Aurkezpena
Lidera ezazu ardoaren eta edarien aro berria: analisi estrategikotik arrakasta komertzial globalera.
Edarien sektorea dagoeneko ez da garai batekoa. Kontsumo tradizionalaren gainbeherak, merkataritza elektronikoaren hazkunde handiak eta NoLo kategorien gorakadak pasioa baino zerbait gehiago eskatzen dute: inpaktu handiko estrategia.
Ardoaren eta Edarien Marketin, Merkaturatze eta Negozioko Masterrak eraldatu egiten du edarien negozioa ulertzeko, garatzeko eta hedatzeko modua. Produktuaz ez ezik, hari errentagarritasuna ateratzen ikasiko duzu, datuak irakurtzen eta, ingurune ase eta lehiakor batean, kontsumitzailea konkistatzen.
Zergatik eraldatuko du zure ibilbide profesionala master honek?
- Merkatuaren 360ºko ikuspegia: Ardotik eta destilatuetatik artisau-garagardoraino eta jasangarritasun-joeretaraino.
- Ikuspegia emaitzetan: Diseina itzazu emaitzen kontuan eta markaren posizionamenduan benetako inpaktua izango duten marketin- eta salmenta-estrategiak. Presta zaitez produktu-zorroa kudeatzeko, lantalde komertzialak zuzentzeko, banatzaileekin lan egiteko, merkatuak analizatzeko, kontu handiekin negoziatzeko eta Estatu zein nazioarte mailan aukerak irekitzeko.
- Ikasi onenengandik: Treba zaitez eliteko klaustro batekin; gaur egun negozioaren lehen lerroan dauden Masters of Wine, upategi handietako zuzendariak eta esportazioko adituak biltzen ditu.
- Metodologia hibrido eta esperientziala: Online malgutasuna azarotik maiatzera, ekaineko hilabete presentzial intentsibo batekin amaituz: dastatze teknikoak, enpresekin garatutako benetako erronkak eta maila handiko networkinga.
- Nazioarteko bereizgarritasuna: Aberastu zure CVa WSET 2. mailako ziurtagiriarekin, sektoreko urrezko estandar globala.
Hemen hasten da zure jauzi profesionala. Presta zaitez Zuzendaritza Komertzialeko, Brand Manager, Esportazioko arduradun edo Aholkularitza Estrategikoko lanpostuak betetzeko.
Hurrengo bideoan, Ana López-Cano masterraren koordinatzaileak nori zuzenduta dagoen prestakuntza eta zer ikasiko duzun kontatzen dizu: markak eraikitzea, merkatuak irekitzea eta sektoreko enpresetan hazkundea eta inpaktu ekonomikoa sortzeko gai diren estrategiak garatzea.
Zergatik egin master hau
1 - Edarien negozioaren ikuspegi estrategikoa eta integrala: Masterrak sektorearen ikuspegi osoa eta garaikidea eskaintzen du, marketina, komertzializazioa, produktua, kontsumitzailearen analisia, digitalizazioa, enpresa-estrategia eta merkatu-dinamikak integratuz. 360º-ko ikuspegia ematen du, ardoaren, destilatuen, garagardoaren eta NoLo edarien ekosistema osoa ulertzea eta horretan jardutea ahalbidetuz, produktua, kanalak, bezeroak eta merkatuak konektatuta.
2 - Zeharkako espezializazioa ardoetan, edari espiritudunetan, garagardoetan eta NoLo edarietan: Soilik ardoan zentratutako beste programa batzuen kasuan ez bezala, master honek modu holistikoan jorratzen du unibertso likido garaikidea. Sakon aztertzen ditu ardoak, edari espiritudunak, garagardoak, edari hartzituak, destilatuak, RTDak eta NoLo edariak, aukera profesionalak ugarituz eta endogamia sektoriala saihestuz.
3 - Eraldatzen ari den sektore batean komertzializazioa lideratzeko diseinatua: Edukiak zuzenean erantzuten die merkatuaren egungo erronkei: kontsumoaren gainbehera, kanalen berreratzea, kategoria berrien gorakada, marjinen gaineko presioa, digitalizazioa eta kontsumitzailean oinarritutako estrategia bereizgarrien premia. Merkatu konplexu eta oso lehiakor batean erabaki garrantzitsuak hartzeko prestatzen zaitu masterrak.
4 - Modalitate hibridoa, bizitza profesionalarekiko bateragarritasuna errazten duena: Masterraren formatua %75 online eta Donostiako hilabete presentzial intentsibo bat da. Egitura horri esker, malgutasunez, jasangarri eta lanarekin bateragarri aurrera egin daiteke prestakuntzan, ikastegian bertan esperientzia murgiltzaile eta praktiko batekin amaituz.
5 - 2. mailako WSET nazioarteko ziurtagiria barne: Masterraren barruan sartzen da ardoei buruzko WSET 2 prestakuntza eta azterketa, mundu mailako egiaztagiri entzutetsuenetakoa. Balio bereizgarria eta nabarmena ematen dio ikaslearen profil profesionalari, eta enplegagarritasuna indartzen du Estatu- eta nazioarteko merkatuetan.
6 - Praktikan oinarritzen den eta benetako negozioari aplikatzen zaion ikaskuntza-metodologia: Programak barne hartzen ditu tailerrak, analisi sentsoriala, dastatzeak, negoziazioko roleplay-ak, merkatu-azterketak, salmenta-simulazioak, enpresa-erronken ebazpena eta ekoizpen-eremuetarako eta sektoreko enpresetarako bisitak. Modulu bakoitzak benetako egoeretara eramaten ditu edukiak, ulermena eta ikasitakoa lehen egunetik aplikatzeko gaitasuna azeleratuz.
7 - Nazioarteko klaustroa eta sektorean lider diren enpresekiko konexioa: Irakasle-lantaldea Masters of Wine, garagardo eta edari espiritudunen talde handietako zuzendaritzetako kide, marketin globaleko arduradun, banatzaile, inportatzaile, merkataritza elektronikoko aditu, ekoizle eta nazioarteko kritikariez osatuta dago. Jarduneko profesionalekiko zuzeneko harreman horrek nabarmentasuna, gaurkotasuna eta balio handiko sare profesionala dakarzkio.
8 - Erakundeen babesa eta ekosistema profesionala: Basque Culinary Center-ek eta EDA Drinks & Wine Campus berriak prestigioa, nazioarteko aintzatespena eta enpresa-sare berezia ematen dute. Kokalekuak, instalazioek, upategiak, ekoizleak eta adituak ezagutzeko aukerak eta komunitate gastronomikoarekiko loturak esperientzia balio bereizgarri bihurtzen dute.
9 - Merkatu global baterako funtsezko gaitasunak eta ezagupenak zureganatuko dituzu: Garatu itzazu Estatuko eta nazioarteko merkatuetan lehiatzeko funtsezko tresnak: kontsumitzailearen analisia, marka-diseinua, komunikazio digitaleko estrategiak, kudeaketa logistikoa eta finantzarioa, kanal anitzeko banaketa, negoziazio aurreratua, nazioarteko ikuspegia eta analisirako gaitasuna. Hurrengo mailara iritsi nahi duten profesionalentzako ezinbesteko gaitasun-multzoa.
10 - Zuzeneko transferentzia ingurune profesionalera: praktikak eta Master Amaierako Proiektua: Sektoreko enpresetan curriculum-praktikak eginda amaitzen da masterra; horietan, prestakuntzan jasotako ezagupenak, tresnak eta metodologiak benetako ingurune profesional batean aplika ditzakete ikasleek. Aldi berean, Master Amaierako Proiektua enpresa baten benetako erronka edo premia batetik abiatuta garatzen da, ikaskuntza egiazko proposamen estrategiko bihurtuz.
Konbinazio horrek –praktika profesionalak eta proiektu aplikatua– ikasitako gaitasunen balioa nabarmentzeko, benetako inpaktua erakusteko eta ibilbide profesionalari ekiteko edo horretan eboluzionatzeko aukerak izateko bidea eskaintzen du.
11 - Proiekzio profesionala bultzatzea eta erantzukizunezko roletara sarbidea: Ardo- eta edari-enpresetan zuzendaritza komertzial, marketin, esportazio, branding, banaketa, aholkularitza edo negozio-garapeneko lanpostuak betetzeko prestatzen ditu ikasleak masterrak. Ikuspegi estrategikoari, aditu-sareari eta ikuspegi globalari esker, lidergo-roletara jotzen, proiektu berriei ekiten edo profila erantzukizun eta espezializazio handiagoko arloetarantz bideratzen laguntzen die.
Master honetan garatuko dituzun gaitasunak
Pentsatu eta erabaki sektoreko profesional batek bezala: Ardoen eta edarien merkatuek nola funtzionatzen duten ulertuko duzu: kanalak, banaketa eta dinamika komertzialak. Kostuak, prezioak eta marjinak analizatzen ikasiko duzu, ROI eta KPIak interpretatzen eta negoziazioa testuinguruan jartzen, negozioaren ikuspegi exekutibo batekin.
Diseina itzazu marketin- eta salmenta-planak ikuspegi errealista batekin: Landu kanalen arabera egituratutako planak, posizionamendu argiarekin, arrazoitutako segmentazioarekin eta balioa ematera bideratutako komunikazioarekin, gauzatu eta neurtu ahal izateko pentsatuak.
Eraiki marka eta komunikatu koherentziaz: Garatu markaren ikuspegi profesionala eta storytelling-a merkatu eta edari-kategoria ezberdinetan marka koherenteak sortzeko eta kudeatzeko.
Uler itzazu kontsumitzailea eta merkatuaren joerak: Aztertu zer baloratzen duen gaur egungo kontsumitzaileak, nolako bilakaera duen haren portaerak eta nola bereizi egiturazko joerak eta koiunturazko fenomenoak, horiek negozio-erabakietara eramateko.
Zabaldu zure ikusmira edarien merkatu osora: Jar ezazu testuinguruan ardoa RTD, spirits premium, craft garagardoa eta NoLo edariak elkarrekin bizi diren ekosistema batean, zeharkako ikuspegi estrategikoa txertatuta.
Txertatu ikuspegi digital eta komertzial aplikatua: Ebaluatu tresna digitalen eginkizuna, analitika, CRM eta aktibazioak, eta indartu negoziazioko, salmentetako, logistikako eta esportazioko oinarriak, banatzaile, inportatzaile, HORECA eta txikizkako merkataritzarekiko hartu-emanak irizpide ekonomikoz eta komertzialez izan ditzazun.
Irtenbide profesionalak
-
Zuzendaritza komertziala eta salmenten kudeaketa (edarien sektorean)
-
Esportazioa eta nazioarteko merkatuen garapena
-
Marketina, brandinga eta komunikazio estrategikoa
-
Banaketaren eta txikizkako merkataritzaren kudeaketa
-
Aholkularitza estrategikoa komertzializazioan eta edarien merkatuetan
-
Ekintzailetza ardoaren eta edarien arloan
Masterrari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, inspiratu zaitez ardoaren eta edarien marketin, posizionamendu eta komertzializazioari buruzko gure webinarrarekin:
Ikasketa-plana
60 ECTSetan zehar, ikasleek unibertso likidoari buruzko ezagutza zabala, sakona eta eguneratua eskuratzen dute, analisi sentsorialeko, kudeaketako, edarien sorkuntzako, komunikazioko eta lidergoko gaitasun espezifikoak garatzen dituzte, eta sommelier-lanaren exekuzio teknikoan trebatzen dira testuinguru zorrotzetan. Ikaskuntza benetako praktikez, tailer espezializatuez eta lurraldeetarako eta ekoizpen-zentroetarako bisita profesionalez osatzen da, berrikuntza, jasangarritasuna eta 360ºko ikuspegia ardatz zeharkako gisa integratuz.
Modulu honek kontsumitzailearen sentikortasunean sakontzen du, haren kontsumo-lehentasunak ezagutzeko, eta edariak interpretatzeko, deskribatzeko eta ebaluatzeko analisi sentsorialaren oinarri eta metodologietan barneratzen da. Dastatze mota ezberdinetan ere murgiltzen da, zentzumenen bidezko pertzepzio-gaitasuna areagotuz. Azkenik, hiztegi espezifikoa deskubritzen du eta esperientzia sentsorial osoa islatzeko hizkera propioa sortzera bultzatzen du.
- Analisi sentsorialerako eta kontsumitzailearen azterketarako metodologia
- Dastatze-sistemak eta -teknikak
- Kalibrazio sentsoriala eta dastatzeko gaitasunak garatzea
- Hiztegi sentsoriala eraikitzea
Modulu hau ardoaren, destilatuen, garagardoen eta eratorritako beste edari batzuen unibertso likido garaikideari eskainita dago erabat. Ikuspegi berri batetik, edariok osatzen dituzten lehengaien eta horiek prestatzeko erabiltzen diren tekniken bitartez, banan-banan aipatzen dira edarien osagaiak eta ezaugarri nagusiak. Historiaz, ekoizpenaz eta tipologiaz hitz egiten da, eta ikuspegi teorikotik eta praktikotik ezagutzen dira, dastatze eta bisita ugariren bitartez.
Modulu honetan, gaur egun gastronomiarekin lotzen diren graduaziodun edarien eta NoLo edarien mundu likido osoaren ikuspegi integral, holistiko eta hedatua aurkezten da.
1. LEHENGAIAK: FRUTAK I, MAHATSA
- 1.1 Mahatsondoaren laborantza (mahastizaintza: mahatsa eta bere barietateak, zikloak, lurzoruak, nekazaritzako jardunbideak, gaixotasunak, etab.)
- 1.2 Ardoa (hartzitua)
- 1.2.1 Ardoaren historia eta balio kulturala
- 1.2.2 Kalitate-faktoreak
- 1.2.3 Ardogintza-teknika
- 1.2.4 Ardo tipologiak
- 1.2.5 Mahastizaintza eta ardogintzako eskualde nabarmenak
- 1.3 Ardoaren destilatuak (cognaca, armagnaca, brandya, etab.)
- 1.4 Mahatsaren destilatuak (grappa, uxuala, etab.)
2. LEHENGAIAK: FRUTAK II, SAGARRA ETA BESTE (sagardoa, calvadosa, ...)
3. LEHENGAIAK: ZEREALAK
- 3.1 Zerealaren laborantza eta tratamendua (garagarra, garia, zekalea, arroza, etab.)
- 3.2 Zereal hartzituak (garagardoa eta sakea)
- 3.3 Zereal destilatuak (vodka, ginebra, whiskia, etab.)
- 3.4 Zereal mazeratuak eta NoLo edariak
4. LEHENGAIAK: LANDAREAK (RONA, KAXASA, TEKILA, MEZKALA EDO PATATA-VODKA, ETA KOMBUCHA BEZALAKO NOLO EDARIAK)
Modulu honek graduazioko eta NoLo edarien sektorearen komertzializazioko eta marketineko erabaki estrategikoen erdigunean jartzen du kontsumitzailea. Diziplinarteko ikuspegi baten bitartez, kontsumitzailearen portaeraren dimentsio kulturalak, emozionalak, sentsorialak eta analitikoak esploratzen dira. Metodologia kualitatiboak, kuantitatiboak eta sentsorialak integratzen dira, erosketa-erabakiak, lehentasunak eta esperientziak ulertzeko eta horiei aurrea hartzeko.
- Kultura eta joera edarien merkatuan
- Kontsumitzailearen ikuspegia, ikuspuntu kualitatibotik
- Kontsumitzailearen ikuspegia, ikuspuntu kuantitatibotik
- Kontsumitzailearen ikuspegia, analisi sentsorialetik
- Pentsamolde aldaketa: produktutik kontsumitzailera
Moduluaren funtsa da enpresa-ikuspegi estrategikoa diseinatzea eta ezartzea, edarien sektoreko marketin-, komertzializazio- eta branding-estrategien definizioan, aplikazioan eta ebaluazioan zentratuta; produktua, prezioa, banaketa eta promozioa bezalako funtsezko aldagaiak integratuz; eta enpresaren ikuspegiarekin bat datorren ikuspuntu jasangarri eta errentagarri batekin.
- Negozio-planari buruzko ikuspuntu berria
- Marketin-estrategiak
- Branding-estrategia: marka eraikitzea eta kudeatzea
- Kanal anitzeko komertzializazioko estrategiak
- Komunikazio-estrategiak
- Marketin- eta komertzializazio-planen ebaluazioa
- Estrategiarako tresna digitalak
Modulu honetan sakon aztertzen dira edarien sektoreko bezeroekiko harreman-estrategiak, markaren diseinua eta kudeaketa, komunikazio eraginkorra eta hainbat testuingurutara egokitutako promozio-ekintzak jorratuz. Tresna narratiboak, digitalak eta esperientzialak esploratzen dira, marken, banatzaileen eta azken kontsumitzaileen arteko lotura sendoak eraikitzeko, gastronomia, uztarketa eta hospitalitatea funtsezko elementu bereizgarri gisa integratuz. Ikasleek negozio-helburuekin bat datozen komunikazio- eta promozio-planak diseinatzen ikasiko dute, ingurune profesional eta dibulgaziozkoetan markaren enbaxadore gisa jokatuz. Moduluak komertzializazioaren ikuspegi sortzaile, estrategiko eta etikoa sustatzen du.
- Brandinga, edarien sektoreari aplikatuta
- Komunikazioa
- Promozioa eta harreman publikoak
- Marketinerako tresna digitalak
Modulu honek edarien komertzializazioak kanal eta merkatu ezberdinetan dituen dimentsio estrategiko, operatibo eta finantzarioak jorratzen ditu. Sektorearen ikuspegi integrala eskaintzen da, bere egitura, dinamikak eta banaketa-eredu tradizionalak eta hasiberriak aztertuz, Estatu zein nazioarte mailan. Ikasleak kanal bakoitzaren espezifikotasunak esploratuko ditu –banaketa handitik eta HORECA kanaletik hasi eta zuzeneko salmenta eta formatu esperientzialetaraino–, eta testuinguru bakoitzera egokitutako estrategiak diseinatzen ikasiko du. Gainera, negoziazio-teknikak, finantza-plangintza eta esportazioko logistika ere sartzen dira, merkataritza-eragiketa konplexuak emaitzetara bideratutako ikuspegi global eta jasangarri batekin kudeatzeko.
- Merkatuak eta komertzializazio-kanalak
- Edarien negozioa Estatu mailan
- Edarien nazioarteko merkataritza
- Kudeaketa- eta finantza-eragiketak komertzializazioan
- Negoziazio- eta salmenta-teknikak
- Komertzializaziorako tresna digitalak
Modulu honen xedea da masterrean jasotako ezagupenak edarien sektoreko benetako testuinguruetan modu praktikoan aplikatzea. Enpresekin lankidetzan egindako erronken bitartez, merkatuaren analisian, estrategia komertzialen diseinuan, negoziazioan eta erabakiak hartzean funtsezkoak diren gaitasunak garatuko dituzte ikasleek. Taldean lan egingo da komertzializazioarekin, berrikuntzarekin eta jasangarritasunarekin lotutako erronkei erantzuteko, edarien negozioaren ikuspegi globala eta zeharkakoa integratuz. Moduluak pentsamendu estrategikoa, sormen aplikatua eta bezero- eta kanal-profil eta enpresa-testuinguru ezberdinetara egokitzeko gaitasuna sustatzen ditu.
- Edarien munduko esperientzien eta zerbitzuen kasuak eta joerak
- Proiektuen metodologia (produktuak, esperientziak eta zerbitzuak)
- Askotariko kasu eta sektoreetarako soluzioak (erronka)
Estatuko zein nazioarteko enpresetan egin ahal izango dira praktikak. Koordinatzailearen aholkularitza izango duzu aukerak ebaluatzeko eta espektatibak doitzeko. Garrantzitsua da kontuan izatea praktikek hiru hilabetez lanaldi osoko dedikazioa eskatzen dutela. Senior profila baldin baduzu, aurretiazko esperientziekin baliozkotu ahal izango dituzu praktikak.
*Jarduera batzuk ingelesez egin daitezke. B2 maila (tarteko altua) gomendatzen dugu eroso jarraitzeko; ez da ziurtagiri ofizialik behar.
Nori zuzenduta dagoen
Master hau espezializatu, eguneratu edo beren ibilbidea ardoaren eta edarien sektoreko marketinerantz, komertzializaziorantz eta negozio-garapenerantz birbideratu nahi duten profesional eta profil askotarikoentzat da.
Master hau honako hauentzat da:
- Mahastizaintza, ardogintza eta edarien sektoreko profesionalak, beren garapena arlo komertzialean bultzatu nahi dutenak.
- Lantalde komertzialak, salmenta-departamentuak eta banaketako, txikizkako merkataritzako eta esportazioko profesionalak.
- Profil teknikoak, gastronomikoak eta hospitality sektoreko profesionalak, beren ikuspegia negoziorantz zabaldu nahi dutenak.
- Ekintzaileak, aholkulariak eta edarien sektoreranzko trantsizioa egin nahi duten profesionalak.
- Marketin, komunikazio eta estrategiako profesionalak, edarien sektorean espezializatu nahi dutenak.
- Gastronomia, Enologia, Komunikazioa, ADE, Nazioarteko Merkataritza edo antzeko arloetako graduatuak.
Goiko puntuetan islatuta ikusten ez baduzu zure burua eta masterrak interesa ematen badizu?
Zure profila masterrera egokitzen den zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan zure profila baloratzeko eta informazio pertsonalizatua emateko.
Egutegia
| Aldiak | Datak | Ordutegia |
|---|---|---|
| Eskola-aldia | 2026ko azaroaren 9tik 2027ko ekainaren 25era | — |
| Online aldia | 2026ko azaroaren 9tik 2027ko maiatzaren 23ra | Astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara (CET) |
| Hilabete presentzial intentsiboa | 2027ko maiatzaren 31tik ekainaren 25era | Astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 20:00etara, eta ostiraletan 9:00etatik 14:00etara (CEST).Ardoen 2. mailako WSET ziurtagiriari dagokion prestakuntza eta ebaluazioa hilabete presentzialean egingo da. |
| Curriculum-praktiken aldia | 2027ko uztailaren 12tik urriaren 12ra | — |
| Master Amaierako Lanaren defentsa | 2027ko urria | — |
*Praktikak ikaslearen aurretiko lanbide-esperientziaren arabera baliozkotu daitezke.
Metodologia
Masterra learning by doing metodologiaren bidez ematen da, praktikan, esperimentazioan eta elkarlaneko ikaskuntzan oinarrituta. Hurbilketa horrek aukera ematen du funtsezko gaitasunak eskuratzeko eta sektorearen ingurune errealean espezializatutako aplikazioetarantz aurrera egiteko. Curriculum-egiturak fase progresiboak biltzen ditu, eskola teorikoak, jarduera praktikoak eta errealitate profesionalari lotutako proiektuak konbinatuz.
Online aldia
- Zuzeneko eskolak: marketinean, salmentetan eta estrategia komertzialean adituekin parte-hartze saioak, kasuen azterketara, erronken ebazpenera eta sektoreko tailerretara bideratuak.
- Ikus-entzunezko baliabideak: masterclasseetarako, erakustaldietarako eta nazioko eta nazioarteko erreferentziazko profesionalek egindako materialetarako sarbidea.
- Jarduera interaktiboak: banakako edo taldeko foro, eztabaida eta lanetan parte hartzea, pentsamendu estrategikoaren garapena eta edukien aplikazio praktikoa sustatuz.
- Jarraipen pertsonalizatua: tutoretza aktiboak eta etengabeko feedbacka prestakuntza-prozesuan zehar.
Aldi presentziala
- Masterclasseak eta tailer praktikoak: edarien komertzializazioan, marketinean eta negozioen kudeaketan oinarritutako saio trinkoak, sektoreko adituek eta liderrek emanak.
- Erakustaldiak eta simulazioak: merkatuak aztertzeko ariketa praktikoak, salmenta-estrategiak, kanalen digitalizazioa eta negoziazio-teknikak. Salmenta- eta negoziazio-tekniken role-play, planen diseinua eta horien defentsa.
- Dastatze-tailer praktikoak eta analisi sentsoriala: graduazioa duten edarien eta NoLo edarien dastatze-gaitasunak hobetzeko ariketak. Gastronomia-tailerrak sustapen-tresna gisa, uztarketak, harmoniak eta joera globalak.
- Bisitak eta benetako esperientziak: upeltegietan, ekoizpen-plantetan, banatzaileetan eta erreferentziazko enpresetan barrena ibilbideak, sektorearen dinamika barrutik ezagutzeko.
- Learning Journeys eta aurrez aurreko erronkak: esperientzia-jarduerak eta talde-lana enpresa laguntzaileei eta EDA ekosistemari lotutako ingurune errealetan. Bisitak mahastizaintza eta ardogintzako ekoizpen-guneetara eta upategietara, destilatuak eta garagardoa ekoizteko plantetara, HORECA kanalera eta gastronomiara.
Master Amaierako Proiektua
- Banakako proiektua: merkataritza-, marketin- edo negozio-estrategiak diseinatu eta ezartzera bideratua, tutore espezializatuen laguntzarekin eta epaimahai profesional baten aurrean aurkeztuta.
Irakasle-taldea
Maila goreneko irakasle-taldea izango du masterrak, jarduneko profesionalez eta ardoaren, edarien eta enpresa-kudeaketaren arloetan espezialistak diren pertsonez osatuta. Klaustro anitz eta diziplina anitzekoa da, ekoizpenean, komertzializazioan, marketinean, banaketan, kontsumitzailearen analisian, berrikuntzan, estrategian eta sektorearen joera globaletan adituak biltzen dituena. Estatuko zein nazioarteko irakasleen konbinazioak eta lider diren enpresetako profesionalen eta orain sortzen ari diren ahotsen presentziak prestakuntza zorrotz eta eguneratua bermatzen du, merkatuaren errealitatearekin konektatuta. Begirada- eta esperientzia-aniztasun horrek aberastu egiten du ikaskuntza, eta ardoaren eta edarien negozioari erabat aplikatutako ikuspegi zabal eta globala eskaintzen die ikasleei.
Koordinazioa
Ana López-Cano Lamarain
Senior aholkulari estrategikoa eta LópezCano Consulting aholkularitza-enpresaren sortzailea
Ardoaren eta Edarien Marketin, Merkaturatze eta Negozioko Masterraren koordinatzailea – EDA Drinks & Wine Campus
25 urtetik gorako esperientzia du ardogintzaren sektorean, eta posizionamenduko, komunikazio globaleko eta eraldaketa estrategikoko proiektuak lideratu ditu erreferentziazko upategi eta erakundeetarako. Esperientzia du marka-ikuspegian, negozio-estrategian eta emaitzetara bideratutako nazioarteko ikuspegian.
Funtsezko postu exekutiboak bete ditu: Juvé & Camps taldearen Global Communications Managerra; Marketing Global Projects Managerra Errioxako Jatorri-deitura Kontrolatuaren Kontseilu Arautzailean, non nazioarteko kanpainak zuzendu eta proiektu globalak garatu zituen, Rioja Wine Academy kasu; eta komunikazio-, marka- eta enoturismo-arduraduna hamar urtez baino gehiagoz Bodegas Mugan, gaur egun sektorean erreferente diren ekimenetan parte hartuz.
Inpaktu handiko proiektuetan kolaboratu du Institute of Masters of Wine, WSET Global edo elBulliFoundation bezalako erakundeekin, irizpide estrategikoa, gaitasun exekutiboa eta nazioarteko merkatuen ezagutza sakona eskainiz. Bere ibilbideak lidergo exekutiboa, ikuspegi globala eta marka, negozioa eta merkatua integratzeko gai den ikuspegi estrategikoa konbinatzen ditu, benetako eraldaketa jasangarriak bultzatzeko.
Gaur egun LópezCano Consulting zuzentzen du, upategietarako eta ardoaren eta edarien ekosistemako enpresetarako estrategian, posizionamenduan eta antolamendu-garapenean espezializatutako boutique enpresa. Estatuko eta nazioarteko foroetan hizlari ohikoa da, eta modu aktiboan parte hartzen du berrikuntzarekin, ardoaren kulturarekin eta talentuarekin lotutako proiektuetan.
Masterraren koordinatzaile gisa, negozio likido globalaren ikuspegi integrala ematen du, ikuspuntu exijente eta garaikidea, eta sektorearen errealitatea goi-mailako prestakuntzarekin konektatzen duen esperientzia exekutibo sendoa.
Irakasleak eta kolaboratzaileak
Profesor BCC
Sommelierra eta Antropologian trebatutako komunikatzailea, WSET Diploma in Wine tituluduna.
Colaborador experto
Observatorio Español del Mercado del Vino fundazioko zuzendari nagusia eta Fundación para la Cultura del Vino fundazioko kudeatzailea da. Beraz, estatuko eta nazioarteko merkatuak ondo baino hobeto ezagutzen ditu. Gainera, hizlari eta hezitzaile da mahastizaintzako eta ardogintzako foro nagusietan.
Colaborador
Marketin eta Komunikazioko espezialista Familia Juvé mahastizaintza eta ardogintzako taldean.
Colaboradora
Sommelierra, aholkularia, brand ambassador-a, trebatzailea eta lehiaketetako epaimahaikidea.
Onarpen-prozesua
Ardoaren eta Edarien Marketin, Merkaturatze eta Negozioko Masterrak onarpen-prozesu bat du, hautagaiek ikasketa-plan zorrotz bat arrakastaz gainditzeko maila akademikoa eta gaitasunak izan ditzaten.
Master hau unibertsitate-ikasketak dituzten profesionalei eta, unibertsitate-titulurik gabe, sektorean esperientzia egiazta dezaketen profesionalei zuzenduta dago.
Basque Culinary Centerren onarpen-sistemak bi helburu ditu:
- Hautagaiek ikasketa-plan berritzaile eta praktiko bati arrakastaz aurre egiteko behar diren maila akademikoa eta gaitasun pertsonalak dituztela ziurtatzea.
- Masterrak hautagaien prestakuntza-beharrei eta -kezkei erantzuten diela egiaztatzea.
1. Egin inskripzioa
Osatu online inskripzioa eta ordaindu 150 €-ko tasa; azkenean onartua ez bazara, itzuli egingo da.
2. Partekatu zure profila
Zure hautagaitzari buruz gehiago jakin nahi dugu: egindako ikasketak, ibilbide profesionala, zerk motibatzen zaituen eta prestakuntza-kezkak. Horretarako:
- Profilari buruzko galdetegi bat bete eta beharrezko dokumentazioa bidaliko duzu.
- Ariketa praktiko bat egingo duzu zure ezagutza-oinarria hobeto ulertzeko.
- Elkarrizketa pertsonala izango duzu masterraren koordinazioarekin.
3. Zure hautagaitzaren balorazioa
Elkarrizketaren ondoren, zure hautagaitza aztertuko dugu eta bi aste inguruko epean emaitza jakinaraziko dizugu.
4. Erreserbatu zure plaza
Zure hautagaitza onartzen bada, zure plaza formalizatu ahal izango duzu masterraren prezioaren %25 ordainduz, ezarritako epearen barruan.
Masterraren titulazioa
Prestakuntza-programa hau Etengabeko Prestakuntzako Master bat da. Titulazio hori lortzeko, beharrezkoa da graduko unibertsitate-ikasketak izatea (lizentziatura, ingeniaritza, diplomatura edo baliokideak).
- Unibertsitate-ikasketarik ez baduzu, gaitasunak aitortzeko prozesu bat egiteko aukera izango duzu, zure esperientzia eta ibilbide profesionala ebaluatzeko. Prozesu hori onarpen-prozesuan zehar egin behar da, hautagaitza ebatzi aurretik.
- Prozesu hori eta prestakuntza-programa gainditzen badituzu, Etengabeko Prestakuntzako Masterraren titulua lortuko duzu.
- Gaitasunen aitorpena gainditzen ez baduzu, Ardoaren eta Edarien Marketin, Merkaturatze eta Negozioko Unibertsitate Hedapeneko Diploma lortuko duzu.
Kontsultak eta informazio gehiago: cursos@bculinary.com.
Prezioa eta ordaintzeko modua
Masterraren guztizko prezioa: 12.275 €
Ordaintzeko modua:
- 150 € hautagaitza aurkezterakoan, osorik itzuliko da onartua ez bazara.
- Guztizkoaren %25, 3.031,25 €, onarpena baieztatzean plaza erreserbatzeko.
- Gainerako zenbatekoa, 3.031,25 €-ko 3 kuotatan, 2026ko urrian eta abenduan eta 2027ko otsailean ordainduko direnak.
FINANTZAKETA-AUKERAK - INFORMA ZAITEZ
Zure etorkizun profesionalean inbertitu nahi duzu, baina horretarako laguntza behar duzu? Prestakuntza-programetarako sarbidea errazteko finantzaketa-aukerak ditugu. Informazio gehiago nahi baduzu, bete ezazu hurrengo inprimakia.
FUNDAE HOBARIA
Master honek FUNDAEren bidez hobaria jaso dezake zati batean Espainian besteren kontura diharduten langileentzat. Jar zaitez gurekin harremanetan baldintzak kontsultatzeko.
Masterraren prezioaren barruan sartzen dira:
- Ardoen 2. mailako WSET ziurtagiria: materialak, eskolak eta azterketarako eskubidea.
- Material akademikoa.
- Learning Journeys: garraio- eta ostatu-gastuak ikaskuntza-bidaietan.
- Mintegiak eta masterclass-ak gonbidatutako adituekin eta upategi kolaboratzaileekin.
- Curriculum-praktiken kudeaketa.
- Titulua/diploma ematea eta bidaltzea.
- Fakultateko Liburutegiaren 5.000 erreferentzia baino gehiagotarako sarbidea.
- Graduazio-ekitaldia.
- Basque Culinary Centerreko egresatuentzako zerbitzuan alta: Bculinary Alumni.
BCC Alumni komunitateko kide gisa, gure programetan eta prestakuntza-jardueretan deskonto esklusiboak lortzeko aukera izango duzu. Jarraian, zure aurreko prestakuntzaren arabera eskuragarri dauden abantailak zehazten dira:
GRADUKO EDO MASTERREKO ALUMNI NAIZ
- %10eko deskontua Masterretan
- %10eko deskontua Espezializazio Ikastaroetan
- %10eko deskontua Ikastaro trinkotan, tailerretan, mintegietan eta master classetan
- %10eko deskontua WSET Ikastaroetan (1., 2. eta 3. mailak)
ESPEZIALIZAZIO IKASTAROKO ALUMNI NAIZ
- %5eko deskontua Masterretan
- %5eko deskontua Espezializazio Ikastaroetan
- %10eko deskontua Ikastaro trinkotan, tailerretan, mintegietan eta master classetan
- %10eko deskontua WSET Ikastaroetan (1., 2. eta 3. mailak)
Deskontoaz baliatzeko, master edo espezializazio ikastaro batean (online edo aurrez aurre) izena eman nahi baduzu, ohiko matrikula-prozesua egin behar duzu. Deskonto-ehunekoa ikastaroaren azken kuotan aplikatuko da eta une horretan jakinaraziko zaizu. Matrikula egin ondoren, Alumni zarela jakinaraz dezakezu helbide honetara idatzita: alumni@bculinary.com. Zure @alumni kontuarekin izena emenez gero, azken urrats hau ez da beharrezkoa izango. Matrikularen prezioa ordainketa bakarrean egiten bada, matrikula egin aurretik jar zaitez harremanetan alumni@bculinary.com helbidearekin, deskontu-kodea eskatzeko eta matrikula-prozesuan sartzeko.
Herritartasunaren arabera bisa behar bada, C motako bisa (Schengen) eskatu behar da Espainian sartzeko.
Ikasle nazioartekoek Espainian egonaldiaren iraupena estaliko duen osasun-asegurua eta ikastaroan matrikulatuta daudela egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala eraman behar dute bidaian.
MASTERRETARAKO BEKAK ETA LAGUNTZAK
Titulazioaren izaera ofizialagatik, Espainian legez bizi diren ikasleek bekak edo laguntza publikoak eskatu ditzakete. Ikasle nazioartekoek ere laguntza eta bekak eskatu ditzakete beren herrialdeetan atzerrian ikasketak sustatzen dituzten erakundeei.
ERASMUS+ BEKAK
Ikasleek Erasmus+ programaren baitan Europan praktikak egiteko nazioarteko mugikortasun-laguntza eskatu ahal izango dute.
IKASLEAREN ENPLEGAGARRITASUNEAN LAGUNTZA
Ikasleak ikasketetan zehar edo ikasketak amaitu ondoren lana bilatzen laguntzeko, masterreko ikasleek fakultateak jasotzen dituen lan-eskaintzen berri izango dute.
Gainera, egonaldian, fakultateak eskaintzen dituen ikasketa-lan bekak eskatu ahal izango dituzte eta hainbat departamentutan lan egin: I+G, operazioak, kafetegia, etab.
Lankidetza fakultateko departamentuetan
Fakultateko departamentuek argitaratzen dituzten lankidetza-bekak eskuratzeko aukera izango duzu: I+G, eragiketak, logistika, kafetegia, ekitaldiak, ikasleen bulegoa, etab.
Beka horiek bateragarriak dira Masterreko ikasketekin, eta ezagutza-arlo ezberdinetan gaitasunak hobetzeko aukera ematen dute.
Itzulketa- eta ezeztatze-politika
Kontsultatu politikari buruzko informazio xehatua itzulketak eta ezeztapenak atalean.
