WeValueFood


Innovación Investigación

Fecha:

30/11/2020


PROIEKTUARI BURUZ

2020an, BCCInnovation taldea EITFood WeValueFood proiektuaren parte da. Proiektu horren helburua da gizarteak kontsumitzen dituen elikagaiekiko konpromisoaren higadurari ekitea. 2019tik aktibo dagoen egitasmoan, ikuspegi berritzaileak erabiltzen dira etorkizuneko belaunaldiak inplikatzeko, hezteko eta ahalduntzeko, batez ere Europako hainbat lekutan, non elikagaiekiko lotura askotarikoa eta, batzuetan, eskasa den. “FoodChampions” berriek WeValueFood kontzeptua sustatu eta zabalduko dute Europa osoan zehar, eta ordezkatzen dituen belaunaldiei  elikadura osasuntsu eta jasangarria baliosten lagunduko diete, baita elikadura-ohiturei dagozkien erabaki hoberenak hartzen ere.

Proiektuan zehar, BCCInnovationek Belfast eta Varsoviako whorshop-etan parte hartu du “Food Engagement” kontzeptuaren inguruan eta, gastronomiako erakunde teknolologikoa izanik, hari buruz duen ikuspuntuaren inguruan. Gainera, proiektuaren azkeneko etapan, azaroaren 28an, Food Champions Weekend ekitaldia izan zen, IMDEA Alimentacion-ek eta UAMk koordinatua, Food Champions espaniarrekin batera. Jardunaldian zehar, Espainia, Italia eta Greziako partaideek jarduera ugari aurkeztu zituzten, azaltzeko nola komunikatu behar zaien herritarrei elikadurari buruzko zientzia eta ezagutza; onlineko tailer batean ere parte hartu zuten, BCCInnovationeko sukaldariek zuzendua, eta garagardoari buruzko tailer birtual batek eman zion amaiera jardunaldiari, hura ere BCCInnovationen eskutik.

 

WeValueFood

Queens University of Belfast-en (Ipar Irlanda) egindako Food Engagement inguruko workshopa. Ezkerretik eskuinera: Professor Clare Collins (University of Newcastle, Australia), Professor Jayne Woodside (Queen’s University of Belfast), Mr Vivien Bodereau (EIT Food), Professor Paul Brereton proiektuaren koordinatzailea (Queen’s University of Belfast), Dr Laura Vazquez (Basque Culinary Center), Ms. Marina Koukoulanaki (EUFIC), Mr. Paul Newnham (SDG2 Advocacy Hub).

 

WeValueFood

1st WeValueFood Conference hitzaldia, Varsovian (Polonia).

Proiektuak EIT Food-en dirulaguntza jaso du, Europako Berrikuntza eta Teknologiako Institutuko (EIT) elikagaien berrikuntzako erakundea, EBren erakundea, “Horizonte 2020” testuinguruaren barruan, EBren Ikerkuntza eta Berrikuntzako Programa Markoa. 

WeValueFood

WeValueFood