Gastrosasuna


Investigación

Fecha:

05/04/2016


PROIEKTUARI BURUZ

Gaur egun, obesitatea da prebenitu daitekeen heriotza-kausa nagusia, eta XXI. mendeko osasun-arazo larrienetako bat dela jotzen da. Patologia hori prebenitu eta/edo tratatzeko estrategiarik eraginkorrenaren oinarriak dira elikadura-ohitura egokiak ezartzea, ariketa fisikoa egitea eta egoera emozional egokia sustatzea. Obesitatea duten pertsonei kaloriak murrizteko dietak egiteko agindu ohi zaie. Horiek, oro har, jarraitzeko zailak eta aspergarriak dira, eta ez dira batere estimulatzaileak. Ondorioz, horrelako dietak jarraitzen dituzten pertsonen % 81ek ez du lortzen pisua jaisteko helburua erdiesten (SEEDO). Basque Culinary Centerren gastronomiaren aldeko apustua egiten dugu elikagaien zaporeak eta testurak hobetzeko estrategia gisa, horrela dieta osasungarrietako atxikimendua hobetu baitaiteke, eta pertsonen ongizatea areagotu.

Gastrosasuna proiektuaren aztergaia da menuen hobekuntza gastronomikoa eta horrek pisua galdu nahian dabiltzan pertsonen ongizatean duen eragina. Azterlaneko populazioan emakumean dira nagusi, gizatalde horretan handiagoa baita dieta egiteko joera. Azterlana burututa, ikusi zen diseinu multisentsorial baten bidez hobekuntza aplikatzen zenean gora egin zuela azterlaneko partaideek hautemandako ongizatea. Ongizatearen dimentsio emozionalak, sozialak eta espiritualak izan zuten inpakturik positiboena. Argi geratu da posible dela, pisua galtzeko dietak prestatzean, nutrizioaren ikuspuntutik orekatuak diren eta gastronomikoki hobetu diren menuak diseinatzea, emakumeen erantzun hedonikoan eta ongizate-profilean eragina izango dutenak.

 

Gastrosasuna