehentasunezko tarifak.
Ostatuari buruzko informazio gehiago hemen
Beste alojamendu aukerak
Erlojiosoen Ikasle-Egoitzak
Ikasle-egoitza hauek txikiak dira eta sarrera ordutegi mugatua dute. Gelak banakakoak edo binakakoak izan daitezke eta denek dute bainugela. Litekeena da mantenu osoa eskaintzen dutenek, asteburuetan otordu guztiak ez eskaintzea. Egoitza hauetan onartua izateko elkarrizketa pertsonal bat egin behar da familiarekin. Arraian agertzen ditugun prezioak gutxi gorabeherakoak dira.
Emakumezkoentzako Egoitzak:
Residencia Compañía de María
Camino de S. Bartolomé, 24 Tel 943 464795 Regimen mantenu osoa Precio aproximado hilean 625€
Esclavas del Sagrado Corazón
Avda. Gral. Zumalakarregi, 11 Tel 943 210800 Regimen mantenu osoa Precio aproximado hilean 580€-615€ Ikasleek egoitza utzi egin behar dute asteburuetan, azterketa garaian izan ezik.
Misioneras del Sagrado Corazón
Paseo de la Fe, 34 Tel 943 456072 Regimen mantenu osoa Precio aproximado 350€-490€
Residencia Villa Alaidi E.A.M.
Paseo de Heriz, 95 Tel 943 210866 Regimen mantenu erdia edo mantenu osoa Precio aproximado hilean 450€-tik 590€-ra No se ofrecen comidas durante el fin de semana aunque hay una cocina a disposición de las residentes.
Residencia El Carmelo Pasión
Ilumbe, 8 Tel 943 456600 Regimen mantenu osoa Precio aproximado hilean 540€-605€
Colegio Mayor Jaizkibel
C/ Aldapeta, 49 Tel 616 369 815 Regimen Pensión completa Precio aproximado 932€/mes No hay cocinas disponibles para las residentes pero las estudiantes de BCC podrán realizar prácticas de cocina.
Residencia Cet Oria
Paseo de Ayete, 25 Tel 943 242400 Regimen pensión completa Precio aproximado 370€ El precio del alojamiento y pensión se costea trabajando en el servicio de alimentación. Admisión mediante entrevista.
Camino de S. Bartolomé, 24 Tel 943 464795 Regimen mantenu osoa Precio aproximado hilean 625€
Avda. Gral. Zumalakarregi, 11 Tel 943 210800 Regimen mantenu osoa Precio aproximado hilean 580€-615€ Ikasleek egoitza utzi egin behar dute asteburuetan, azterketa garaian izan ezik.
Paseo de la Fe, 34 Tel 943 456072 Regimen mantenu osoa Precio aproximado 350€-490€
Paseo de Heriz, 95 Tel 943 210866 Regimen mantenu erdia edo mantenu osoa Precio aproximado hilean 450€-tik 590€-ra No se ofrecen comidas durante el fin de semana aunque hay una cocina a disposición de las residentes.
Ilumbe, 8 Tel 943 456600 Regimen mantenu osoa Precio aproximado hilean 540€-605€
C/ Aldapeta, 49 Tel 616 369 815 Regimen Pensión completa Precio aproximado 932€/mes No hay cocinas disponibles para las residentes pero las estudiantes de BCC podrán realizar prácticas de cocina.
Paseo de Ayete, 25 Tel 943 242400 Regimen pensión completa Precio aproximado 370€ El precio del alojamiento y pensión se costea trabajando en el servicio de alimentación. Admisión mediante entrevista.
Male residences
Colegio Mayor Ayete
Pº Ayete, 25 Tel 943 21000 Regimen Pensión Completa Precio aproximado 1.055€/mes
Residencia La Salle
Pº Maddalen Jauregiberri,2 Tel 943 454400 Regimen habitación y desayuno Precio aproximado 320€-380€/mes
Pº Ayete, 25 Tel 943 21000 Regimen Pensión Completa Precio aproximado 1.055€/mes
Pº Maddalen Jauregiberri,2 Tel 943 454400 Regimen habitación y desayuno Precio aproximado 320€-380€/mes
Egoitza laikoak
Estas residencias son mixtas y son de mayor tamaño que las residencias religiosas. Generalmente no tienen horarios de entrada.
Egoitza mistoak:
Numad Studios
Paseo de Miramón, 162 Tel (+34) 943 56 91 28 Regimen alojamiento en estudio con cocina equipada y baño privado Precio aproximado desde 600€ hasta 880€/mes A tan solo un paso de Basque Culinary Center. Instalaciones equipadas con un amplio espacio de cocina dedicado a prácticas culinarias, gimnasio y más. Adicional, cuenta con tarifas preferenciales para estudiantes y servicio de limpieza de chaquetillas.
Colegio Mayor Olarain
Pº Ondarreta, 24 Tel 943 003300 Regimen alojamiento y desayuno, media pensión o pensión completa Precio aproximado desde 498€ hasta 1.090€/mes El precio incluye la limpieza del uniforme de cocina. No hay cocinas disponibles para los residentes aunque los estudiantes de BCC podrán hacer prácticas de cocina en un espacio debidamente equipado para ello.
Residencia Manuel Agud Querol
Pº Berio, 9 Tel 943 563000 Regimen alojamiento Precio aproximado desde 403€ hasta 690€/mes Residencia de la Universidad de País Vasco; alojan prioritariamente a los estudiantes de la UPV pero pueden tener plazas disponibles desde la reciente ampliación.
Paseo de Miramón, 162 Tel (+34) 943 56 91 28 Regimen alojamiento en estudio con cocina equipada y baño privado Precio aproximado desde 600€ hasta 880€/mes A tan solo un paso de Basque Culinary Center. Instalaciones equipadas con un amplio espacio de cocina dedicado a prácticas culinarias, gimnasio y más. Adicional, cuenta con tarifas preferenciales para estudiantes y servicio de limpieza de chaquetillas.
Pº Ondarreta, 24 Tel 943 003300 Regimen alojamiento y desayuno, media pensión o pensión completa Precio aproximado desde 498€ hasta 1.090€/mes El precio incluye la limpieza del uniforme de cocina. No hay cocinas disponibles para los residentes aunque los estudiantes de BCC podrán hacer prácticas de cocina en un espacio debidamente equipado para ello.
Pº Berio, 9 Tel 943 563000 Regimen alojamiento Precio aproximado desde 403€ hasta 690€/mes Residencia de la Universidad de País Vasco; alojan prioritariamente a los estudiantes de la UPV pero pueden tener plazas disponibles desde la reciente ampliación.
Bizilekua partekatutako etxeetan
Interesdunek aldez aurretik baimena emanda, BCCko ikasleen bulegoak elkarrekin harremanetan jartzen ditu ikasleak etxea alokatzeko antolatu daitezen. APP BCC Students app-aren bidez, gainera, jabeek jakinarazita alokagai dauden etxe/gelen berri ematen diegu onartutako ikasleei. Donostian, batez beste 350 € ingurukoa da ikasle batek hilean partekatutako etxe batean ordaindu behar izaten duen prezioa
Bidaiaren aurreko tramiteak
Trámites previos al viaje a España
Students from European Union member countries, Norway, Switzerland. Liechtenstein and Iceland will not require a visa to reside in Spain.
Other international students will have to request a long-term student visa which will allow them to reside in Spain for a period longer than 180 days.
Visas should be requested from, and issued by the Diplomatic Missions and Spanish Consul Offices abroad. It is important to obtain information on the required documentation and gather it as soon as possible, since the relevant authorities may take up to two months to notify that visas will be granted.
Once students have arrived in Donostia-San Sebastian, they have one month from the time of their arrival to request the foreign students’ card at the Foreign Residents Office in Donostia-San Sebastian. The students’ office of the BCC will provide the necessary information to students in this matter.
Kirol-zerbitzuak
MUk eskaintzen duen kirol-zerbitzuaren bidez, ikasleek taldeko nahiz banakako kirolaz edota taldekako irteerez goza dezakete (eskiatzeko asteburuak, surf irteerak, etab. ).
Horretaz gain, Donostiak eskaintza zabala du kiroletarako udal instalazioetan. Kirol Txartelari esker hiriko udal instalazio guztiez gozatu ahal izango duzu oso prezio eskuragarrian. Informazio gehiagorako, erabili ondorengo esteka.
Bizi Kostuaren Info
The best way to move around the city is with the network of urban buses. The company which provides this service is Compañia del Tranvia de Donostia-San Sebastian.
Their web page www.dbus.es contains all information on routes, timetables and tariffs. The web page also enables the calculation of the bus route between two points and its estimated duration.
Students can benefit from monthly season tickets which reduce the cost of travelling by bus.
Donostia - San Sebastián
Donostia Gipuzkoako administrazio hiriburua da, Euskadi osatzen duten lurraldeetako bat, non bi hizkuntza ofizial bizikide diren: gaztelania eta euskara.
Kantauri itsasoaren ertzen, Donostia aparteko edertasuna duen inguru natural bateko hiri txiki bat da. Erregeen eta jaunen opor-leku, Belle Epoque garaian, tradizioa eta modernotasuna bizikide diren jaun-hiri bihurtu zen Donostia.
Bere edertasun ikusgarriaren parekorik badago, bertako gastronomia da hori: “euskal sukaldaritza berriaren†sorleku, sukaldaritzako abangoardiaren muin eta pintxoen munduko hiriburu, Donostia biztanleko Michelin izar gehien dituen hiria da munduan. Bere jatetxeen garrantziak, elkarte gastronomikoek eta bertako lehengaien kalitateak, mundu mailako gastronomia erreferente bihurtzen dute Donostia. Which aldizkari britainiarrak, ez zuen halabeharrez hautatu Donostia munduko helburu gastronomikorik onena gisa.
Azken urteetan, berrikuntza eta iraunkortasuna Donostiaren garapenaren ardatz nagusi izan dira, eta ekimen horrek aparteko leku bihurtu du bai oinezkoentzat bai bizikletaz dabiltzanentzat.
Zergatik ikasi gastronomia donostian?
Donostian, Euskadiko gainerako lekuetan bezala, gastronomia gizartearen parte delako eta edozein gertaera eta ospakizunetan mahaiko gauza goxoekin gozatzen delako. Donostiak, 185.000 biztanleko hiriak, 120 gastronomia elkarte ditu.
- Espainian hiru Michelin izar dauzkaten zortzi jatetxeetatik lau Euskadin daudelako, eta horietatik hiru Donostian daudelako.
- Bere eskaintza kulturalagatik, mundu mailako aitorpena duten zinema eta jazz jaialdiengatik. Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izendatu dute.
- Bertako hondartzengatik, aukera-aukerakoak dira urte osoan surfa egiteko.
- Mendiagatik, 2,5 ordutara daude Pirinioak.
- Hiri segurua, eskuragarria eta erosoa delako.
Nola iritsi donostiara
Donostia Espainiako hiri nagusienekin lotuta dago autobus, tren eta hegazkin bidez.
Donostiako aireportua hiritik 20 km-ra dago. Aireportu txikia da, Madrilerako eta Bartzelonarako hegaldi zuzenak dituena. Autobus zerbitzua eskaintzen du hiriaren erdiguneraino.
Bilboko nazioarteko aireportua, Donostiatik ordubetera dago, eta hiriarekin lotuta dago, aireportutik abiatzen den maiztasun handiko autobus zerbitzu baten bidez.
Biarritzeko nazioarteko aireportua, Donostiatik 45 minutura dago, baina bertara zuzenean iristeko autobus bakarra eskaintzen du eta egunean behin.
BCC Students
Los estudiantes de Basque Culinary center durante el periodo de su formación podrán acceder en exclusiva a la aplicación de móvil APP BCC Student. Mediante esta aplicación el estudiante recibirá notificaciones de becas remuneradas, actividades extra de aprendizaje, eventos en los que puede participar, de invitaciones a máster class exclusivas y tendrá información en exclusiva de la oferta de alojamiento, de los descuentos para los estudiantes, reservas de comidas en cafetería y restaurante, transporte, etc.
BCulinary Alumni
Informazio guztia ikus dezakezu esteka honetan.