ULTIMO GURE GENETIKAREN ETA MIKROBIOTAREN JANGALEAREN ARABERA JATEA

Innovación

Ibermáticak adimen artifizialeko plataforma bat sortu du, elikadura pertsonalizatua sustatzearen alorrean ikertzaileentzako funtsezko tresna izan dadin.

Isila, ezin esan daiteke isila denik. Kontrakoa, egia esan. Eta, agian, hori da laugarren industria-iraultza bizitzen ari den belaunaldiaren parte izateko probarik agerikoena: etengabe ari dira hari buruz

hizketan. Eta, modu mailakatuan, sektore guztiak ari dira aurkitzen probetxua ateratzeko modua. Izan ere, norbaitek pentsa lezake (akaso, edozer Industria 4.0 etiketa pean sailkatzearen ajeak dira) blockchaina, big data edo adimen artifiziala industriaren prozesuekin baino ez daudela lotuta, eta uste hori guztiz okerra da. Edo hori aldarrikatzen dute gastronomiaren sektorean; bertan, izan ere, dronak erabiltzen dira dagoeneko laboreak modu selektiboan ureztatzeko, blockchaina funtsezko elementua da kontsumitzaileak elikagai baten ekoizpen-prozesu guztiaren berri izan dezan eta nutrizioaren alorreko doktore batek chef batekin lan egin dezake big datako aditu batekin bezalaxe.

INFORMAZIO GEHIAGO

emprendimiento

WNWN Food Labs startupa, “Culinary Action! On the Road” Londres geldialdiko irabazlea

02/02/2024

WNWN Food Labs (Erresuma Batuak), zeinak kakaorik gabeko txokolatea landare-jatorriko osagaietatik abiatuta egiten duen, irabazi du foodtech-startupentzako Culinary Action! On The Road nazioarteko ekintzailetza-programaren Londresen ospatu den geldialdia, University College London kidearekin antolatua. Johnny Drain doktorea, startuparen sortzaileetako bat, oso eskertuta agertu da: “Culinary Action!-en geldialdi hau irabazteak jende gehiagorengana iristen lagunduko digu”.


Cardumen Capital hirugarren funtsarekin hasi da inbertitzen, Cardumen Fund III: AgriFoodTech

29/01/2024

Cardumen Capitalek bere hirugarren inbertsio-funtsaren lehen itxiera iragarri du, Cardumen Fund III: AgriFoodTech. Horrekin Europako eta Israelgo konpainietan inbertitzen hasiko da AgriFood sektorean. Venture Capital enpresako kudeatzaileak 30 inbertsio baino gehiago egin ditu orain arte goi-teknologiako enpresetan.