Basque Culinary Centerrek gastronomian espezializatutako lehen zentro teknologiko espezializatua sortu du, BCC Innovation, munduko erreferente bilakatzeko asmoarekin. Zentroak ezagutza sorraraziko du gastronomiaren sektorearen inguruan eta zenbait helburu beteko ditu: ezagutza aberastasun bilakatzea, enpresetan berrikuntza
sustatzea eta enpresa berrien sorrerari babes aktiboa ematea, sektorearen etorkizuna bermatzeko.
Hainbat diziplinatako ikertzaileek, teknikariek eta kudeatzaileek osatutako 25 pertsonako lan-talde bat arituko da BCC Innovationen. 2017an, Basque Culinary Centerreko I+G zentroa 40 enpresa eta erakunderekin baino gehiagorekin jardun zen elkarlanean, Estatuan eta nazioartean erreferente diren ikerkuntza-zentroekin aliantzan, proiektu publiko eta pribatuen bidez.
INFORMAZIO GEHIAGO