PROIEKTUARI BURUZ
BCCINNOVATION-EK TEKNOLOGIA ERABILTZEN DU USAIMEN-DASTAMEN ESTIMULUEI GARUNAK EMATEN DIEN ERANTZUNA DETERMINATZEKO (ELEKTROENTZEFALOGRAFIA EDO EEG).
BCCInnovation-eko Zentzumen Analisiaren profesionalen lantaldeak, oinarrizko zaporeen, besteak beste zapore gozo edo aroma naturalen (adib. banilla), aurrean ematen den erantzun inplizitua ikertzen dabil. Helburua, orokorrean erantzun positiboekin erlazionatuta dauden estimulu horiek eragiten duten hunkipena eta garunaren erantzuna identifikatzea da. ANT-Neuro garapen teknologikoko enpresari (Herbehereak) esker, BCC lantaldeko ikertzaileek bere eskura dute gastronomia arloan ikerketak burutzeko punta-puntako elektroentzefalografia aparatua. Ikerketaren emaitzek, alde batetik, neurozientzia-gastronomia arloan lan egiteko modu berriak eta metodologia aproposak ezagutzea ahalbidetuko dute. Horrez gain, produktu osasuntsuen garapena hobetzen duten eta kontsumitzaileen gustuetara egokitzen diren azukre eta usainen erantzun ereduak definitzeko baliagarria da.
Teknologia honen erabilera Neurozaporea proiektuaren barne dago, Gastronomia 4.0 programaren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntzaz hornituta. Jakintza-alor anitzeko ikuspuntua erantsiz, sortutako ezaguerari esker, erreformulatutako produktuen balioa areagotu dezaketen gakoak ahalbidetuko dizkiote elikagai industriari, Munduko Osasun Erakundeak proposatutako azukre murrizketen estrategiak jarraitu ahal izateko.
Gastronomia 4.0 programaren helburua Gipuzkoako gastronomia arloko enpresen transformazioa bultzatzea da, Teknologia Berriak eta Innobazioaren erabilpena euren enpresetan bultzatuz(produktu, zerbitzu, kudeaketa, prozesu, industrializazioa, adib…). Horretarako, izango duen eragina aurreratu eta negozio- kudeaketa modelo berriak definituko dira, gastronomia arloko hurrengo belaunaldiak eta lidergoa, maila internazionalean sustatuz.