Gastrotempus


Investigación Salud

Fecha:

24/09/2019


PROIEKTUARI BURUZ

Eusko Jaurlaritzak finantzatutako ikerketa proiektu hau, Jose María Ordovás Tufts Unibertsitateko katedradunarekin kolaborazioan gauzatu da.

Proiektu honek, sasoi-ko landare zein fruten kontsumoak metabolikoki eragiten dituen efektuak aztertzea du helburu, baita sasoitik kanpo jaten direnek sortutako efektuak neurtzea ere.

Ikerketa proiektu hau, BCC Innovation-eko Gastronomia eta Osasun arloan lantzen diren proiektuen artean kokatzen da. Horrela, zientzia “omikoak” erabiliz (nutrigenetika, metabolomika, metagenomika, etb), kontsumitzen diren elikagaiek eta hauek prestatzeko garaian erabiltzen diren metodo ezberdinek pertsonen osasunean zein eragin duten ikertzen da arlo honetan.

 

Gastrotempus