Gipuzkoako elikadura-sistemaren diagnostikoa


Investigación Sostenibilidad

Fecha:

02/09/2022


PROIEKTUARI BURUZ

BCCInn-eko Jasangarritasun Arloak gastronomia- eta elikadura-sistemaren erronka nagusiei aurre egin nahi die; hau da, elikagaiak gutxiago galdu eta alferrik xahutzea edo balio-katearen efizientzia handitzea, eta arazo horiei aurre egiteko orduan, ekonomia zirkularra funtsezko printzipio bat da.

Gipuzkoan, gastronomia gizartearen nortasunaren eta kulturaren adierazgarri da. Horren ondorioz nazioarteko erreferente izatera iritsi da, sukaldaritzako tradizioa eta abangoardia uztartuta. Alabaina, gastronomia sukaldaritzatik haratago doa, eta eragile katalizatzailea ere bada, zeinak balio-katearen hainbat puntutan eragin dezakeen.

Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA) finantzatutako proiektu baten parte da txosten honen asmoa. Proiektua 4 urtean gauzatuko da, eta haren epe luzeko helburu orokorra hauxe da: Gipuzkoako elikadura-sistemak nola funtzionatzen duen ezagutzea eta kuantifikatzea, gure lurraldeko elikaduraren sektorean ekonomia zirkularraren irizpideak eraginkortasunez txertatzeko ekintzak identifikatzeko.

Lehen fase honetan Gipuzkoako elikadura-sistemaren egungo egoeraren ikuspegi orokorra azalduko dugu, gerora etorriko diren ekintzetarako abiapuntu gisa.

Klikatu hemen txostenera sartzeko: Gipuzkoako elikadura-sistemaren diagnostikoa

 

Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiak finantziatu du:

Diagnóstico del sistema alimentario de Gipuzkoa

Otros proyectos


Investigación

PROIEKTUARI BURUZ Gaur egun, obesitatea da prebenitu daitekeen heriotza-kausa nagusia, eta XXI. mendeko osasun-arazo larrienetako bat dela jotzen da. Patologia hori prebenitu eta/edo tratatzeko estrategiarik eraginkorrenaren oinarriak dira elikadura-ohitura egokiak ezartzea, ariketa fisikoa egitea eta egoera emozional egokia sustatzea. Obesitatea duten pertsonei kaloriak murrizteko dietak egiteko agindu ohi zaie. Horiek, oro har, jarraitzeko zailak eta aspergarriak dira, eta ez dira batere estimulatzaileak. Ondorioz, horrelako dietak jarraitzen dituzten pertsonen % 81ek ez du lortzen pisua jai ... Ver más


Investigación Salud

PROIEKTUARI BURUZ Proiektu honen xedea da informazioa biltzea dietaren (zer jaten dugun eta nola jaten dugun), ariketa fisikoaren eta osasunaren arteko harremanari buruz. Horretarako, eliteko kirolari talde baten aldagai fisikoak aztertu ditugu eta hesteetako mikrobiotaren osaera ikertu dugu, dietarekin elkarrekintzan diharduen faktorea baita, eta gure osasunean eragina duena. Gastrosportomika proiektuak ezagutza sortu nahi du, etorkizunean dieta eta menuei buruzko gomendioak gizatalde horren behar eta ezaugarriei moldatzeko, haien osasuna optimizatzeko bai eta, horren ondorioz, haien kiroleta ... Ver más