ULTIMO BRAINY TONGUE

Innovación

Sentsorialtasunaren gaia argituko duen zientziaren eta sukaldaritzaren arteko truke bat sustatzeko asmoz, Andoni Luis Aduriz (Mugaritz, Errenteria), Luis Serrano eta Matthieu Louis (Erregulazio Genomikoko Zentroa); eta Joxe Mari Aizega (Donostiako Basque Culinary Centerreko 

zuzendaria) CRGren egoitzan izan dira Brainy Tongue aurkezten. Lankidetzan oinarritutako diziplinarteko proiektu bat da, pertzepzioa zuzentzen duten misterioak argitzen saiatuko dena.

emprendimiento

WNWN Food Labs startupa, “Culinary Action! On the Road” Londres geldialdiko irabazlea

02/02/2024

WNWN Food Labs (Erresuma Batuak), zeinak kakaorik gabeko txokolatea landare-jatorriko osagaietatik abiatuta egiten duen, irabazi du foodtech-startupentzako Culinary Action! On The Road nazioarteko ekintzailetza-programaren Londresen ospatu den geldialdia, University College London kidearekin antolatua. Johnny Drain doktorea, startuparen sortzaileetako bat, oso eskertuta agertu da: “Culinary Action!-en geldialdi hau irabazteak jende gehiagorengana iristen lagunduko digu”.


Cardumen Capital hirugarren funtsarekin hasi da inbertitzen, Cardumen Fund III: AgriFoodTech

29/01/2024

Cardumen Capitalek bere hirugarren inbertsio-funtsaren lehen itxiera iragarri du, Cardumen Fund III: AgriFoodTech. Horrekin Europako eta Israelgo konpainietan inbertitzen hasiko da AgriFood sektorean. Venture Capital enpresako kudeatzaileak 30 inbertsio baino gehiago egin ditu orain arte goi-teknologiako enpresetan.