ULTIMO GASTRONOMY & TECH 2050

2017ko ekainean, BCCren egoitzan, akademiaren munduko eta negozioetako adituek eta hainbat alorretako «gastronomoek» eztabaidan jardun zuten, 2050eko gastronomia- eta elikadura-sistema berria sortzeko bideei buruz.
Ekitaldi horretan bereziki nabarmendu
ziren teknologiak eskaintzen dituen aukerak, elikadura-sistemarekin dituen elkarrekintzak eta alorreko adituetako batzuen benetako esperientziak, hala nola MIT Media Lab edo Moley robotics.
Aditu parte-hartzaileak
– Frans Kampers (Wageningen University and Research Centre)
– Mathew Lange (UC Davis University of California)
– Professor Paul Brereton (Queen’s University Belfast)
– Isabel Hoffmann (Tellspec)
– Arielle Johnson (Open agriculture – MIT Media Lab)
– Eneko Atxa (Azurmedi)
– Hildreth England (Open agriculture – MIT Media Lab)
– Manuel Pujol (UberEATS)
– Mark Oleynik (Moley Robotics)
WNWN Food Labs startupa, “Culinary Action! On the Road” Londres geldialdiko irabazlea
02/02/2024
WNWN Food Labs (Erresuma Batuak), zeinak kakaorik gabeko txokolatea landare-jatorriko osagaietatik abiatuta egiten duen, irabazi du foodtech-startupentzako Culinary Action! On The Road nazioarteko ekintzailetza-programaren Londresen ospatu den geldialdia, University College London kidearekin antolatua. Johnny Drain doktorea, startuparen sortzaileetako bat, oso eskertuta agertu da: “Culinary Action!-en geldialdi hau irabazteak jende gehiagorengana iristen lagunduko digu”.
Cardumen Capital hirugarren funtsarekin hasi da inbertitzen, Cardumen Fund III: AgriFoodTech
29/01/2024
Cardumen Capitalek bere hirugarren inbertsio-funtsaren lehen itxiera iragarri du, Cardumen Fund III: AgriFoodTech. Horrekin Europako eta Israelgo konpainietan inbertitzen hasiko da AgriFood sektorean. Venture Capital enpresako kudeatzaileak 30 inbertsio baino gehiago egin ditu orain arte goi-teknologiako enpresetan.
