Alcheme Bio startupa, “Culinary Action! On the Road” New York geldialdiko irabazlea

Innovación emprendimiento

Alcheme Bio (Estatu Batuak), zeinak zeinak lehengaien industria goitik behera aldatzen duen zaporea eta nutrizioa optimizatzeko prozesua arrazionalizatuz, I+Gko denbora eta kostuak murriztuz eta kontsumitzaileek maite dituzten produktuak sortzeko aukera emanez, irabazi du foodtech-startupentzako Culinary Action! On The Road nazioarteko ekintzailetza-programaren hirugarren edizioko New Yorken ospatu den geldialdia, Green Circle Capital eta Cornell University kideekin antolatua. 

Stu Strumwasser, Green Circle Capital-eko fundatzaile eta zuzendariak; Jenn B. Smith, Cornell Unibertsitateko Ekintzailetza Fakultateko zuzendariak eta Ander López,  Basque Culinary Centerreko Ekintzailetza Arduradunak eman diote hasiera ekitaldiari.

Sektoreko hainbat profil bildu dira: ekintzaileak, inbertizaileak eta irakasleak. Bruno Xavier, Cornell Food Venture Centerreko zuzendariordeak ireki du jardunaldia zentroan egiten duten lanari buruz hitz egiten; elikagai-sektoreko enpresei (handiak eta txikiak) produktu berriak merkaturatzen laguntzen. Jarraian “Ecosystem agents” mahai ingurua izan da hurrengo hizlariekin: Peter Boldenheimer, Unstuck-eko bazkide eta fundatzailea; Rachel Atcheson, New Yorkeko alkatearen Elikadura Politikako Bulegoko zuzendariordea; Caroline Mak, Big Idea Ventures-eko programen zuzendaria eta Kristen Barnett, Hungry House-eko fundatzaile eta CEO.

Alex Papadopoulos, Velada startup-eko ko-fundatzaile eta CEO-ak – 2020an Culinary Action!-en Global Foodtech Accelerator programako startup parte-hartzailea izan zen– “The future of restaurant discovery” tituluarekin, Culinary Action-en azeleragailuan izandako esperientzia eta Velada gastronomikoak egiten duen lana azaldu du: aplikazio gisako gida gastronomikoa, une bakoitzeko jatetxerik onenak biltzen dituena kritiko gastronomikoekin lankidetzan.

Ondoren, abenduaren 6an antolatutako New Yorkeko geldialdi honetan parte hartu duten startupek: Ansa, Unibaio, Atlantic Fish Co., eta Alcheme Bio; beren proiektuak aurkeztu eta defendatu dituzte adituen epaimahai baten aurrean.

Azkenik, Joo Youl Lee, Basque Culinary Centerreko Zientzia Gastronomikoen Masterreko irakasleak, “What is gastronomic sciences?” izenburuko hitzaldian, Basque Culinary Center-en lan-metodologia eta gastronomia-zientziei buruzko ikuspegia zein den azaldu du masterrean bertan aplikatzen diren adibideen eta kasuen bidez.

Hurrengo lehiaketak 2024ko otsailaren 1ean Londresen eta hilabetearen amaieran Buenos Aires-en izango dira. Tokiko ekitaldi bakoitzeko startup irabazleen saria hau izango da: Donostiako LABe-Digital Gastronomy Lab startup-inkubagailuan hilabeteko egonaldi bat, Basque Culinary Centerrek kudeatutako berrikuntzako living lab ireki bat eta BCC Innovation, Basque Culinary Centerren gastronomiako zentro teknologikoan 20 orduz ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak egiteko aukera. Horrez gainera, startupek aukera izango dute denbora-tarte horretan GOe Community plataforma digitalean plan aurreratu bat egiteko, non Basque Culinary Centerreko aditu eta mentoreen sarearekin bat egiteko eta hartan sartzeko modua izango baitute, eta hainbat motatako laguntza jasoko baitute zenbait gairen inguruan (zentroko inbertitzaileen sarerako sarbidea, networka, tokiko ekosisteman sartzeko laguntza, etab.).

Azkenik, tokiko bost startup finalistek final handian lehiatuko dira —2024aren apirilean egingo da, Donostian—. Herrialde bakoitzeko startup irabazleak arituko dira lehian, eta hirugarren Culinary Action! On The Road lehiaketako startup irabazlea hautatuko da. Startup horrek LABe-Digital Gastronomy Lab-en urtebeteko egonaldi bat eta BCC Innovation zentro teknologikoan 25 orduz ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak egiteko txartela irabaziko ditu.

New York-eko startup partehartzaileak

Ansa-k garatutako metodoarekin, kafearen zaleei aleak eta kafea etxean txigortzeko aukera ematen die; hondakinak, bilgarri ez-iraunkorrak eta aleak berotzearen ondoriozko kutsadura saihestuz.

Unibaio-n osagai biodegradagarri bat garatu dute, agrokimikoen entrega optimizatzeko, aplikazio-dosia eta toxikotasun-maila murrizteko helburuarekin.

Bestetik, Atlantic Fish Cok itsaski alternatiboak ekoizten ditu, munduari proteina gozo eta jasangarria emateko.

Azkenik, Alcheme Bio-k elikagaien konposizioaren eta zaporearen arteko lotura lantzen dute, eta lehengaien formulazioa aldatzeko aukera ematen dute. 

 

emprendimiento

WNWN Food Labs startupa, “Culinary Action! On the Road” Londres geldialdiko irabazlea

02/02/2024

WNWN Food Labs (Erresuma Batuak), zeinak kakaorik gabeko txokolatea landare-jatorriko osagaietatik abiatuta egiten duen, irabazi du foodtech-startupentzako Culinary Action! On The Road nazioarteko ekintzailetza-programaren Londresen ospatu den geldialdia, University College London kidearekin antolatua. Johnny Drain doktorea, startuparen sortzaileetako bat, oso eskertuta agertu da: “Culinary Action!-en geldialdi hau irabazteak jende gehiagorengana iristen lagunduko digu”.


Cardumen Capital hirugarren funtsarekin hasi da inbertitzen, Cardumen Fund III: AgriFoodTech

29/01/2024

Cardumen Capitalek bere hirugarren inbertsio-funtsaren lehen itxiera iragarri du, Cardumen Fund III: AgriFoodTech. Horrekin Europako eta Israelgo konpainietan inbertitzen hasiko da AgriFood sektorean. Venture Capital enpresako kudeatzaileak 30 inbertsio baino gehiago egin ditu orain arte goi-teknologiako enpresetan.