EROSKI-K ETA BASQUE CULINARY CENTER-EK BERRITU EGIN DUTE LANKIDETZA HITZARMENA ETA SENDOTU EGINGO DITUZTE BERRIKUNTZA ETA FORMAZIORAKO ARLO ESTRATEGIK

Empresa

EROSKI eta Basque Culinary Center erakundeek beste lau urterako berritu dute lankidetza hitzarmena, eta horri esker, hainbat proiektu landu eta lankidetzarako esparruak sortuko dituzte gastronomiaren arloan berrikuntza eta formazioa sustatzeko. Sinadura ekitaldian izan dira Joxe Mari Aizega, Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusia, eta Mikel Larrea, EROSKIko idazkari nagusia.

EROSKIk eta Basque Culinary Centerrek 2011n sinatu zuten lehenengoz lankidetza hitzarmena, Gastronomiako Fakultatea ireki zutenean, hain zuzen. Bi erakundeek sendotu egin dute elkarrekin proiektuak eta ekimenak lantzeko konpromisoa, eta formazioan eta ikerkuntzan jarri nahi dute indarra, gastronomiaren inguruko ezagutza gizarteratzeko, besteak beste gazteen eta familien artean, osasuna eta iraunkortasuna erdigunean jarrita. 

Beste lan ildo estrategiko bati ere ekin diote EROSKIk eta Basque Culinary Centerrek, kontzeptu gastronomikoen berrikuntzari, eta apustu egin dute bi erakundeetako profesionalek elkarrekin landuko dituzten proiektuen alde.

"Bi erakundeok hasieratik egin dugu elikadura osasungarri eta iraunkorraren aldeko ahalegina, horixe eskatzen baitute kontsumitzaileek ere, gero eta informazio gehiago eta hobea daukatenez, eta berezko ahalegin horren ondorio da Basque Culinary Centerrekin daukagun hitzarmena berritzea. Sendotu egin dugu gure harremana, eta horrek aukera emango digu proiektu berriei heltzeko garapenaren, formazioaren eta informazioaren arloetan", azaldu du Mikel Larreak, EROSKIko idazkari nagusiak.

"Gastronomiari lotutako formazioa, berrikuntza, ikerkuntza eta dibulgazioa jardun-eremu estrategikoak dira eta Basque Culinary Centerren muin-muinean daude. 2011. urteaz geroztik, gastronomiaren eta elikaduraren ikuspegi bat partekatzen dugu EROSKIrekin, eta geroztik hainbat proiektutan gauzatu da. Hitzarmen hau berrituta, sendotu egin da gure harremana eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko konpromiso benetakoa", adierazi du Joxe Mari Aizegak, Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusiak.

Elkarren arteko proiektuak

EROSKI eta Basque Culinary Center lankidetzan ari dira, eta horrela gauzatu dituzte produktuen kalitatearekin zerikusia duten zenbait proiektu, elikadura osasungarriaren inguruko programa didaktikoak eta berrikuntza proiektuak.

Zehazki, Basque Culinary Centerrek modu aktiboan parte hartzen du SELEQTIA markako gourmet produktuei testak egiten. Goi mailako produktu horiek dastatu egiten dituzte BCC Innovation saileko kideek eta horien ezaugarri organoleptikoak behatzen dituzte; gastronomiaren arloan aritzen den lehen Zentro Teknologikoa da munduan, eta adituak dira elikagaiak zentzumenen bidez aztertzen.  Era berean, I+G+b proiektuetan ere lankidetzan ari dira bi erakundeak, garapen teknologikoa, berrikuntza eta sustapena landu eta balio erantsia duten produktuak lortzeko.

Bestalde, EROSKI eta Basque Culinary Center eskuz esku ari dira Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programa lantzen (PEAHS); programa arrakastatsua da,EROSKIren Elikadura Eskolak antolatua, eta ikasturte honetan formatu digitalerako egokitu behar izan dugu, pandemia egoera honetan ere ikastetxeek sarbidea eduki dezaten. Heziketa programa horren helburua da neska-mutikoak eta haien inguruak sentsibilizatzea, ohar daitezen zein garrantzitsua den modu orekatuan elikatzea eta bizi ohitura osasungarriak izatea. Programa horren barrenean, "Ikasgelako sukaldaria" tailer digitalaren bertsio berria landuko da, orain arte aurrez aurre eskaini baita Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako hainbat lekutan (1.500 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute). Digitalizazioari esker, Estatu osoko neska-mutilengana iritsi ahalko gara eta irismen handiagoa izango dugu gastronomiaren inguruko ezagutza zabaltzeko.

Lankidetza estua pandemia garaian

COVID-19aren krisiak aukera bat ekarri digu bi erakundeoi eduki batzuk formatu digitalean eskaintzeko: adibidez, sukaldaritzako tekniken INNOVARÉ heziketa programa, non bideo batzuekin azaltzen zen nola erabili sukaldaritzako teknika berezi batzuk, esaterako papillote erakoa edo hartzidura bidezkoak, edo FAMILIA CHEF formazio proiektua, zeina EROSKI club-eko bazkide diren familiei eskaintzen zaien, ongi pasatuz ikas dezaten.

Berrikitan, gainera, dibulgazio proiektu berri bat jarri da martxan, "EROSKI Suma", eta horren helburua da zenbait eragile elkartzea elikadurari eta gastronomiari eragiten dioten gaiak lantzera, gaurkotasuna dutenak, estrategikoak direnak edo gizartean kezka sortzen dutenak, eztabaidarako guneak sortu eta ezagutza partekatzeko.

emprendimiento

WNWN Food Labs startupa, “Culinary Action! On the Road” Londres geldialdiko irabazlea

02/02/2024

WNWN Food Labs (Erresuma Batuak), zeinak kakaorik gabeko txokolatea landare-jatorriko osagaietatik abiatuta egiten duen, irabazi du foodtech-startupentzako Culinary Action! On The Road nazioarteko ekintzailetza-programaren Londresen ospatu den geldialdia, University College London kidearekin antolatua. Johnny Drain doktorea, startuparen sortzaileetako bat, oso eskertuta agertu da: “Culinary Action!-en geldialdi hau irabazteak jende gehiagorengana iristen lagunduko digu”.


Cardumen Capital hirugarren funtsarekin hasi da inbertitzen, Cardumen Fund III: AgriFoodTech

29/01/2024

Cardumen Capitalek bere hirugarren inbertsio-funtsaren lehen itxiera iragarri du, Cardumen Fund III: AgriFoodTech. Horrekin Europako eta Israelgo konpainietan inbertitzen hasiko da AgriFood sektorean. Venture Capital enpresako kudeatzaileak 30 inbertsio baino gehiago egin ditu orain arte goi-teknologiako enpresetan.