Espezializazioa Ikastaroak Presencial

Modality:

Presencial

Iraupena:

2024ko urria-abendua

Zeregin programatua:

Astelehenetik Ostegunera, 15:15tatik 20:15tara

Prezioa:

4,050.00 EUR

Places:

18

Place:

Basque Culinary Center

Jabetu koktelgintza modernoaz eta koktelgintzan aplikatutako abangoardiako sukaldaritzako azken teknikez

Unibertsitate-titulu hori gaur egungo tabernari bihurtzeko ikastaro osoa eta osatua da.

2 hilabeteko programa trinkoa: ikasteko bisitak, erreferentziako tabernariekin egindako master class-ak, ikastaro bukaerako proiektua tutoretzapean eta praktikak enpresetan.

Mondragon Unibertsitatearen eta Basque Culinary Center Gastronomia Zientzia Fakultateko titulu propioa.

Bideratua / Programa

Norentzat

Ostalaritzako, gastronomiako eta beste diziplina batzuetako tituludunak, koktelgintzan espezializatu nahi dutenak, bai eta berritzeko eta gehiago ikasteko interesa duten sektoreko profesionalak (tabernariak, aretoko langileak...) ere.

Helburuak

  • Barraren, bezeroarekiko arretaren eta talde-kudeaketaren eta -motibazioaren inguruko funtsezko ezagutzak ikastea.
  • Barrari lotutako produktu nagusiak sakon ezagutzea: alkoholik ohikoenak (pattarrak, likoreak eta hartzituak), ardoa eta kafea. Besteak beste, lehengaiak, ekoizpen-eremu nagusiak, prestatzeko sistemak, ezaugarriak, deribatuak eta zerbitzua.
  • Koktelgintzako ohiko eta abangoardiako teknikez jabetzea.
  • Egile-koktelak eta elaborazio propioak (alkoholak, bitterrak eta abar) prestatzeko sormena eta zentzumen-trebeziak garatzea.
  • Sukaldaritza-aukerak ezagutu eta koktelgintzan aplikatzea, bai gozogintzan bai uztarketa gazietan.
  • Ekoizpen-prozesuak (plangintza, hornikuntza, kostuak...) zehaztu eta aztertzea, zerbitzu motaren arabera, negozio motaren arabera eta bezeroen aurreikuspenen arabera (ekitaldi handiak, bezeroaren aurreko showak, serieko koktelak...).

Irtenbide profesionalak:

Berme osoz har dezake tabernari eta barra-buru kargua, besteak beste.

Beste irtenbide batzuk: koktelgintza-eskaintzaren aholkularitza, marketarako “brand ambassador” eta produktu berrien garapena.

Programa

Ikuspegi globala emango dizun ikasketa-plana, koktelgintzako alderdi teknikoez jabetu eta establezimendu horietako negozioa eta bezeroak ulertzeko. Programa ikusi

 

Egutegia

  • Eskola Aldia: Urritik Abendura
  • Ordutegia: Astelehenetik Ostegunera, 15:15Etatik 20:15Etara.
  • Ikasle Kopurua: 18
  • Izen Ematea: 2023Ko Maiatzan Irekiko Da

Metodología

 •   Oso praktikoa: showcookingak, showak, alkohol-dastatzeak, frutak, koktel-ontziarekin jardutea,  nahasketak, lantegi praktikoak eta sorkuntza-saioak.

 •   Master class-ak erreferentziako tabernari gonbidatuekin.

 •   Ikasteko bisitak: Destilategi bat bisitatuko dugu, prestakuntza-moduluetan ikasitako alkohol askoren destilazio- eta prestaketa-prozesua bertatik bertara ikusteko. Ildo beretik, prestakuntza-edukiekin lotutako produkzio-zentroak ere bisitatuko ditugu.

 •   Proiektua: establezimendu baterako koktel-eskaintza sortzea. Koktelen fitxa teknikoa: produktua, zerbitzua, uztarketa eta kostuak. Tutoretzapeko proiektua.

 

Profesores e invitados

teachers

Honako hauek izango dira irakasleak:

 •   Aditu Ikastaroren koordinatzailea eta irakasle titularra: Patxi Troitiño, Espainiako 2009ko txapelduna.

 •   Basque Culinary Centerreko sukaldaritzako, gozogintzako eta jangelako irakasleak.

 •   Zentzumen-azterketako eta sorkuntzako adituak.

 •   Adituak alkoholetan eta nahasketetan: enologoak, mixologoak, tabernariak, Brand ambassadorak eta abar.

 •   Adituak kostuetan, talde-kudeaketan eta bezeroarekiko arretan.

Koktelgintzako master class-a

Ikastaroan zehar, tabernari ospetsuek ikasleekin partekatuko dute koktelak prestatzen, txapelketetan, negozio-ereduaren sekretuetan eta abarretan duten ezagutza eta eskarmentua.

Ikasketa-programa sektoreko aditu talde batekin kontrastatu da. Honako hauek dira adituok:

 •   Javier de Las Muelas. Dry Martini, Bartzelona.

 •   Pepe Dioni. Europe IBAko lehendakariordea, Donostia.

 •  Marc Alvarez. Director fundador Drink´s Atelier.

 •   Carlos Moreno. Bar Manager Coctelería Catarsis,Grupo Larrumba, Madril.

 •   Javier Caballero. Liquid Experience, koktelgintza ebolutiboa.

 •   Juan Vals. Bar Manager El Niño Perdido Cocktail Bar.

Ikastaroan zehar, aditu horietako batzuek eta erreferentziako beste tabernari batzuek esperientzia, sorkuntza-metodoak eta arrakastaren gakoak partekatuko dituzte ikasleekin.

 

Matrik. / Laguntzak

Programak 4,050 euroko prezioa izan du eta honela ordainduko da:

 •   150 euro hautagaitza aurkeztean (onartua izan ezean zenbateko osoa itzuliko da).

 •   Zenbatekoaren % 40, hau da, 1,560 euro, hautagaia onartu egin dela baieztatzen denean, lekua erreserbatzeko.

 •   Gainerako zenbatekoa, 2,340 euro, programa hasi baino bi aste lehenago.

Prezioak honako hauek hartzen ditu:

 •   Material akademikoa

 •   Prestakuntzako bisitak

Finantzaketa aukerak

Basque Culinary Centerrek finantzaketa-baldintza bereziak hitzartu ditu hainbat finantza-erakunderekin.

Hobariak eskuratzeko aukera

Este curso es parcilamente bonificable a través de FUNDAE. Si te interesa bonificar esta formación solicita más información a través de cursos@bculinary.com

Ostatua hartzeko laguntzak

Fakultateko ikasleentzako informazio-bulegoan, ostatua eta partekatutako etxebizitzak aurkitzeko informazioa eta laguntza eskainiko zaie ikasleei.

Onarpena

Basque Culinary Centerrek ikasleak onartzeko sistema bat du; izan ere, gure ikasleek ikasketa plan berritzaile eta zorrotz bat arrakastaz gainditzeko ezinbestekoak diren gaitasun pertsonalak eta maila akademikoa badituztela ziurtatzea du xede.

Onartzeko Batzorde bat izango da onartutako hautagaiak aukeratzeaz arduratuko dena.

  • Interesa duten ikasleek behin-behineko izen ematea egin behar dute on line, eta izena emateko tasa ordaindu behar dute.
    Gainera, honako dokumentazio hau igorri behar da admisiones@bculinary.com helbidera:

    • Curriculum Vitaea
    • rgazki 1, nortasun agiriko argazkiaren neurrikoa
    • AN edo pasaportearen fotokopia
    • Prestakuntza programa egiteko Motibazio Gutuna

  • Hautagaitzak aurkezteko epea plazak amaitu arte egongo da irekita. Gehienez 18 ikasle onartuko dira. Hautagaitzak jaso eta hilabete baino lehen emango zaie erantzuna.

     

    Ikastaroan sartzeko baldintzei edo prozesuari buruz inolako galderarik izanez gero, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan admisiones@bculinary.com helbide elektronikoan.

Ikasleentzako zerbitzua

Alojamientos

alojamiento

Livensa living Donostia, ostatu-kontzeptu berritzailea

Livensa Living San Sebastián Ibaeta auzoan dago, gune lasai batean eta Ondarretako hondartzan itsasoratzen den Tolosa hiribidetik pasabide batera. Xehetasun guztiak zaintzen dituen ostatu bat da, Donostiako egonaldian etxean bezala senti zaitezen pentsatuta dagoena. Erlaxatzeko eta lagunartean denbora partekatzeko espazioak ditu.

Nabarmendu beharreko ezaugarriak:

  • Banakako logelak sukalde osoarekin eta komun pribatuarekin
  • Ikuztegia
  • Gimnasioa
  • Sukalde komunak edo txokoak
  • Aisialdirako guneak: egongela, joko-aretoa, zinema-aretoa
  • Musika entseatzeko gelak
  • Coworking guneak
  • Aparkaleku pribatua

Baliatu Basque Culinary Centerreko ikasleentzako lehentasunezko tarifak.

Ostatuari buruzko informazio gehiago hemen

Beste alojamendu aukerak

Erlojiosoen Ikasle-Egoitzak

Ikasle-egoitza hauek txikiak dira eta sarrera ordutegi mugatua dute. Gelak banakakoak edo binakakoak izan daitezke eta denek dute bainugela. Litekeena da mantenu osoa eskaintzen dutenek, asteburuetan otordu guztiak ez eskaintzea. Egoitza hauetan onartua izateko elkarrizketa pertsonal bat egin behar da familiarekin. Arraian agertzen ditugun prezioak gutxi gorabeherakoak dira.

Emakumezkoentzako Egoitzak:

Male residences

Egoitza laikoak

Estas residencias son mixtas y son de mayor tamaño que las residencias religiosas. Generalmente no tienen horarios de entrada.

Egoitza mistoak:

Bizilekua partekatutako etxeetan

Interesdunek aldez aurretik baimena emanda, BCCko ikasleen bulegoak elkarrekin harremanetan jartzen ditu ikasleak etxea alokatzeko antolatu daitezen. APP BCC Students app-aren bidez, gainera, jabeek jakinarazita alokagai dauden etxe/gelen berri ematen diegu onartutako ikasleei. Donostian, batez beste 350 € ingurukoa da ikasle batek hilean partekatutako etxe batean ordaindu behar izaten duen prezioa

Bidaiaren aurreko tramiteak

Trámites previos al viaje a España

Students from European Union member countries, Norway, Switzerland. Liechtenstein and Iceland will not require a visa to reside in Spain.


Other international students will have to request a long-term student visa which will allow them to reside in Spain for a period longer than 180 days.

Visas should be requested from, and issued by the Diplomatic Missions and Spanish Consul Offices abroad.  It is important to obtain information on the required documentation and gather it as soon as possible, since the relevant authorities may take up to two months to notify that visas will be granted.

Once students have arrived in Donostia-San Sebastian, they have one month from the time of their arrival to request the foreign students’ card at the Foreign Residents Office in Donostia-San Sebastian. The students’ office of the BCC will provide the necessary information to students in this matter.

Kirol-zerbitzuak

MUk eskaintzen duen kirol-zerbitzuaren bidez, ikasleek taldeko nahiz banakako kirolaz edota taldekako irteerez goza dezakete (eskiatzeko asteburuak, surf irteerak, etab. ).

Horretaz gain, Donostiak eskaintza zabala du kiroletarako udal instalazioetan. Kirol Txartelari esker hiriko udal instalazio guztiez gozatu ahal izango duzu oso prezio eskuragarrian. Informazio gehiagorako, erabili ondorengo esteka.


deportes


deportes


deportes

Bizi Kostuaren Info

costes

The best way to move around the city is with the network of urban buses. The company which provides this service is Compañia del Tranvia de Donostia-San Sebastian.

Their web page www.dbus.es contains all information on routes, timetables and tariffs. The web page also enables the calculation of the bus route between two points and its estimated duration.

Students can benefit from monthly season tickets which reduce the cost of travelling by bus.

costes

costes

Donostia - San Sebastián

Donostia Gipuzkoako administrazio hiriburua da, Euskadi osatzen duten lurraldeetako bat, non bi hizkuntza ofizial bizikide diren: gaztelania eta euskara.

Kantauri itsasoaren ertzen, Donostia aparteko edertasuna duen inguru natural bateko hiri txiki bat da. Erregeen eta jaunen opor-leku, Belle Epoque garaian, tradizioa eta modernotasuna bizikide diren jaun-hiri bihurtu zen Donostia.


san sebastian


san sebastian


san sebastian

Bere edertasun ikusgarriaren parekorik badago, bertako gastronomia da hori: “euskal sukaldaritza berriaren” sorleku, sukaldaritzako abangoardiaren muin eta pintxoen munduko hiriburu, Donostia biztanleko Michelin izar gehien dituen hiria da munduan. Bere jatetxeen garrantziak, elkarte gastronomikoek eta bertako lehengaien kalitateak, mundu mailako gastronomia erreferente bihurtzen dute Donostia. Which aldizkari britainiarrak, ez zuen halabeharrez hautatu Donostia munduko helburu gastronomikorik onena gisa.

Azken urteetan, berrikuntza eta iraunkortasuna Donostiaren garapenaren ardatz nagusi izan dira, eta ekimen horrek aparteko leku bihurtu du bai oinezkoentzat bai bizikletaz dabiltzanentzat.


deportes


deportes


deportes

Zergatik ikasi gastronomia donostian?

 

Donostian, Euskadiko gainerako lekuetan bezala, gastronomia gizartearen parte delako eta edozein gertaera eta ospakizunetan mahaiko gauza goxoekin gozatzen delako. Donostiak, 185.000 biztanleko hiriak, 120 gastronomia elkarte ditu.

  • Espainian hiru Michelin izar dauzkaten zortzi jatetxeetatik lau Euskadin daudelako, eta horietatik hiru Donostian daudelako.
  • Bere eskaintza kulturalagatik, mundu mailako aitorpena duten zinema eta jazz jaialdiengatik. Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izendatu dute.
  • Bertako hondartzengatik, aukera-aukerakoak dira urte osoan surfa egiteko.
  • Mendiagatik, 2,5 ordutara daude Pirinioak.
  • Hiri segurua, eskuragarria eta erosoa delako.

deportes


deportes


deportes

Nola iritsi donostiara

 

Donostia Espainiako hiri nagusienekin lotuta dago autobus, tren eta hegazkin bidez.

Donostiako aireportua hiritik 20 km-ra dago. Aireportu txikia da, Madrilerako eta Bartzelonarako hegaldi zuzenak dituena. Autobus zerbitzua eskaintzen du hiriaren erdiguneraino.

Bilboko nazioarteko aireportua, Donostiatik ordubetera dago, eta hiriarekin lotuta dago, aireportutik abiatzen den maiztasun handiko autobus zerbitzu baten bidez.

Biarritzeko nazioarteko aireportua, Donostiatik 45 minutura dago, baina bertara zuzenean iristeko autobus bakarra eskaintzen du eta egunean behin.

donosti

BCC Students

students bcc

Los estudiantes de Basque Culinary center durante el periodo de su formación podrán acceder en exclusiva a la aplicación de móvil APP BCC Student. Mediante esta aplicación el estudiante recibirá notificaciones de becas remuneradas, actividades extra de aprendizaje, eventos en los que puede participar, de invitaciones a máster class exclusivas y tendrá información en exclusiva de la oferta de alojamiento, de los descuentos para los estudiantes, reservas de comidas en cafetería y restaurante, transporte, etc.

BCulinary Alumni

Informazio guztia ikus dezakezu esteka honetan.

Related products