Donostiako Amelia jatetxeko Paulo Airaudo izan da «BCC Eroski Saria»ren VI. edizioko irabazlea

Empresa

Basque Culinary Centerrek eta EROSKIk gaur arratsaldean jakinarazi dituzte «BCC EROSKI Sarien» VI. edizioaren irabazleak. Sari horien bidez tokiko tradizioko elikagaiei dimentsio gastronomiko eta berritzaile bat ematen dieten eta, horrela, produktu horien balioa handitzeko lan egiten duten profesionalen ahalegina aitortu nahi dugu.

Paulo Airaudo, Laura Muñoz eta Antonio Rodríguez sukaldariak izan dira hiru finalistak, eta finalerako hautatutako errezetak prestatu dituzte Basque Culinary Centerren instalazioetan. Paulo Airaudo chefak Donostiako Amelia jatetxean eskaintzen duen «Arandoia, baratxuri beltza eta azenarioa» errezeta prestatu du. Laura Muñoz chefak, bestalde, Trebiñuko Urgora jatetxean dasta daitekeen postre bat prestatu du: «ezti-ahiz, kuia-gozokiz, gazta berdearen tarta hotzez eta intxaurrez beteriko tututxoak, garnatxa mahatsaren muztio egosiarekin». Eta Antonio Rodríguezek Sevillako Ispal jatetxeko «Korrokoia, ibaiaren eta larrearen artean» izeneko errezeta aurkeztu du.

Epaimahaia osatzen dute Alejandro Martínez Berriochoak (EROSKI Fundazioko zuzendariak), Iker Bilbaok (Neiker – Tecnalia), Naia Andonegik (Leaktiber), Iñaki Moyak (BCCko chef irakaslea), Josema Azpeitiak (idazlea eta gastronomoa) eta Aizpea Oihanederrek (Donostiako Xarma jatetxeko chefa). Haien erabakiz, Paulo Airaudok, irabazle bezala, 6.000 euroko saria jasoko du, Antonio Rodríguez-ek 3.000 euro jasoko ditu eta Laura Muñoz-ek 1.000 euro jasoko ditu.

«BCC EROSKI Saria» Basque Culinary Centerrek eta EROSKIk antolatzen dute, eta tokiko produktuekin egindako berrikuntza gastronomikoa nabarmentzen duten sukaldaritzako elaborazioak saritzea du helburu. Zehazki, saritu egiten ditu Espainiako lurralde desberdinetako aberastasun kulturala eta gastronomikoa osatzen duten barietate eta espezieak sustatzen eta erabiltzen dituzten sukaldariak, ekoizleekin eta espezieen, barietateen eta zaporeen biodibertsitatea babestearekin konpromiso sozial bat adierazten dutelako, eta sukaldeko berrikuntza tokiko produktuekin sustatzen eta erabiltzen dutelako.

Lehiaketan parte hartzeko bi baldintza baino ez ziren bete behar: jarduneko chefa izatea Espainiako edozein jatetxetan eta beren kartetan eskaintzen dituzten errezetak bidaltzea, beren eskualdeetan tradizio handia duten tokiko produktuak nabarmentzen dituztenak. Aurkeztutako errezeta guztien artetik, Basque Culinary Centerreko chef irakasleek hiru finalistak hautatu zituzten.

emprendimiento

WNWN Food Labs startupa, “Culinary Action! On the Road” Londres geldialdiko irabazlea

02/02/2024

WNWN Food Labs (Erresuma Batuak), zeinak kakaorik gabeko txokolatea landare-jatorriko osagaietatik abiatuta egiten duen, irabazi du foodtech-startupentzako Culinary Action! On The Road nazioarteko ekintzailetza-programaren Londresen ospatu den geldialdia, University College London kidearekin antolatua. Johnny Drain doktorea, startuparen sortzaileetako bat, oso eskertuta agertu da: “Culinary Action!-en geldialdi hau irabazteak jende gehiagorengana iristen lagunduko digu”.


Cardumen Capital hirugarren funtsarekin hasi da inbertitzen, Cardumen Fund III: AgriFoodTech

29/01/2024

Cardumen Capitalek bere hirugarren inbertsio-funtsaren lehen itxiera iragarri du, Cardumen Fund III: AgriFoodTech. Horrekin Europako eta Israelgo konpainietan inbertitzen hasiko da AgriFood sektorean. Venture Capital enpresako kudeatzaileak 30 inbertsio baino gehiago egin ditu orain arte goi-teknologiako enpresetan.