ULTIMO GASTRONOMIA PERTSONALIZATURANTZ 2050

Innovación

Project Gastronomía: Gastronomia pertsonalizaturantz 2050
Topaketa honetan ikertzaileek, sukaldariek, hainbat diziplinatako adituek eta enpresa-munduko adituek bat egin zuten Basque Culinary Centerren gastronomia pertsonalizatuaren

 etorkizuna ikertu eta eztabaidatzeko. Horretarako, diziplinarteko hainbat ikuspegiren arabera landu zuten afera, besteak beste:

  • Gastronomia eta sukaldaritza
  • Zientzia omikoak
  • Nutrigenetika
  • Osasuna
  • Analitika aurreratua
  • Elikagai-berrikuntza

osasun eta ongizateko ikuspegiarekin.

IKUSI EKITALDIAREN BIDEOA

INFORMAZIO GEHIAGO

emprendimiento

WNWN Food Labs startupa, “Culinary Action! On the Road” Londres geldialdiko irabazlea

02/02/2024

WNWN Food Labs (Erresuma Batuak), zeinak kakaorik gabeko txokolatea landare-jatorriko osagaietatik abiatuta egiten duen, irabazi du foodtech-startupentzako Culinary Action! On The Road nazioarteko ekintzailetza-programaren Londresen ospatu den geldialdia, University College London kidearekin antolatua. Johnny Drain doktorea, startuparen sortzaileetako bat, oso eskertuta agertu da: “Culinary Action!-en geldialdi hau irabazteak jende gehiagorengana iristen lagunduko digu”.


Cardumen Capital hirugarren funtsarekin hasi da inbertitzen, Cardumen Fund III: AgriFoodTech

29/01/2024

Cardumen Capitalek bere hirugarren inbertsio-funtsaren lehen itxiera iragarri du, Cardumen Fund III: AgriFoodTech. Horrekin Europako eta Israelgo konpainietan inbertitzen hasiko da AgriFood sektorean. Venture Capital enpresako kudeatzaileak 30 inbertsio baino gehiago egin ditu orain arte goi-teknologiako enpresetan.