PROIEKTUARI BURUZ
“EngAgeing” ekimen europarra da, EIT Food-ek finantzatua eta IMDEA Alimentación erakundeak koordinatua, Basque Culinary Center-en eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren elkarlanarekin batera. Bertan elikadurarekin, nutrizioarekin eta osasunarekin lotutako esperientzia berrien multzoa diseinatu dute, gaixotasun kroniko ez-kutsakorren (ENT) agerpena ekidin edo atzeratzeko, edota gaixotasunaren efektuak hobetzen laguntzeko.
Zahartze-prozesu naturala, berez, arrisku-faktore garrantzitsua da gaixotasun kroniko ez-kutsakorrentzat, baina kanpoko hainbat faktorek ere eragiten diote, hala nola elikadurak, bizimoduak eta ohiturek.
EngAgeing-en helburua helduentzat prebentzio-izaerako hezkuntza-ekintzen gabezia konpontzea da; izan ere, ohitura gehienak haurtzaroan garatzen eta ezartzen dira, eta hein handi batean, helduaroan ohitura onak norberaren interesen mende daude. Horregatik, EngAgeing-ek populazio-fluxu horretan eragin nahi du, gaixotasunei aurre hartzeko eta osasuna hobetzeko ikaskuntza transmititzen duten esperientzia eta une gogoangarrien bidez.
Beraz, herritar heldu askorekin konektatu nahi da (helduak < 50, 50+ eta 65+), nutrizio eta elikagaien zientzian, gastronomia eta sukaldaritzan, eta zahartzaroan eta gaixotasun kroniko ez kutsakorretan adituek diseinatutako esperientzietan parte hartzeko, elikadura ohitura onak sustatuz zahartzaro osasuntsua izateko helburuarekin.