Izan zaitez aditu handia turismo gastronomikoan, egungo merkatuan nabarmentzeko
Gastronomiak bidaietan duen eragin handiak eta turismo gastronomikoaren aurreko eskaera gero eta handiagoak bihurtu dute gastronomia garatzeko aukera handienetakoa duten segmentuetako bat.
Turismoaren Mundu Erakundeak eta Basque Culinary Centerrek bat egin dute gorantz doan sektore hori profesional bihurtuko duen eta erreferentea izango den prestakuntza eskaintzeko.
Master honetan turismo gastronomikoaren sektoreari lotutako esparru publikoko zein pribatuko enpresak eta elkarteak kudeatzeko beharrezkoak diren gaitasunak eskainiko dizkizugu modu eraginkorrean eta ikuspegi estrategikoarekin, arloak bizi duen errealitateari eta joera berritzaileenei egokituta.
Produktu eta esperientzia enogastronomiko sortzaileak eta berritzaileak diseinatzen ikasiko duzu, eta horiek xedeko merkatuetan kokatzen eta turista gastronomikoaren profil desberdinekin harreman arrakastatsuak eta iraunkorrak sorrarazten ikasiko duzu.
Turismo gastronomikoko helmuga garrantzitsuenetariko bat den Donostian bezalako hiri batean master bat ikasteko esperientzia bizi ezazu!
Informazio praktikoa
Iraupena: 60 kreditu (1.500 ordu).
6,5 hilabete (4 hilabete online eta 2,5 hilabete presentzial) + 3 hilabete praktikak egiten.
Masterraren hurrengo edizioa 2022ko URRIAN hasiko da.
Kontsultak eta informazio gehiago hemen: cursos@bculinary.com.
Mondragon Unibertsitateak sortutako Master titulua.
Irteera profesionalak
Master honek turismo gastronomikoari lotutako norako, erakunde eta enpresetako lan esparru hauetan karguak eta egitekoak betetzeko prestatzen ditu parte hartzaileak:
• Enpresa zuzendaritza eta turismo gastronomikoari lotutako turismo jarduerak.
• Turismo gastronomikoaren norakoen plangintza eta kudeaketa norakoak eta produktu gastronomikoak eta beste batzuk kudeatzen dituzten erakunde publikoetan.
• Turismo merkatuei buruzko ikerketa eta ezagutzaren garapena turismo gastronomikoaren esparruan.
Bculinary Alumni, Basque Culinary Centerren ikasle ohientzako zerbitzuak, aldizka turismo gastronomikoarekin erlazionatutako adierazitako irteera profesionalen inguruko lan eskaintzak argitaratzen ditu.
Batzuetan, ikustea hobe da entzutea baino.
10+1 Arrazoi
Master hau zergatik egin
1
Turismoaren eta gastronomiaren alorretan munduko erreferentzia diren Turismoaren Mundu Erakundeak eta Basque Culinary Centerrek babesten duten Master batean jardungo duzu.
2
Turismo gastronomikoaren ikuspegi globala izango duzu nazio eta nazioarteko mailetan.
3
Arloan espezializatutako maisu handien eskutik ikasiko duzu, eta soilik zuretzako tutoretzak izango dituzu
4
Sentitzeko eta bizitzeko diseinatua izan den programan esku hartuko duzu: dastamen gelak, ikasteko bisitaldiak, masterraren amaierako proiektua eta praktikak enpresetan.
5
Turismo gastronomikoaren arloko enpresak eta norakoak kudeatzeko eta sustatzeko metodoak eta teknika aurreratuak menderatuko dituzu.
6
Ardura postuak bete ahal izango dituzu esparru publiko zein pribatuan, eta planak egiteko eta kudeatzeko estrategiak formulatzeko beharrezkoak diren gaitasunak izango dituzu
7
Praktikak egingo dituzu jardunean diren erreferentziazko profesionalekin, esperientziak partekatuko dituzu haiekin formatu ireki, bizi eta hurbil batean..
8
Plan estrategikoak eta negozioari dagozkionak egiteko gakoak ezagutuko dituzu, eta horiek norakoetan eta enpresa gastronomikoetan aplikatzen ikasiko duzu.
9
Master hau, era berean, produktu turistiko horren aurreko ikerkuntzari eta berrikuntzari emana da.
10
Ikas bidaiak egingo dituzu eskarmentu handiko eskualdeetara, esaterako. Azken edizioetan hurrengo bidaialekuak bisitatu dira: Errioxa, Araba, Katalunia, Donostia eta inguruak.
+1 Zure laneko ibilbidean jauzi handia egingo duzu, eta egungo merkatuan nabarmentzeko xedearekin, aditu handia izango zara turismo gastronomikoan.
Bideratua / Programa
Graduatuak, diplomatuak, unibertsitateetan lizentziatuak, ahal dela turismoari, ekonomiari, enpresa zuzendaritzari eta administrazioari, geografiari, kazetaritzari, komunikazioari, gastronomiari eta beste batzuei lotutako titulazioetan.
• Turismoaren edo gastronomiaren arloko profesionalak:
- Sektore publikoa: norakoak eta produktu turistikoak kudeatzen dituzten instituzioetako eta erakundeetako (udalak, aldundiak, turismo zuzendaritza nagusiak, garapen taldeak eta beste batzuk) turismo teknikariak.
- Sektore pribatua: turismoaren arloko enpresaburuak, produktu turistikoen gerenteak, batzorde arauemaileak, etab.
* Ikasgai batzuk ingelesez izango dira, horregatik Masterrean izen emateko B2 maila izan beharko da (erdi-maila altu bat).
Gastronomia eta turismoa gustatzen bazaizu, hau da zure masterra!
Aurretik izandako formakuntza edo esperientzia alde batera utzita, perfil bakoitza banaka baloratuko dugu.
Ikasketa plana
Masterreko ikasketa planak gaitasun globalak emango dizkio ikasleari eta osagarri gisa kanpoko praktikaldi bat; hartan egingo dute Master amaierako lana.
0 MODULUA: MERKATU TURISTIKOAREN EGITURA (Online)
1. MODULUA: TURISMO GASTRONOMIKOAREN SARRERA (Online)
2. MODULUA: TURISMO GASTRONOMIKOAREN PLANGINTZA ESTRATEGIKOA (Online)
3. MODULUA: TURISTA GASTRONOMIKOA EZAGUTU (Online)
4. MODULUA: PRODUKTUEN DISEINUA ETA TURISMO GASTRONOMIKOAREN ESPERIENTZIAK (Online)
5. MODULUA: TURISMO GASTRONOMIKOAREN MARKA ETA MARKETINA (Online)
6. MODULUA: KULTURA GASTRONOMIKOA (Online eta aurrez aurre tailerrekin, kasu praktikoekin eta ikasketa bidaiekin)
7. MODULUA: TURISMO ENOGASTRONOMIKO DESTINOEN KUDEAKETA (Online eta aurrez aurre tailerrekin, kasu praktikoekin eta ikasketa bidaiekin)
8. MODULUA: TURISMO GASTRONOMIKOEN ENPRESAK SORTZEA ETA KUDEATZEA (Online eta aurrez aurre tailerrekin, kasu praktikoekin eta ikasketa bidaiekin)
9. MODULUA: TURISMO IRAUNKORRA ETA EKONOMIA ZIRKULARRA (Online)
10. MODULUA: AZKEN PROIEKTUA
11. MODULUA: PRAKTIKA KURRIKULARRAK
Egutegia
ONLINE ALDEA: 2024ko urritik 2025ko urtarrilera
ALDE PRESENTZIALA: 2025ko otsailetik apirilera, astelehenetik ostiralera, 15:15etatik 20:15ak arte.*
PRAKTIKAK: 2025ko apirila- 2025ko uztaila
PLAZA KOPURUA: 20
Masterreko zuzeneko eskolak amaitzean egingo dira praktikak. 480 ordu iraungo dute.
Praktikak baliozkotzeko aukera du ikasleak, esperientzia profesionala duela egiaztatzen badu.
*Ordutegia astelehenetik ostegunera arte eta 15:15etatik 20:15ak arte bada ere, ikasteko bisitaldiak, dastamen gelak, marketing saioren bat, mintegi edo master class-en bat (salbuespen gisa) goizeko ordutegian edo finkatutako egunetan ez baizik eta asteko beste egunen batean eskaini ahal izango dira jarduerak hala eskatzen badu.
Metodología
Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak honako kontzeptu metodologiko hauek ditu oinarri:
• Kontzeptuak azaltzeko saioak: Saio hauetan modulu bakoitzeko ikasgaiari dagozkion funtsezko kontzeptuak azalduko dituzte adituek.
• Master Class-a: Turismo gastronomikoan erreferentzia diren profesionalek zuzenean aurkeztuko dituzte eredu eta benetako esperientzia arrakastatsuak.
• Kasu Praktikoen ikaskuntza: Kasu praktikoen eta adibide zehatzen berri emango da parte hartzeko formatuan eskainiko diren berariazko tailerretan.
• Dastamen gelak: Dastak, dastatzeak, tailerrak eta sukaldaritzari lotutako beste jarduera batzuk Basque Culinary Centerreko instalazioetan, programaren edukiak bertatik bertara esperimentatzeko. Adituek edo ikasleek berek sortutako jarduerak.
• Ikasteko bisitaldi teknikoak: Ikasgaien edukiak azalduko dituzten jarduera gastronomikoak eta bisitaldiak leku interesgarrietara: Errioxa, Bizkaia eta Bilbo, Euskal Kosta eta Donostiara eta inguruetara. Ikasleek ere unibertsitateak antolatutako Culinary Action! bezalako ekitaldietan parte hartzeko aukera edukiko dute, eta baita Fitur bezelako kongresuetara joateko aukera ere.
Ikaskuntza sendotu egiten da parte hartzaileen eta Basque Culinary Centerreko koordinatzaileen eta profesional adituen arteko bizikidetzarekin.
Zuzeneko eskoletatik kanpora, plataforma baten laguntza izango dute parte hartzailek. Zuzeneko eskola saioetarako ezagutzak berritzen lagunduko die irakurketa saioen, ariketen, kasuen eta beste bide batzuen bidez.
Masterraren amaierako proiektua
Masterraren Amaierako proiektuan Masterraren irakaskuntza aldian zehar jasotako ezagutzak, trebetasunak eta jokabideak txertatuko, aplikatuko eta garatuko dituen proiektu originala egingo da. Lan horrek, beraz, izaera integratzailea du, izan ere, titulazioari atxikiriko gaitasun orokorrak eta zehatzak biltzen ditu.
Banaka edo bikoteka egingo da proiektua, eta ikasleek norako baten edo nekazaritzako elikagaien enpresa baten turismo gastronomikoa garatzeko Plana eta berau sustatzeko marketinga prestatuko dituzte.
Praktikak
Laneko orientabidea du Masterrak, eta 480 orduko eta 19 ECTS kredituko karga duten Praktikak egingo dira Enpresetan.
Hona hemen praktikak egiteko leku batzuk:
• Turismo gastronomikoaren produktua lantzen duten turismoa kudeatzeko erakundeak (erakunde publikoak, partzuergo turistikoak, turismo gastronomikoari emandako elkarteak, produktuen elkarteak, etab.). OMT-rekin akordio bat daukagu gure ikasleek han praktikak egin ahal izateko.
• Turismo Gastronomikoari emandako enpresak: agentzia espezializatuak, museo gastronomikoak, gela gastronomikoak, azokak, ardandegiak, sagardotegiak eta jarduera turistikoa garatzen duten beste industria batzuk, jatetxeak eta abar.
Azken urteetan, gure ikasleek bere praktikak hurrengo entitateetan egin dituzte:
OMT
Basquetour
Acción y Comunicación
Lumen Proyectos Gastronómicos
Dinamiza Asesores
Promperú
Secretaría General Iberoamericana
Mimo
La Rioja Turismo
Asociación Mater Iniciativa
Conservatorio de la Cultura Gastronómica Mexicana
Opegui
Bodega Marqués de Riscal
...
Praktikak baliozkotu ahal izango dira masterrean finkatutako gaitasunen gutxienez urte bateko eskarmentu profesionala egiaztatzen baldin bada.
Irakasleak
Antolakuntzaren aldetik, Batzorde Tekniko batek, Programa Zuzendari batek, ikasgaien programaren modulu nagusi bakoitzeko aditu-koordinatzaile batek, Basque Culinary Centerreko irakasleek eta arloko irakasle adituek osatuta dago Masterraren egitura.
Era berean, saio bakoitzean, gonbidatuak izango ditugu, erreferentziazko profesionalak, eta profesional horiek beren eskarmentua transmitituko diete ikasleei, ikasleekin batera talde txikitan jardunez.
Onenekin ikasiko duzu!
Programaren araberako gaietan adituak diren profesionalak:
• Antropologoak, historialariak, elikagaien teknologoak.
• Turismo gastronomikoan eta enoturismoan, norakoen kudeaketan, produktu turistiko gastronomikoen diseinuan eta beste gai batzuetan adituak diren aholkulariak.
• Norakoen kudeatzaileak eta turismo enogastronomikoari emandako enpresak.
• Marketing eta komunikazioan, ekitaldi gastronomikoen ekitaldietan eta beste batzuetan adituak.
• Master class-a nazio eta nazioarte mailan norako gastronomikoak sortzen eta sustatzen adituak diren gonbidatuekin.
• Enpresaburu arrakastatsuak, turismo gastronomikoaren alorreko jardunbide egokiak lehen eskutik ezagutzeko.
Matrik. / Laguntzak
Masterrak 11.030 euroko prezioa du. Ordainketa honela egingo da:
• 150 euro hautagaitza aurkeztean (onartua izan ezean zenbateko osoa itzuliko da).
• 2,720 € (%25) hautagaia onartu egin dela baieztatzen denean, lekua erreserbatzeko.
• Gainerako zenbatekoa 2,720 €-ko 3 kuotatan urrian, abenduan eta otsailean.
*Prezio honek aldaketak izan ditzake datorren edizioan.
Finantzatzeko aukerak
Fakultateak finantzaketarako hitzarmen bereziak ditu hainbat finantza-erakunderekin (gehienez 6 urtetan finantzatzeko aukera).
Dirulaguntza jasotzeko aukera
Dirulaguntza jasotzeko aukera (zati bat edo osorik ordaintzeko) Fundae bidez.
Ikasleari enplegua aurkitzeko laguntza
Ikasleei lanpostua bilatzen laguntze aldera, ikasketek iraun bitartean edo ondoren, fakultatean jasotzen diren lan-eskaintzen berri emango zaie Masterreko ikasleei.
Era berean, egonaldian zehar, fakultateak eskaintzen dituen ikasketa-lan eskaintzetara aurkezteko aukera izango dute, Unibertsitateko sailetan aritzeko: I+G, operazioak, kafetegia, etab.
Onarpena / Baldintzak
Basque Culinary Centerrek duen onarpen sistemaren helburua da gure ikasleek ikasketa plan berritzaile eta zorrotz hau arrakastaz gainditzeko beharrezko ikasketa maila eta gaitasun pertsonala dituztela bermatzea.
Onarpen Batzordea arduratuko da onartutako hautagaiak aukeratzeaz.
-
Interesa duten ikasleek online eman beharko dute izena. NAN/NIEren edo pasaportearen kopia igo behar da izen ematea baliozkoa izan dadin.
-
Izena online emateaz gainera, ikasleek honako dokumentazio hau bidali beharko dute eskaneatua admisiones@bculinary.com helbidera:
DOKUMENTAZIO AKADEMIKOA:
GRADU EDO LIZENTZIA BATEKO AZKEN URTEAN ARI DIRENEK:
• Ikasketa espedientea, ordura arte lortutako kalifikazio guztiak erakuktsiko dituena.
ESPAINIAN LEHENAGO EGINDAKO UNIBERTSITATE IKASKETAK DITUZTEN IKASLEEK:
• Tituluaren fotokopia konpultsatua edo unibertsitateak emandako ziurtagiria, ikasketak amaituak daudela egiaztatzen duena.
EUROPAR BATASUNEKO ESTATU KIDE BATEAN, NORVEGIAN, ISLANDIAN, LIECHTENSTEINEN ETA SUITZAN LEHENAGO EGINDAKO UNIBERTSITATE IKASKETAK DITUZTEN IKASLEEK:
• TGE (Tituluaren Gehigarri Europarra), edo bestela
• Jatorrizko unibertsitatearen ziurtagiria, ikasleak Master ikasketak egin ditzakeela egiaztatzen duena.
EUROPAR BATASUNETIK, NORVEGIATIK, ISLANDIATIK, LIECHTENSTEINETIK ETA SUITZATIK KANPOKO ESTATU BATEAN LEHENAGO EGINDAKO UNIBERTSITATE IKASKETAK DITUZTEN IKASLEEK:
• Jatorrizko unibertsitatearen ziurtagiria, ikasleak Master ikasketak egin ditzakeela egiaztatzen duena. Bide diplomatikoz legeztatu beharko da egiaztapen hori.
HIZKUNTZA GAITASUNAK EGIAZTATZEA:
• Ama hizkuntza gaztelania duten ikasleek ziurtagiri ofizialaren bidez egiaztatu beharko dute B2 ingeles maila edo handiagoa dutela (hizkuntzen Europako erreferentzia marko bateratua (EEMB))
• Ama hizkuntza gaztelania ez duten ikasleek B2 ingeles maila edo handiagoa egiaztatzeaz gainera, DELE B2 gaztelania maila edo handiagoa dutela egiaztatu beharko dute.
BESTE DOKUMENTAZIOA:
Aurreko dokumentazioaz gainera, honako hauek bidali beharko dituzte ikasle guztiek:
• CV gaztelaniaz edo ingelesez
• Prestakuntza programa gaztelaniaz edo ingelesez egiteko motibazio gutuna.
-
Elkarrizketa pertsonala (Skype bidez)
Hautagaiei elkarrizketa pertsonala egin ahal izango zaie, duen motibazioaren eta ikaskuntza helburuen arabera hautagaia egokia den baloratzeko.
-
Onartutakoei 1.000€ ordaintzeko eskatuko zaie plaza gorde ahal izateko.
Garrantzitsua da honako hau azpimarratzea:
• Plazak bukatu arte zabalik egongo da hautagaitzak aurkezteko epea. 20 ikasle onartuko dira gehienez.
• Atzerriko ikasleen kasuan, matrikula ziurtagiria eta bisatua tramitatzeko beharreko erraztasun guztiak emango dira plaza erreserba ordaindutakoan.
Informazio gehiago nahi baduzu: masteruni@bculinary.com
Ikasleentzako zerbitzua
Alojamientos
Livensa living Donostia, ostatu-kontzeptu berritzailea
Livensa Living San Sebastián Ibaeta auzoan dago, gune lasai batean eta Ondarretako hondartzan itsasoratzen den Tolosa hiribidetik pasabide batera. Xehetasun guztiak zaintzen dituen ostatu bat da, Donostiako egonaldian etxean bezala senti zaitezen pentsatuta dagoena. Erlaxatzeko eta lagunartean denbora partekatzeko espazioak ditu.
Nabarmendu beharreko ezaugarriak:
- Banakako logelak sukalde osoarekin eta komun pribatuarekin
- Ikuztegia
- Gimnasioa
- Sukalde komunak edo txokoak
- Aisialdirako guneak: egongela, joko-aretoa, zinema-aretoa
- Musika entseatzeko gelak
- Coworking guneak
- Aparkaleku pribatua
Baliatu Basque Culinary Centerreko ikasleentzako lehentasunezko tarifak.
Ostatuari buruzko informazio gehiago hemen
Beste alojamendu aukerak
Erlojiosoen Ikasle-Egoitzak
Ikasle-egoitza hauek txikiak dira eta sarrera ordutegi mugatua dute. Gelak banakakoak edo binakakoak izan daitezke eta denek dute bainugela. Litekeena da mantenu osoa eskaintzen dutenek, asteburuetan otordu guztiak ez eskaintzea. Egoitza hauetan onartua izateko elkarrizketa pertsonal bat egin behar da familiarekin. Arraian agertzen ditugun prezioak gutxi gorabeherakoak dira.
Emakumezkoentzako Egoitzak:
Residencia Compañía de María
Camino de S. Bartolomé, 24 Tel 943 464795 Regimen mantenu osoa Precio aproximado hilean 625€
Esclavas del Sagrado Corazón
Avda. Gral. Zumalakarregi, 11 Tel 943 210800 Regimen mantenu osoa Precio aproximado hilean 580€-615€ Ikasleek egoitza utzi egin behar dute asteburuetan, azterketa garaian izan ezik.
Misioneras del Sagrado Corazón
Paseo de la Fe, 34 Tel 943 456072 Regimen mantenu osoa Precio aproximado 350€-490€
Residencia Villa Alaidi E.A.M.
Paseo de Heriz, 95 Tel 943 210866 Regimen mantenu erdia edo mantenu osoa Precio aproximado hilean 450€-tik 590€-ra No se ofrecen comidas durante el fin de semana aunque hay una cocina a disposición de las residentes.
Residencia El Carmelo Pasión
Ilumbe, 8 Tel 943 456600 Regimen mantenu osoa Precio aproximado hilean 540€-605€
Colegio Mayor Jaizkibel
C/ Aldapeta, 49 Tel 616 369 815 Regimen Pensión completa Precio aproximado 932€/mes No hay cocinas disponibles para las residentes pero las estudiantes de BCC podrán realizar prácticas de cocina.
Residencia Cet Oria
Paseo de Ayete, 25 Tel 943 242400 Regimen pensión completa Precio aproximado 370€ El precio del alojamiento y pensión se costea trabajando en el servicio de alimentación. Admisión mediante entrevista.
Camino de S. Bartolomé, 24 Tel 943 464795 Regimen mantenu osoa Precio aproximado hilean 625€
Avda. Gral. Zumalakarregi, 11 Tel 943 210800 Regimen mantenu osoa Precio aproximado hilean 580€-615€ Ikasleek egoitza utzi egin behar dute asteburuetan, azterketa garaian izan ezik.
Paseo de la Fe, 34 Tel 943 456072 Regimen mantenu osoa Precio aproximado 350€-490€
Paseo de Heriz, 95 Tel 943 210866 Regimen mantenu erdia edo mantenu osoa Precio aproximado hilean 450€-tik 590€-ra No se ofrecen comidas durante el fin de semana aunque hay una cocina a disposición de las residentes.
Ilumbe, 8 Tel 943 456600 Regimen mantenu osoa Precio aproximado hilean 540€-605€
C/ Aldapeta, 49 Tel 616 369 815 Regimen Pensión completa Precio aproximado 932€/mes No hay cocinas disponibles para las residentes pero las estudiantes de BCC podrán realizar prácticas de cocina.
Paseo de Ayete, 25 Tel 943 242400 Regimen pensión completa Precio aproximado 370€ El precio del alojamiento y pensión se costea trabajando en el servicio de alimentación. Admisión mediante entrevista.
Male residences
Colegio Mayor Ayete
Pº Ayete, 25 Tel 943 21000 Regimen Pensión Completa Precio aproximado 1.055€/mes
Residencia La Salle
Pº Maddalen Jauregiberri,2 Tel 943 454400 Regimen habitación y desayuno Precio aproximado 320€-380€/mes
Pº Ayete, 25 Tel 943 21000 Regimen Pensión Completa Precio aproximado 1.055€/mes
Pº Maddalen Jauregiberri,2 Tel 943 454400 Regimen habitación y desayuno Precio aproximado 320€-380€/mes
Egoitza laikoak
Estas residencias son mixtas y son de mayor tamaño que las residencias religiosas. Generalmente no tienen horarios de entrada.
Egoitza mistoak:
Numad Studios
Paseo de Miramón, 162 Tel (+34) 943 56 91 28 Regimen alojamiento en estudio con cocina equipada y baño privado Precio aproximado desde 600€ hasta 880€/mes A tan solo un paso de Basque Culinary Center. Instalaciones equipadas con un amplio espacio de cocina dedicado a prácticas culinarias, gimnasio y más. Adicional, cuenta con tarifas preferenciales para estudiantes y servicio de limpieza de chaquetillas.
Colegio Mayor Olarain
Pº Ondarreta, 24 Tel 943 003300 Regimen alojamiento y desayuno, media pensión o pensión completa Precio aproximado desde 498€ hasta 1.090€/mes El precio incluye la limpieza del uniforme de cocina. No hay cocinas disponibles para los residentes aunque los estudiantes de BCC podrán hacer prácticas de cocina en un espacio debidamente equipado para ello.
Residencia Manuel Agud Querol
Pº Berio, 9 Tel 943 563000 Regimen alojamiento Precio aproximado desde 403€ hasta 690€/mes Residencia de la Universidad de País Vasco; alojan prioritariamente a los estudiantes de la UPV pero pueden tener plazas disponibles desde la reciente ampliación.
Paseo de Miramón, 162 Tel (+34) 943 56 91 28 Regimen alojamiento en estudio con cocina equipada y baño privado Precio aproximado desde 600€ hasta 880€/mes A tan solo un paso de Basque Culinary Center. Instalaciones equipadas con un amplio espacio de cocina dedicado a prácticas culinarias, gimnasio y más. Adicional, cuenta con tarifas preferenciales para estudiantes y servicio de limpieza de chaquetillas.
Pº Ondarreta, 24 Tel 943 003300 Regimen alojamiento y desayuno, media pensión o pensión completa Precio aproximado desde 498€ hasta 1.090€/mes El precio incluye la limpieza del uniforme de cocina. No hay cocinas disponibles para los residentes aunque los estudiantes de BCC podrán hacer prácticas de cocina en un espacio debidamente equipado para ello.
Pº Berio, 9 Tel 943 563000 Regimen alojamiento Precio aproximado desde 403€ hasta 690€/mes Residencia de la Universidad de País Vasco; alojan prioritariamente a los estudiantes de la UPV pero pueden tener plazas disponibles desde la reciente ampliación.
Bizilekua partekatutako etxeetan
Interesdunek aldez aurretik baimena emanda, BCCko ikasleen bulegoak elkarrekin harremanetan jartzen ditu ikasleak etxea alokatzeko antolatu daitezen. APP BCC Students app-aren bidez, gainera, jabeek jakinarazita alokagai dauden etxe/gelen berri ematen diegu onartutako ikasleei. Donostian, batez beste 350 € ingurukoa da ikasle batek hilean partekatutako etxe batean ordaindu behar izaten duen prezioa
Bidaiaren aurreko tramiteak
Trámites previos al viaje a España
Students from European Union member countries, Norway, Switzerland. Liechtenstein and Iceland will not require a visa to reside in Spain.
Other international students will have to request a long-term student visa which will allow them to reside in Spain for a period longer than 180 days.
Visas should be requested from, and issued by the Diplomatic Missions and Spanish Consul Offices abroad. It is important to obtain information on the required documentation and gather it as soon as possible, since the relevant authorities may take up to two months to notify that visas will be granted.
Once students have arrived in Donostia-San Sebastian, they have one month from the time of their arrival to request the foreign students’ card at the Foreign Residents Office in Donostia-San Sebastian. The students’ office of the BCC will provide the necessary information to students in this matter.
Kirol-zerbitzuak
MUk eskaintzen duen kirol-zerbitzuaren bidez, ikasleek taldeko nahiz banakako kirolaz edota taldekako irteerez goza dezakete (eskiatzeko asteburuak, surf irteerak, etab. ).
Horretaz gain, Donostiak eskaintza zabala du kiroletarako udal instalazioetan. Kirol Txartelari esker hiriko udal instalazio guztiez gozatu ahal izango duzu oso prezio eskuragarrian. Informazio gehiagorako, erabili ondorengo esteka.
Bizi Kostuaren Info
The best way to move around the city is with the network of urban buses. The company which provides this service is Compañia del Tranvia de Donostia-San Sebastian.
Their web page www.dbus.es contains all information on routes, timetables and tariffs. The web page also enables the calculation of the bus route between two points and its estimated duration.
Students can benefit from monthly season tickets which reduce the cost of travelling by bus.
Donostia - San Sebastián
Donostia Gipuzkoako administrazio hiriburua da, Euskadi osatzen duten lurraldeetako bat, non bi hizkuntza ofizial bizikide diren: gaztelania eta euskara.
Kantauri itsasoaren ertzen, Donostia aparteko edertasuna duen inguru natural bateko hiri txiki bat da. Erregeen eta jaunen opor-leku, Belle Epoque garaian, tradizioa eta modernotasuna bizikide diren jaun-hiri bihurtu zen Donostia.
Bere edertasun ikusgarriaren parekorik badago, bertako gastronomia da hori: “euskal sukaldaritza berriaren†sorleku, sukaldaritzako abangoardiaren muin eta pintxoen munduko hiriburu, Donostia biztanleko Michelin izar gehien dituen hiria da munduan. Bere jatetxeen garrantziak, elkarte gastronomikoek eta bertako lehengaien kalitateak, mundu mailako gastronomia erreferente bihurtzen dute Donostia. Which aldizkari britainiarrak, ez zuen halabeharrez hautatu Donostia munduko helburu gastronomikorik onena gisa.
Azken urteetan, berrikuntza eta iraunkortasuna Donostiaren garapenaren ardatz nagusi izan dira, eta ekimen horrek aparteko leku bihurtu du bai oinezkoentzat bai bizikletaz dabiltzanentzat.
Zergatik ikasi gastronomia donostian?
Donostian, Euskadiko gainerako lekuetan bezala, gastronomia gizartearen parte delako eta edozein gertaera eta ospakizunetan mahaiko gauza goxoekin gozatzen delako. Donostiak, 185.000 biztanleko hiriak, 120 gastronomia elkarte ditu.
- Espainian hiru Michelin izar dauzkaten zortzi jatetxeetatik lau Euskadin daudelako, eta horietatik hiru Donostian daudelako.
- Bere eskaintza kulturalagatik, mundu mailako aitorpena duten zinema eta jazz jaialdiengatik. Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izendatu dute.
- Bertako hondartzengatik, aukera-aukerakoak dira urte osoan surfa egiteko.
- Mendiagatik, 2,5 ordutara daude Pirinioak.
- Hiri segurua, eskuragarria eta erosoa delako.
Nola iritsi donostiara
Donostia Espainiako hiri nagusienekin lotuta dago autobus, tren eta hegazkin bidez.
Donostiako aireportua hiritik 20 km-ra dago. Aireportu txikia da, Madrilerako eta Bartzelonarako hegaldi zuzenak dituena. Autobus zerbitzua eskaintzen du hiriaren erdiguneraino.
Bilboko nazioarteko aireportua, Donostiatik ordubetera dago, eta hiriarekin lotuta dago, aireportutik abiatzen den maiztasun handiko autobus zerbitzu baten bidez.
Biarritzeko nazioarteko aireportua, Donostiatik 45 minutura dago, baina bertara zuzenean iristeko autobus bakarra eskaintzen du eta egunean behin.
BCC Students
Los estudiantes de Basque Culinary center durante el periodo de su formación podrán acceder en exclusiva a la aplicación de móvil APP BCC Student. Mediante esta aplicación el estudiante recibirá notificaciones de becas remuneradas, actividades extra de aprendizaje, eventos en los que puede participar, de invitaciones a máster class exclusivas y tendrá información en exclusiva de la oferta de alojamiento, de los descuentos para los estudiantes, reservas de comidas en cafetería y restaurante, transporte, etc.
BCulinary Alumni
Informazio guztia ikus dezakezu esteka honetan.