Basque Culinary Centerrek online emango ditu eskolak

Empresa

Gaur, martxoak 12, Eusko Jaurlaritzaren agerraldian jakinarazi den bezala, Euskadiko hezkuntza zentruetan irakaskuntza-jarduera presentziala aldi baterako etengo da. Etenaldia 15 egunekoa izango da eta bihartik aurrera jarriko da martxan. 

Basque Culinary Centerrek  online bidez eskainiko ditu aurrez aurreko eskola guztiak ikasketa helburuak mantenduz, martxoaren 16tik aurrera, gune eta metodologia ezberdinen bitartez. 

Oro har, campusak gainerako jarduerekin jarraituko du, agindutako osasun-gomendioak errespetatuz. 

Edozein berri gertatuko balitz, unean uneko informazioa zabaltzen jarraituko da.

Hasieratik, Basque Culinary Centerrek konpromezuan, bikaintasunean, berrikuntzan, pasioan eta bertako personen espíritu ekintzailean oinarritu du bere garapena. Balio hauek hartuko ditugu oinarri egoera berri honi aurre egiteko. Sektore guztiarentzako erronka izanik ere, eskuak zabalik uzten ditugu laguntzeko prest.

 

emprendimiento

WNWN Food Labs startupa, “Culinary Action! On the Road” Londres geldialdiko irabazlea

02/02/2024

WNWN Food Labs (Erresuma Batuak), zeinak kakaorik gabeko txokolatea landare-jatorriko osagaietatik abiatuta egiten duen, irabazi du foodtech-startupentzako Culinary Action! On The Road nazioarteko ekintzailetza-programaren Londresen ospatu den geldialdia, University College London kidearekin antolatua. Johnny Drain doktorea, startuparen sortzaileetako bat, oso eskertuta agertu da: “Culinary Action!-en geldialdi hau irabazteak jende gehiagorengana iristen lagunduko digu”.


Cardumen Capital hirugarren funtsarekin hasi da inbertitzen, Cardumen Fund III: AgriFoodTech

29/01/2024

Cardumen Capitalek bere hirugarren inbertsio-funtsaren lehen itxiera iragarri du, Cardumen Fund III: AgriFoodTech. Horrekin Europako eta Israelgo konpainietan inbertitzen hasiko da AgriFood sektorean. Venture Capital enpresako kudeatzaileak 30 inbertsio baino gehiago egin ditu orain arte goi-teknologiako enpresetan.