Espezializazio-ikastaroak Online

Modality:

Online

Iraupena:

4 aste

Zeregin programatua:

Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Estimated Dedication:

4 aste

Prezioa:

2,990.00 EUR

Places:

16

Place:

Basque Culinary Center

HURRENGO EDIZIOA 2024KO MAIATZEAN HASIKO DA

Egin ezazu bat gorantz ari den joera honekin; nazioarte mailako jatetxerik onenek aplikatzen dute dagoeneko

Basque Culinary Center-en Sukaldaritza Teknikak eta Sormena baratzetik ikastaroak oinarria, lurra eta baratzezaintzaren oinarriak ezagutu nahi dituzten profesionalei zuzenduta dago, eta produktuei aplikatu beharreko sukaldaritza-tekniketan murgildu nahi dute, hala nola hartziduretan, ozpinetan eta botoetan.

Ezagutzen al duzu tokiko produktuen erabilera defendatzen duen eta jasangarritasunarekin oso lotuta dagoen nazioarteko from farm to table mugimendua? Espezializazio-ikastaro hau oso lotuta dago gaur egun horren boladan dagoen joera horrekin, eta oinarrirako itzulera bat da, sukaldean makina bat aukera ematen dizkiguna.

Ikastaro esklusibo honetan lehen ezerezetik baratze bat sortzen ikasi ahal izango duzu. Lurzorua ebaluatzea izango da abiapuntua, eta hura mantentzen ikasiko duzu, baratzea beti prest egon dadin. Baratzezaintzako ezagupenak izatea funtsezkoa da zure plateretan sormena lantzeko aukera emango dizun produktu on bat izateko. Sasoiko produktuak eta sukaldaritzako teknikak uztartzen ditu ikastaro honetan, barazkiak, landareak eta belarrak dira protagonista, eta mundu osoko gero eta jatetxe gehiagoren sormen-eredu horretara hurbiltzeko aukera ematen digu.

  • Lehenengo edizioa: 2024ko iraila

  • Lau asteko iraupena

  • Eskola eta tailer praktikoak sukaldean eta baratzean bertan

  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

  • Plaza mugatuak

  • Izena emateko epea zabalik, plazak amaitu arte

  • Basque Culinary Centerreko Gastronomia Zientzien Fakultateko titulazioa

Bizi ezazu esperientzia berezi hau; baratzezaintzaren oinarria eta funtsak eta lurra ezagutzeko aukera izango duzu, kalitate goreneko produktuak landu ditzazun, bai eta sukaldaritzako teknikak ere, hala nola hartzidurak, gatzunak eta keztaketak. 

Ba al zenekien zuk zeuk sortzea dela produktu batzuk eskuratzeko modu bakarra? Murgil zaitez baratzezaintzan zure alderdirik sortzaileena azaleratzeko, eta sor itzazu prestakinak, intuizioan oinarrituta. Mugagabeak dira aukerak.

 

Edozein kontsulta baldin baduzu, edo informazio gehiago eskuratzea nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan cursos@bculinary.com helbidera idatzita; atsegin handiz erantzungo dizugu.

 

 

Nazioarteko ikaslea zara? (zabaldu eta jakin ezazu zer bisa behar duzun)

Hiru hilabetez azpiko iraupena duen ikastaro batean matrikulatutako ikasleek ez dute bisarik kudeatu behar izaten, kasurik gehienetan, behintzat. Kontsulta ezazu bisarik kudeatu beharra eskatzen ez duten herrialdeen zerrenda HEMEN.

Nazionalitateagatik bisa behar bada, C erako bisa eskatu beharko da (Schengen) Espainian sartu ahal izateko.

Nazioarteko ikasleek ikastaroan matrikulatuta daudela egiaztatzen duen dokumentazio ofizialarekin eta Espainian dauden bitartean estaldura emango dien kontratatutako mediku-aseguruaren frogagiriarekin bidaiatu beharko dute. 

Bestelako zalantzaren bat baldin baduzu, gai horri buruzko ohiko galderak kontsulta ditzakezu.   

cocina creatva

Bideratua / Programa

Nori zuzenduta

Gehiago ikasteko eta, baratzeak eskaintzen digun sormenetik, jatorritik eta produktutik, sukaldaritzaren abangoardian posizionatu nahi duten sukaldariei, chefei eta sukaldaritzan prestakuntza duten pertsonei zuzenduta dago espezializazio-ikastaro hau.  

Deskubri ezazu baratzezaintzak eta landare-sukaldaritzak eskaintzen digun guztia, zure plateretan aplika dezazun.

Egitaraua

Hauexek dira espezializazio-ikastaroaren edukiak:

- Baratzea, Gastronomiaren munduan sormen-eredu gisa.

  • Denboraldietan oinarritutako sukaldaritza.

  • Produktuen gehieneko kalitate-kontrola.

  • Inspirazioa naturan eta ingurunean barrena.

  • Produktu eta barietate ezezagun eta berrien erabilera.

- Sukaldaritzako Teknikak:

  • Baratzearen joera globalak goi mailako Gastronomian.

  • Abangoardiako teknikak eta produktu-sukaldaritza.

  • Landare-gozogintza.

  • Sukaldaritzako kontserbatze-teknikak: hartzidura, ozpinetakoak, poteratutakoak…

  • Aprobetxamendua, eta Zero Waste.

- Baratzezaintzako teknikak: Barazkien, belarren eta landareen oinarriak, landaketa eta mantenua.

  • Topografiaren eta lurzoruaren ebaluazioa.

  • Sukaldaritzarako baratze baten planifikazioa.

  • Lan praktikoa: baratzea prestatzea eta mantentzea.

  • Ereitea, ugaltzea eta birlandatzea.

  • Baso-belarren eta gutxi erabiltzen diren landareen munduan hastea.

  • Jasangarritasuna eta Zero Waste.

 

Learning by doing delakoa da ikastaroaren metodologia, praktikari eta gaitasun profesionalak eskuratzeari arreta berezia eskaintzen dien hezkuntza-eredua.

Egutegia

  • ESKOLA-ALDIA: 2024ko irailean hasiko da (4 asteko iraupena izango du)

  • PLAZA KOPURUA: 16

Metodología

Learning by doing hezkuntza-ereduaren bitartez ikasiko dute eta eskuratuko dituzte gaitasun profesionalak ikasleek; eredu hori praktikoa, osoa eta esperientzia bidezkoa da, eta honako alderdi hauetan oinarritzen da:

  • Sukaldaritzako tailer praktikoak: sukaldaritzako teknikak aplikatzea eta platerak prestatzea.

  • Basque Culinary Centerren baratzean lan egitea

  • Irakurketak, aurkezpenak eta hausnarketak.

  • Prestakuntza-saioa baino lehen ezagupenak aktibatzeko jarduerak.

  • Ikaskuntza-bisita.

metodologia

Profesores e invitados

Cón más de 12 años de experiencia en la vanguardia internacional, Philipp ha trabajado en restaurantes como Lorea (México), Koya (Londres), Mugaritz (España), Fischers Fritz, (Alemania), Nihonryori RyuGin, (Japón) y muchos  otros más. También cuenta con el premio YBF “Best Young Chef” en la categoría Verduras.

 

leire

Leire Etxaide

EXPERTA EN HORTICULTURA

 

Persona clave en la evolución de Mugaritz y la responsable para el desarrollo de su huerta y la incorporación de hierbas y plantas silvestres. Es a su vez coatura del libro “Clorofilia” publicado por Mugaritz.

Matrik. / Laguntzak

2.990 eurokoa da programaren kostu osoa, eta honela ordaindu beharko da:

  • 150 €, hautagaitza aurkezterakoan (onartua ez izanez gero, osorik itzuliko zaio izangaiari).
  • Zenbatekoaren % 40, hau da, 1.136 €, izangaiari onartua izan dela baieztatzen zaionean, plaza erreserbatzeko kontzeptu gisa.
  • Zenbatekoaren % 60, 1.704 €, programa hasi baino 2 aste lehenago.

Prezioan sartzen dira:

  • Material akademikoa
  • Sukaldaritzako eta baratzeko tailerrak garatzeko beharrezko produktuak, tresnak eta makineria.
  • Basque Culinary Centerreko uniformea.
  • BCCren ikaskuntza-plataformarako eta Liburutegirako sarbidea.
  • Basque Culinary Centerreko ikasleentzako aplikazioan erregistratzea
  • Tituluaren/Diplomaren jaulkipena

 

Finantzaketa-aukerak

Ikastaroa egiteko finantzazioa behar baduzu, aukera ugari eskaintzen dizkizugu banku-finantzaketaren bidez. Jarri gurekin harremanetan cursos@bculinary.com helbidean eta informazio gehiago emango dizugu.

Ikasleentzako zerbitzua

Alojamientos

alojamiento

Livensa living Donostia, ostatu-kontzeptu berritzailea

Livensa Living San Sebastián Ibaeta auzoan dago, gune lasai batean eta Ondarretako hondartzan itsasoratzen den Tolosa hiribidetik pasabide batera. Xehetasun guztiak zaintzen dituen ostatu bat da, Donostiako egonaldian etxean bezala senti zaitezen pentsatuta dagoena. Erlaxatzeko eta lagunartean denbora partekatzeko espazioak ditu.

Nabarmendu beharreko ezaugarriak:

  • Banakako logelak sukalde osoarekin eta komun pribatuarekin
  • Ikuztegia
  • Gimnasioa
  • Sukalde komunak edo txokoak
  • Aisialdirako guneak: egongela, joko-aretoa, zinema-aretoa
  • Musika entseatzeko gelak
  • Coworking guneak
  • Aparkaleku pribatua

Baliatu Basque Culinary Centerreko ikasleentzako lehentasunezko tarifak.

Ostatuari buruzko informazio gehiago hemen

Beste alojamendu aukerak

Erlojiosoen Ikasle-Egoitzak

Ikasle-egoitza hauek txikiak dira eta sarrera ordutegi mugatua dute. Gelak banakakoak edo binakakoak izan daitezke eta denek dute bainugela. Litekeena da mantenu osoa eskaintzen dutenek, asteburuetan otordu guztiak ez eskaintzea. Egoitza hauetan onartua izateko elkarrizketa pertsonal bat egin behar da familiarekin. Arraian agertzen ditugun prezioak gutxi gorabeherakoak dira.

Emakumezkoentzako Egoitzak:

Male residences

Egoitza laikoak

Estas residencias son mixtas y son de mayor tamaño que las residencias religiosas. Generalmente no tienen horarios de entrada.

Egoitza mistoak:

Bizilekua partekatutako etxeetan

Interesdunek aldez aurretik baimena emanda, BCCko ikasleen bulegoak elkarrekin harremanetan jartzen ditu ikasleak etxea alokatzeko antolatu daitezen. APP BCC Students app-aren bidez, gainera, jabeek jakinarazita alokagai dauden etxe/gelen berri ematen diegu onartutako ikasleei. Donostian, batez beste 350 € ingurukoa da ikasle batek hilean partekatutako etxe batean ordaindu behar izaten duen prezioa

Bidaiaren aurreko tramiteak

Trámites previos al viaje a España

Students from European Union member countries, Norway, Switzerland. Liechtenstein and Iceland will not require a visa to reside in Spain.


Other international students will have to request a long-term student visa which will allow them to reside in Spain for a period longer than 180 days.

Visas should be requested from, and issued by the Diplomatic Missions and Spanish Consul Offices abroad.  It is important to obtain information on the required documentation and gather it as soon as possible, since the relevant authorities may take up to two months to notify that visas will be granted.

Once students have arrived in Donostia-San Sebastian, they have one month from the time of their arrival to request the foreign students’ card at the Foreign Residents Office in Donostia-San Sebastian. The students’ office of the BCC will provide the necessary information to students in this matter.

Kirol-zerbitzuak

MUk eskaintzen duen kirol-zerbitzuaren bidez, ikasleek taldeko nahiz banakako kirolaz edota taldekako irteerez goza dezakete (eskiatzeko asteburuak, surf irteerak, etab. ).

Horretaz gain, Donostiak eskaintza zabala du kiroletarako udal instalazioetan. Kirol Txartelari esker hiriko udal instalazio guztiez gozatu ahal izango duzu oso prezio eskuragarrian. Informazio gehiagorako, erabili ondorengo esteka.


deportes


deportes


deportes

Bizi Kostuaren Info

costes

The best way to move around the city is with the network of urban buses. The company which provides this service is Compañia del Tranvia de Donostia-San Sebastian.

Their web page www.dbus.es contains all information on routes, timetables and tariffs. The web page also enables the calculation of the bus route between two points and its estimated duration.

Students can benefit from monthly season tickets which reduce the cost of travelling by bus.

costes

costes

Donostia - San Sebastián

Donostia Gipuzkoako administrazio hiriburua da, Euskadi osatzen duten lurraldeetako bat, non bi hizkuntza ofizial bizikide diren: gaztelania eta euskara.

Kantauri itsasoaren ertzen, Donostia aparteko edertasuna duen inguru natural bateko hiri txiki bat da. Erregeen eta jaunen opor-leku, Belle Epoque garaian, tradizioa eta modernotasuna bizikide diren jaun-hiri bihurtu zen Donostia.


san sebastian


san sebastian


san sebastian

Bere edertasun ikusgarriaren parekorik badago, bertako gastronomia da hori: “euskal sukaldaritza berriaren” sorleku, sukaldaritzako abangoardiaren muin eta pintxoen munduko hiriburu, Donostia biztanleko Michelin izar gehien dituen hiria da munduan. Bere jatetxeen garrantziak, elkarte gastronomikoek eta bertako lehengaien kalitateak, mundu mailako gastronomia erreferente bihurtzen dute Donostia. Which aldizkari britainiarrak, ez zuen halabeharrez hautatu Donostia munduko helburu gastronomikorik onena gisa.

Azken urteetan, berrikuntza eta iraunkortasuna Donostiaren garapenaren ardatz nagusi izan dira, eta ekimen horrek aparteko leku bihurtu du bai oinezkoentzat bai bizikletaz dabiltzanentzat.


deportes


deportes


deportes

Zergatik ikasi gastronomia donostian?

 

Donostian, Euskadiko gainerako lekuetan bezala, gastronomia gizartearen parte delako eta edozein gertaera eta ospakizunetan mahaiko gauza goxoekin gozatzen delako. Donostiak, 185.000 biztanleko hiriak, 120 gastronomia elkarte ditu.

  • Espainian hiru Michelin izar dauzkaten zortzi jatetxeetatik lau Euskadin daudelako, eta horietatik hiru Donostian daudelako.
  • Bere eskaintza kulturalagatik, mundu mailako aitorpena duten zinema eta jazz jaialdiengatik. Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izendatu dute.
  • Bertako hondartzengatik, aukera-aukerakoak dira urte osoan surfa egiteko.
  • Mendiagatik, 2,5 ordutara daude Pirinioak.
  • Hiri segurua, eskuragarria eta erosoa delako.

deportes


deportes


deportes

Nola iritsi donostiara

 

Donostia Espainiako hiri nagusienekin lotuta dago autobus, tren eta hegazkin bidez.

Donostiako aireportua hiritik 20 km-ra dago. Aireportu txikia da, Madrilerako eta Bartzelonarako hegaldi zuzenak dituena. Autobus zerbitzua eskaintzen du hiriaren erdiguneraino.

Bilboko nazioarteko aireportua, Donostiatik ordubetera dago, eta hiriarekin lotuta dago, aireportutik abiatzen den maiztasun handiko autobus zerbitzu baten bidez.

Biarritzeko nazioarteko aireportua, Donostiatik 45 minutura dago, baina bertara zuzenean iristeko autobus bakarra eskaintzen du eta egunean behin.

donosti

BCC Students

students bcc

Los estudiantes de Basque Culinary center durante el periodo de su formación podrán acceder en exclusiva a la aplicación de móvil APP BCC Student. Mediante esta aplicación el estudiante recibirá notificaciones de becas remuneradas, actividades extra de aprendizaje, eventos en los que puede participar, de invitaciones a máster class exclusivas y tendrá información en exclusiva de la oferta de alojamiento, de los descuentos para los estudiantes, reservas de comidas en cafetería y restaurante, transporte, etc.

BCulinary Alumni

Informazio guztia ikus dezakezu esteka honetan.

Related products