PROIEKTUARI BURUZ
BccInnovation-ek, tradizional eta erabilera gutxiko landare-espezieen balio gastronomikoa handitzeko proiektu baten garapenean parte hartzen du, Azurmendi jatetxea, Makro eta Neiker-ekin lankidetzan.
Aztertu beharreko barietateak nekazaritza-produktuak dira, Euskadin kultura-ondare handia dutenak, baina erabilerarik gabe geratu direnak edo lantzeari utzi direnak hainbat arrazoirengatik: produktibitate txikia, barietate errentagarriagoekin ordezkapena, etab. Landare horiek, batzuetan potentzial gastronomiko handia izanda ere, gaur egun, merkatuan aurkitzen zailak dira.
Gastronomia-errebalorizazioko prozesua egiteko, sukaldaritzako teknika tradizional eta abangoardistak erabiliko dira, horiek erabiltzetik eratorritako produktuen balioa nabarmen handituko dutenak. Horretarako, hazkunde-estadio fenologikoen potentziala ikertuko da, zehaztuz eta bakoitzaren ezaugarri bereizgarriak nabarmenduz. Gainera, BCCren iraunkortasun-printzipioak aktibo mantentzeko asmoz, landareen zati guztien aprobetxamendu integrala bilatuko da.
Beraz, proiektuak balio-kate berriak sortzea sustatuko du nekazarien, Horeca kanalaren eta, oro har, gizartearen artean, balio gastronomikoa emanez eta erabiltzen ez diren Euskadiko labore tradizionalen balioa handituz, biodibertsitatea bultzatuz eta higadura genetikoa saihestuz.
Proiektua FEADER-ek kofinantzatzen du, nekazaritza-produktibitatearen eta -jasangarritasunaren arloko berrikuntzarako, Europako Elkarteko (AEI-AGRI) talde operatiboek interes orokorreko berrikuntza-proiektuak gauzatzeko laguntzen 2019ko deialdiaren bidez.