PROIEKTUARI BURUZ
BCCInnovation-ek NUTRACEUTICAL OMNIUM proiektuaren garapenean parte hartzen du. Proiektua, elikagai hondakinetatik abiatuz, Nutrazeutikoetan espezializatutako enpresa berri bat sortzera bideratuta dago. NUTRACEUTICAL OMNIUM, enpresa jarduera berri batera bideratuta dagoen proiektua da, elikagai hondakinetatik abiatuz eta balio erantsia duen produktu berri bat (nutrazeutiko) sortzeko helburuarekin, garapen teknologikoa, innobazioa eta sustapena barneratzen dituen I+D+i proiektua. Proiektua garatzen duen partzuergoak hurrengo enpresek osatzen dute: Ausolan, Eroski, Gaiker IK4, Basque Culinary Center eta ISEA.
Europar Batzordeak urtero 1300 milioi tona elikagai xahutzen direla balioesten du, hau da, munduko ekoizpenaren 1/3, zeinetatik Europar Batasunean, urtero, egoera onean dagoen 89 milioi tona janari xahutzen da eta Espainian 8 milioi tona. Europar batzordeak, 2025ean, 2014arekin alderatuz, elikagai xahuketa %30 batean murriztea du helburu, eta 2030an erdira. Horregatik, nutrazeutikoak elikagai hondakinetatik lortzeko asmoa dago. Jakina da elikagai xahuketa, gehien bat, erosketa eta kontsumo ohitura txarrekin lotuta dagoela, baita elikagaien manipulazio eta kudeaketa desegoki batekin ere.
BCCInnovation-eko lantaldeak, proiektu honetan, kontsumitzaileen beharrak kontuan hartuta, formulazioan nutrazeutikoak dituzten produktu berrien garapenarekin laguntzen du.
Proiektua, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailaren barnean, Hazitek-2019 programaren dirulaguntzari esker aurrera eramango da.